Euskal Herriko itsasaldean eguzkiak gehien argitzen duen tokia izango da egokiena. Hegoaldean, berriz, arratsaldeko azken orduetako itzalak ez du kalterik egingo.
Oso ona da eguzki-begia edo egutera den horma bat. Babesa eta beroa emango dizkio landareari egokia da hazitegia egiteko eta landare berozaleak hazteko. Ordainetan, ondo zaindu beharko da ureztaketa. Antzeko lana bete dezake berotegi batek
Lursailik ez den tokietan ere egin daiteke baratzea: terrazan, balkoian, plazan, nonahi. Erabili daitezke ontziak, potoak, mahaiak eta abar. Horiek abantaila nabarmenak dituzte: nonahi jar ditzakegu, beroak eta lehorrak dira hezetasunari eta gaitzei errazago eusteko, gerri eran aritzeko nahi den garaierakoak eraiki daitezke... Lehortea izan daiteke arazoa; hortaz, ureztaketa askoz ere gehiago zaindu beharko dugu, eta, bertan ez garenerako, ureztatzeaz arduratuko den norbait beharko dugu, edo sistemaren bat asmatu.
Oso ona da eguzki-begia edo egutera den horma bat. Babesa eta beroa emango dizkio landareari; egokia da hazitegia egiteko eta landare berozaleak hazteko. Ordainetan, ondo zaindu beharko da ureztaketa. Antzeko lana bete dezake berotegi batek.
EMAN HARTURAKO:
Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545
BIZI BARATZEAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.