Asteroko buletina
Urtarrila hotza ikazkinaren poza.

Baratzea, zergatik?

[Jakoba Errekondo]

Baratzean aurkituko ditugu bizitzako jakintza eta osatze bide guztiak (osasuna lortu eta pertsonalki garatzeko bideak). Makina bat arrazoi dago baratze bati ekiteko; hemen oinarrizko batzuk besterik ez ditugu aipatuko, nola eta, besteak beste, elikadura burujabetzaren bidea jorratuta, baratzeko lan guztien oinarria izango da eta. Izan ere:

- Ingurumena zaintzeko, elikadura arduratsua da ekinbiderik garrantzitsuena. 

- Iraunkortasuna sakonduta, lurraldeari gero eta estuago lotuko gatzaizkio: karbono-aztarna murriztea, garraioa aplatzea, energia gutxiago xahutzea. 

- Bizi-kalitatea babesten lagunduko digu: janaria, arnasten dugun airea, edaten dugun ura...

- Bertakoa zainduko dugu: nekazaritza, lurra, hurbileko merkaturatze bideak...

Kultura sustatuko dugu: paisaia kulturalaren, ezagutza, lurra lantzeko erak, bertako aldaerak, hazien zaintza, historia eta istorioak, elkarlanaren balioa, auzolana, herri-lurrak eta herri-mendiak.

Oinarrizko segurtasuna.

1. Tresnak ez utzi nonahi; bakoitzak bere tokia izan behar du, istripuak saihesteko.

2. Kontuz tresna zorrotzekin, bai geure buruagatik bai eta aldamenean dugunagatik ere. 

3. Zama mugitu edo erabili behar bada (lurra, ongarria, tresna, uzta...), eskatu laguntza.

4. Erabili ondoren, garbitu beti tresneria. 

5. Garbitu beti-beti eskuak, baratzera joan aurretik eta ondoren. 

Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

gora