Maiatzean kuku, garagarrilean mutu

Gatika-Cubnezais interkonexio elektrikoaren kontrako manifestazioa egingo dute Mungiako jaietan

Interkonexio Elektrikorik Ez plataformak dei egin die herritar guztiei ostiralean, uztailak 4, proiektuaren aurka mobilizatzera.


2025eko uztailaren 02a
Interkonexio Elektrikorik Ez plataforma manifestazio batean.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

"Beharrezkoa ez den eta herrian bizitza hondatuko duen proiektu baten aurka" antolatu du deialdia plataformak. Egitasmoaren eraikuntza lanek jada sortzen ari den kaltea kritikatu dute: "Gatikan estazio bihurtzaile erraldoi bat eraikitzen ari dira, biztanleen bizi kalitatea aldatuko duen instalazio ikaragarria. Gatikan, Jataben eta Lemoizen ere ari dira zangak irekitzen kableatuaren ibilbidean eta kableak itsasora ateratzeko prestaketak hasi dira". Salatu dute lan horiek denak kaltetutako herritarrak entzun gabe bultzatu dituztela.

Plataformak gogorazi du Europako Batzordea Natura 2000 sarean sartu duela Jaizkibel, babestutako espezieak, izurde handia, arrezifeak edo itsaspeko leizeak dituen 1.500 kilometro karratuko eremua. Plataformarentzat ulertezina da egun batean aitorpen ofizial hori jasotzea eta hurrengoan "izaki bizidunentzat kaltegarriak izango diren eremu elektromagnetikoak" sortuko dituzten 400.000 volteko kableak jartzea.

Ostiralean herri bazkaria eta manifestazioa

Proiektuarekiko aurkakotasuna agertzeko "manifestazio bat baino gehiago" izango dena antolatu du plataformak ostiralerako. Gatikan herri bazkaria egingo dute 14:00etan eta bertatik irtengo da manifestazioa 18:30ean. 19:30ean iritsiko dira manifestariak Mungiara, eta elektro-txaranga izango dute zain. Amaierao ekitaldia 20:00etan egingo dute, txosnetan. 

Abantoko alkate jeltzalea herria zeharkatuko lukeen argindar linea proiektuaren aurka agertu da
"Kalte nabarmena" eragingo luke proiektuak, alkatearen esanetan. Abantoko EAJ, ""eragin txikiagoko" alternatiben alde kokatu da, "nahiz eta aukera horien kostu ekonomikoa handiagoa izan". (+)
Munduan 220 milioi tona plastiko sortu eta %10a baino ez dira birziklatzen urtero
220 milioi tona plastiko sortzen dira munduan eta %10a soilik birziklatzen da, zifra hori hamar urtez mantendu da bere horretan. Hainbat talde ekologistek salatu dute... (+)
Lurramak "Bihar ere laborari" lelopean ospatuko du 20. urteurrena
Laborantza herrikoia eta jasangarria bultzatzen duen azokak 20. urteurrena beteko du. Azaroaren 7tik 9ra antolatu duten erakusketa eta merkatuan parte hartzera dei egin du. (+)
Erregistratutako ekainik beroena izan da aurtengoa Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan
2003ko udarekin batera, 1970etik beroena izan da aurtengoa. Europar Batasuneko "Copernicus" behategiak larrialdi klimatikoa dela-eta bero boladak "maizago" egongo direla dio, eta aurtengo ekainean bere... (+)
Petronor findegiak du ingurumen inpaktu handiena Euskal Herrian
EHUko Ekopol ikerketa taldearen datuen arabera, Bizkaia da Euskal Herrian ingurumen inpaktu handiena eragiten duen lurraldea, guztizkoaren %52 izanda. Euskal Herrian ingurumen-inpaktu handiena duten 25... (+)
gora