Eskolan edo etxean ezer ez dakienarentzako baratzeari ekiteko gida laburra
Denok goza dezagun, segurtasuna izango da lehen baldintza. Haurrekin bezala edonorekin ere, adinaren eta neurriaren araberako osagarriak eta hornigaiak izan beharko ditu baratzeak:
* Arropa eta oinetakoak ez dira txantxetako gaia. Egokiak izan beharko dira kanpoan lurrarekin eta tresnekin aritzeko: erosoak, zendoak, ura jasaten dutenak, garbitzen errazaka... Oinetakoa beti itxia izan dadila, eta, behar izanez gero, eduki prest eskularruak ere.
* Tresneriak ere egokia izan behar du erabiliko duenarentzat. Haurrentzat erosoa et erabiltzen erraza; plastikozkoa, adibidez. Ez dadila izan zorrotza, astuna, handia, baldarra...
* Baratze osasuntsua nahi badugu, eraikitzeko orduan, kontuz aukeratu materiala. Ez dadila izan toxikoa. ez erabili trenbideetako trabesak, ez tratamendu kimikorik izan duten egurrak, ez automobilen gurpil zaharrak, ez uralita, ez beruna... Kontuan hartu animaliak ere bisitan etorriko direla, baratzeari itxitura jarri behar bazaio ere.
* Zer egin haurrekin? Edo inoiz baratzerik egin ez duenarekin? Baratzean, terrazan, balkoian, leiho-koskan, edonon sar daitezke eskuak lurretan, eta barazkiak bezain eder eta erraz etorriko dira loreak, belarrak eta abarrak. Denak ikus ditzakegu ereinda jaio eta hazten, eta, ondoren, emaitza dastatu eta gosatu ahalko dugu.
Besterik ez bada, idi-bihotzak edo hiazintoak haz ditzakegu ur soila erabilita, eta, hala, landarezaintzarako grina piztu, eskolaedo etxe barrutik bertatik.
EMAN HARTURAKO:
Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545