Kanpo larrosa, etxe kardu

Petronor findegiak du ingurumen inpaktu handiena Euskal Herrian

EHUko Ekopol ikerketa taldearen datuen arabera, Bizkaia da Euskal Herrian ingurumen inpaktu handiena eragiten duen lurraldea, guztizkoaren %52 izanda. Euskal Herrian ingurumen-inpaktu handiena duten 25 industria-instalazioen artean, Muskizeko Petronor petrolio-findegia da kutsakorrena, instalazio guztien inpaktuen % 25 dagokiolarik. Ekopol ikerketa taldeak Amalur EIS ingurumen informazioko tresna garatu du ingurumen eraginak zehazki neurtzeko asmoz.


2025eko uztailaren 01a
Petronorreko petrolio findegia.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Ekopol ikerketa taldeak "Amalur EIS" tresna garatzen dabil 2022az geroztik, Euskal Herriko eta Europako industriaren inpaktua neurtzeko. Tresna gai da askotariko dimentsioetako analisiak lortzeko, kutsadura datuak, ingurumen inpaktu motak, industria sektoreak eta eremu geografikoak gurutzatuta. Europako erregistroaren informaziotik abiatuta, 30.000 instalazio industrial baino gehiagotan lurzorura, airera eta uretara egiten dituzten isurpenak aztertzen ditu. Europa mailan Alemania da inpaktu gehien eragiten duen herrialdea. Eta tresna horri esker dakigu Bizkaia dela Euskal Herrian kutsadura gehien eragiten duen lurraldea, bolumen osoaren %52rekin. Aztertutako multzoan, gehien kutsatzen duten 25 instalazioetatik hamar daude Bizkaian; eta sailkapenean, atzetik dator Nafarroa, zazpi instalaziorekin –inpaktuaren %23,7– ; gero, Gipuzkoa, bostekin –inpaktuaren %17,8–; Araba, hirurekin –%6,3–; eta Ipar Euskal Herriak %0,5ko inpaktua eragin du –azken horren industria kutsakorrena 55. postuan agertzen baita, metalaren sektorean–.

Petronor enpresarenak dira kutsadura handiena sortzen duten industria instalazioak: guztizkoaren %25. Horrez gain, mineralen industriako sei planta nagusiek %16,9 eragiten dute eta zazpi zentral termikoen, berriz, %17. Zaborraren eta ur lohien kudeaketari ingurumen eraginaren %12,5 dagokio, eta metalen ekoizpenari %7,9.

Ekopolen hitzetan, "lan honek agerian uzten du giza jardueraren monitorizazioak eta kontrolak garrantzi handia duela gure gizartean; ez bakarrik industria instalazio handiei dagokienez, baita askotan oharkabean igaro daitezkeen beste instalazio txikiago batzuei dagokienez ere". Ekopolen asmoa analisia garatzen jarraitzea da, 2025ean zehar beste eremu batzuetara eraman nahi dute ikerketa: integratu gabeko industria txikia, ibilgailuen trafikoa, bizitegi-sektorea, nekazaritza...

 

Abantoko alkate jeltzalea herria zeharkatuko lukeen argindar linea proiektuaren aurka agertu da
"Kalte nabarmena" eragingo luke proiektuak, alkatearen esanetan. Abantoko EAJ, ""eragin txikiagoko" alternatiben alde kokatu da, "nahiz eta aukera horien kostu ekonomikoa handiagoa izan". (+)
Munduan 220 milioi tona plastiko sortu eta %10a baino ez dira birziklatzen urtero
220 milioi tona plastiko sortzen dira munduan eta %10a soilik birziklatzen da, zifra hori hamar urtez mantendu da bere horretan. Hainbat talde ekologistek salatu dute... (+)
Lurramak "Bihar ere laborari" lelopean ospatuko du 20. urteurrena
Laborantza herrikoia eta jasangarria bultzatzen duen azokak 20. urteurrena beteko du. Azaroaren 7tik 9ra antolatu duten erakusketa eta merkatuan parte hartzera dei egin du. (+)
Erregistratutako ekainik beroena izan da aurtengoa Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan
2003ko udarekin batera, 1970etik beroena izan da aurtengoa. Europar Batasuneko "Copernicus" behategiak larrialdi klimatikoa dela-eta bero boladak "maizago" egongo direla dio, eta aurtengo ekainean bere... (+)
Gatika-Cubnezais interkonexio elektrikoaren kontrako manifestazioa egingo dute Mungiako jaietan
Interkonexio Elektrikorik Ez plataformak dei egin die herritar guztiei ostiralean, uztailak 4, proiektuaren aurka mobilizatzera. (+)
gora