Apirila euritsu, urtea ogitsu

Labrazako parke eolikoa 2025eko azken hiruhilekoan eraikitzen hastea espero du Eusko Jaurlaritzak

2006az geroztik EAEn martxan jarriko den lehen parke eolikoa izango da, 59 milioi euroko inbertsio publiko-pribatuarekin abiatuko dena. Siemens Gamesak eraikitako zortzi aerosorgailu izango ditu, bakoitzak bost megawatt ekoitziko dituelarik –30.000 etxe hornitzeko adina–. Proiektua aurkezteko Oiz mendian izan dira astelehenean Eusko Jaurlaritzako, Iberdrolako eta Siemens Gamesako ordezkariak, eta adierazi dute parke eolikoa 2026 amaieran martxan egotea aurreikusten dutela.


2025eko uztailaren 01a
Eusko Jaurlaritzako, Iberdrolako eta Siemens Gamesako ordezkariak Oiz (Bizkaia) mendian, astelehenean eginiko agerraldian.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Aurrera doa Oion (Araba) herrian eraiki nahi duten Labrazako parke eolikoaren proiektua, bi hamarkadaren ostean Araban eta EAEn eraikiko duten lehena. Agerraldia egin dute astelehenean Oiz mendiaren gailurrean –EAEn eraiki zuten azkena– Mikel Jauregi Eusko Jaurlaritzako Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuak, Julio Castro Iberdrola Renovableseko zuzendari exekutiboak eta Kerman Gabiola Siemens Energy eta Siemens Gamesako zuzendariak, eta adierazi dute Labrazako parke eolikoa 2025eko azken hiruhilekoan eraikitzen hastea espero dutela. Iberdrolak eta EEE Energiaren Euskal Erakundeak sortutako Aixeindar enpresa da proiektuaren bultzatzailea –Iberdrolak akzioen %60 ditu eta EEEk %40–, eta 59 milioi euroko inbertsioa izango du hastapenetan. Agerraldian jakinarazi dutenez, 2026ko amaieran martxan jartzea aurreikusten dute bultzatzaileek.

Parke eolikoa Siemens Gamesak eraikitako zortzi aerosorgailuk osatuko dute, eta bakoitzak bost megawatt ekoitziko ditu. Beraz, 40 megawatteko potentzia izango du parkeak, eta ia 100 megawatt ekoitziko ditu urtean –30.000 etxe hornitzeko adina–. Lakuak jakinarazi duenez, "hegaztiak eta biodibertsitatea babesteko" hainbat neurri hartuko ditu parke eolikoak: hegaztiak detektatzeko eta, hala eginez gero, aerosorgailuak gelditzeko gailu bat izango du eta "paisaian integratuko" da "harriaren zahartze naturalaren tratamenduaren bidez". Gainera, parkeak ez du beharko azpiegitura elektriko berririk sarera konektatzeko, eta, horrela, ingurumenean dituen eraginak "asko murriztuko" ditu.

Hego Euskal Herrian energia berriztagarrien makroproiektuen zaparradari zenbakiak jarri genizkion iazko azaroan, Araba, sakrifikatu nahi duten alaba? erreportajean.

Udalaren eta herritarren desadostasuna

Aurrera badoa ere, Oiongo Udala eta herritarrak Labrazako parke eolikoaren aurka daude. Udalak –EH Bildu dago agintean– "behartuta" onartu zuen parke eolikoaren proiektua otsailean, udal batzarrean baztertzeak zein ondorio juridiko izango lituzkeen jakiteko txosten bat egiteko eskatu ondoren. Izan ere, eraikitzen hasteko behar diren baldintza guztiak betetzen ditu proiektuak: ingurumen inpaktuari buruzko adierazpena, aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena. Arabako Errioxa Bizirik talde ekologistak Oiongo udalaren erabakia "kontraesana" zela adierazi zuen, eta Labrazako 75 bizilagunei "bizkarra" ematea leporatu zien.

Arabako Errioxa Bizirik-ek soilik ez, Arabako Mendiak Aske taldeak ere gaitzetsi zuen udalaren erabakia ohar baten bidez. "Oionen ustezko prebarikazio baten aitzakian egin zen osoko bilkuran baiezko batekin justifikatu ziren bozketek agerian uzten dituzte maniobra legal eta alderdikoiak, eguneroko politika egiteko beharrezko moduan onartzen direnak", adierazi zuten oharrean. Talde ekologistarentzako, bazeuden arrazoiak proiektua geldiarazteko: horietatik garrantzitsuena, "Labrazako herriak 'ez' esan zuela".

 

 

 

 

Zangozako Muga meategia finantzaketarik gabe geratu da, txinatar inbertitzaileek atzera egin ostean
Txinako Qinghai enpresak atzera egin eta ez ditu 257 milioi euro inbertituko potasa meategi proiektuan. Finantzaketarik gabe ez ezik, Muga meategia ustiatzeko lizentzia ere ez du proiektuak, 2024ko... (+)
Ipar Euskal Herriko 158 herritan ur murrizketak ezarriko dituzte, alerta egoeraren ondorioz
Ostiraletik aurrera ur murrizketak ezarriko dituzte Euskal Hirigune Elkargoak barne hartzen dituen eta alerta egoeran dauden 158 herritan, eta metereologia zerbitzuek abisu horia ezarri dute trumoien... (+)
Jaurlaritzak Bailen Energia enpresari Oionen bi parke fotovoltaiko eraikitzeko baimena eman dio
Bakoitzak 1.680 eguzki panel izango ditu, eta megawatt bateko potentzia. Enpresak hiru urteko epea izango du Muga eta Val izeneko instalazio fotovoltaikoak eraikitzeko.  (+)
Sañu Bizirik: "Statkraft enpresari alfonbra gorria jartzetik, herri presioari esker udalak parke eolikoari helegitea jartzera igaro dira"
Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailak ingurumen baimena ukatu dio Piaspe egitasmoari, Statkraft enpresak Azpeitia, Zestoa eta Errezil artean eraiki nahi dituen errotek eta argindarra garraiatzeko... (+)
Bizkaiko Golkoa ia bi aldiz azkarrago ari da berotzen munduko batez bestekoa baino
Naturklima fundazioak kaleratutako Itsasoko eta kostako txostena-k argitara eman ditu klima aldaketa euskal kostaldean izaten ari den ondorioak: Bizkaiko Golkoko uren tenperatuta 0,22 gradu igo da... (+)
gora