Asteroko buletina
Zuhaitz bat asko luzatu eta hazita ere, hostoak sustraietara bueltatzen dira.

4. TRESNAK? OINARRIZKOAK

Zein tresna?

[Jakoba Errekondo]

Behar beharrezkoa duguna eskuratu, gutxi eta egokiak.

Tresna egokiek lana errazagoa eta seguruagoa egingo digute. Hau izan daiteke oinarrizko tresneria: aitzurra, aitzur txikia, lurreko eskuarea, pala eta eskuzko tresneria (landagailua, guraizeak...).

Aparteko materiala ere beharko dugu: hesolak, makilak, sokak, ureztailua, espraia, ontziak...

Tresneria behar bezala zaindu behar da: erabili ahala, garbitu eta jaso toki aproposean, arriskurik sor ez dezaten. 

Trikimailua

Baratzeko hizkuntzak.

Baratzean erabiliko ditugun tresna guztiak izena dute. Izen asko izaten dituzte, ordea. Bilatu eta idatzita jaso tresna horiek nola duten izena euskaraz beste toki batzuetan, baita beste hizkuntza batzuetan ere: gazteleraz, ingelesez, frantsesez eta gure herrian erabiltzen diren beste hizkuntzetan. 

Baratzetik ikasteko, baratzea dokumentatu

Ezertan hasi aurretik, landareak sortzeko bidean jartzen garenerako, ondo erabakita eduki behar dira bi gauza hauek nola egingo ditugun:

Etiketatze-sistema. Hau da, ereiten dugun hazia edo ekartzen dugun landarea beti eduki behar dugu ondo identifikatuta jartzen dugun tokian. Etiketak, makilatxoak, ontzietan zinta itsaskorra... Beti zehaztu hiru datu: landarearen izena, egindako lana eta eguna. 

Dokumentatzea. Baratzean, berotegian edo hazitegian egindako lan guztiak bertan etiketatzeaz gain, beste nonbait jaso behar dira, hala nola kaiera batean, modu digitalean...

Horrela baratzeko lorpenak eta emaitza onak bezala, hor izango ditugu jasota arazoak eta hanka-sartzeak ere. Orduan, ondo dokumentatzen badugu, iksi egingo dugu, eta, gaizki egindakoak konponduz, baratze hobea egingo dugu urtetik urtera. 

Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

gora