Lurra lantzea eta zaintzea ahaztea, geure burua ahaztea da

Udaberriko festa, agroekologia ospatzeko

Maiatzaren 10ean egun osoko festa berezia antolatu dute Zestoako Amilibia baserrian. Agroekologiaren eta elikadura burujabetzaren alde, Gipuzkoako Biolur elkarteak abiatutako proiektua da Amillubi, eta udaberriko hitzordua aitzakia paregabea izanen da tarte eder bat partekatu eta herritarrak proiektura hurbiltzeko. Hausnarketarako eta ikasketarako eskaintza, festarako proposamenekin uztartuko dituzte. “Komunitatea sortzea eta elikatzen jarraitzea du helburu festak, gozamenetik elkartzeko, trukea egiteko eta elkar ezagutzeko espazio bat irekitzea”, diote proiektuaren bultzatzaileek.

Garazi Zabaleta
Garazi Zabaleta

2016tik ARGIAn astero esperientzia baten berri ematen du.


2025eko maiatzaren 05a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Goizeko 9:30ean hasiko da eguna ongi-etorriarekin, eta 10:00etan ekinen diote agroekologiako antolaketa kolektiboko esperientzien inguruko mahai-inguruari. Baztango Eztibeltza kooperatibak, Izurtzako Eskubaratz elkarteak eta Bergarako Ereindajan kooperatibak hartuko dute parte lehen ekitaldi horretan. 12:00etan, berriz, erreleboaren inguruko solasaldian izanen dira Errigoitiko Bizkaigane kooperatiba, Baztango Xurie proiektua eta Anoetako Sarobe baserria. “Hausnarketarako eta beste esperientzietatik elikatzeko aukera izanen dugu goizean, hain justu, Amillubin ere etorkizunera begira zein proiektu eta nola gauzatuko diren pentsatu beharko dugu-eta”, gehitu dute.

Eguerdiko bazkaria eta gero, arratsaldean, festa giroa nagusituko da: poesia musikatua, bakarrizketa, Elektropottotte elektrotxaranga, La Jodedera musika taldea eta DJ Kurkubit ariko dira, eta haurren txokoa eta ipuin kontalaria ere izanen dira. “Publiko guztiarentzat plan aproposa izan daitekeela uste dugu, bai agroekologia gertutik ezagutu edo bizi duenarentzat, baita beste edonorentzat ere”, diote.

Amillubi proiektura eta agroekologiara gerturatzeko modu bat izan daiteke udaberriko hitzordua, antolatzaileen ustez, eta haurrekin joateko ere aukera ederra. Nabarmendu dutenez, eguneko otorduak eta barra bertako osagai agroekologikoz hornituak egonen dira. Nola bestela?

Festarako soroa txiki gelditzea, seinale ona

Ospakizuna Amillubin bertan izanik, askorentzat tokia ezagutzeko aukera izanen da festa. “Iaz lurrak oraindik ez ziren lantzen ari, orduko festan egon zirenek urte batean egon den aldaketa ikusiko dute. Aurten ezingo dugu festa toki berean egin, garia eta porrua ereinda egonen direlako orain… baina, tira, hori seinale ona da”, diote.

Amillubi baserria eta lurrak ordaintzeko diru-bilketarekin segitzen du proiektuak oraindik, eta festaren helburu nagusia hori izan ez arren, sos pixka bat egiteko ekimena ere proposatu dute: nekazaritza tresnen eta produktuen bigarren eskuko azoka. 12:00etatik 19:00etara izanen da hori, eta 14:00ak arte egonen da materiala dohaintzan emateko aukera.

“Bizirik dagoen landarea duzu ahoan ernamuin bat jatean”
2025-06-16 | Garazi Zabaleta
Hamabost urte baino gehiago daramatza martxan Bizkaiko Kimuak ernamuinduen proiektuak, baina hasierako bultzatzaileak erretiratu dira eta erreleboa hartu berri dute Mikel Landa Luzarragak eta Asier... (+)
Nafarroako ekoizle eta artisauen azoka berria Iruñeko Basotxoan
2025-06-09 | Garazi Zabaleta
Ekoizleen eta kontsumitzaileen arteko zuzeneko harremanak sustatzeko asmoz azoka berria jarri du martxan Iruñeko Udalak, INTIA-Reyno Gourmetekin, Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseiluarekin (NNPEK), Elikagai Artisauen... (+)
“Metalezko bastoiak ikusten dira orain, baina hurritz makila betiko erreminta izan da gurean”
2025-06-02 | Garazi Zabaleta
Umetan aitarekin ikasi zuen Unai Zabala Zubelzu txaramarrak hurritz makilak egiten. “Perretxikotara joaten ginen bezala, makilak egitera ere ateratzen ginela gogoratzen dut, hamar bat urte... (+)
“Administrazioak egiten ez duenez, guk bultzatu dugu hiltegi proiektua”
2025-05-26 | Garazi Zabaleta
2024ko irailetik martxan dute Urduñan Belardi hiltegia eta haragi-eraldaketarako gunea. Elikadura burujabetzaren bueltan herrian urte askoan egin duten prozesuaren ondorio da proiektua, Bedarbide abeltzainen elkarteak... (+)
Sitsak munduko ezpel baso handiena suntsitu ez dezan
2025-05-19 | Garazi Zabaleta
Pirinioetan dago ezpel basatien munduko eremurik handiena, eta hain zuzen Nafarroako Pirinioan, Abaurregainan, sortu zuten 2020an Ezpelzaintza 2050 egitasmoa. Cydalima perspectalis sitsa hondamendi handia eragiten... (+)
gora