Otsailean irteten du hartzak leizetik.

Hendaiako azken berdegunean 250 bizitegi eraikitzeko proiektuak eztabaida piztu du

Hendaian etxebizitza larrialdi egoera bizia da: bizitokien %27 bigarren etxebizitza dira eta 700 familia alokairu sozial baten esperoan daude. Horren erdian, Herriko Etxeak Moleres izeneko 40.000 m2-ko eremuan 250 etxebizitza eraikitzeko egitasmoa jarri du mahai gainean. Oposizioko talde abertzaleak salatu du proiektu horrek azken berdegune zabala galaraziko duela, eta gogorarazi du Kotte Ezenarro auzapezak 2020ko hauteskunde kanpainan lurrak laborantzarako kalifikatzeko konpromisoa hartu zuela.

Euskal Irratiak
Euskal Irratiak @euskalirratiak

Ipar Euskal Herriko lau euskal irratik osatzen dute Euskal Irratiak sarea: Gure Irratia, Irulegiko Irratia, Antxeta eta Xiberoko Botza - Radios basques.


2025eko uztailaren 01a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Desengaiamendu eta faltsukeria leporatu dizkio gehiengoari Laetitia Navarronek, Hendaia Biltzeneko zerrenda buruak. Herriko Etxearen arabera, ordea, Moleres betidanik izan da eraikigarria. Chantal Kehrig lehen axuantaren hitzetan, proiektuan aurreikusitako etxebizitzen gehiengoa lehen bizitoki izango dira, eta gelditzen diren %40an ere, lehentasuna emanen zaie bizileku nagusiei eta etxebizitza merkeei. Aldiz, oposizioak uste du bigarren etxebizitzen eta etxebizitza turistikoen hedapenaren aurrean, ez direla neurri eraginkorrak hartzen ari. Hendaia Biltzenek Echaniz-Le Meur legea zorrotz aplikatzeko exijitzen du: lege horrek etxebizitza berrien %100 lehen bizitoki izatea agintzen du bigarren etxebizitza gehiegi dituzten herrietan, hala nola Hendaian. Gehiengoaren iritziz, ordea, legearen eragina oraindik mugatua litzateke eta ez da oraindik indarrean jarri. Laetitia Navarronek argi du: obrak oraindik hasi gabe dauden heinean, proiektua gelditzeko ahaleginak egingo dituzte, nahiz eta etsipen giroa gero eta nabarmenagoa den.

Metanizatzaile baten proiektuak polemika sortu du Itsasun
Itsasuko Agerrea etxaldean, laborari batek metanizatzaile bat handitu nahi du, baina proiektu horren kontra mobilizatzen hasiak dira herritar batzuk. Petizio bat abiatu dute. (+)
Kanboko Marienian landaturiko garia produktu kimikoekin pozoituta izan dela salatu dute
2026-03-09 | Euskal Irratiak
Kanboko Marienia eremuan joan den larrazkenean ogia egiteko landaturiko garia produktu kimikoekin pozoitua izan dela salatu dute. ELB, Lurzaindia, Ostia, Le Cade eta Nahi Dugun... (+)
Izurdeen babesteko hirugarren arrantza debekuak arrangura sortu du arrantzaleen artean
2026-02-10 | Euskal Irratiak
Otsailaren 26ra arte zortzi metro baino gehiagoko arrantza ontziek portuan egon beharko dute nahi gabe harrapatutako izurde kopuruaren murrizteko. Hirugarren urtea da neurria martxan eman... (+)
Dermatosi nodular kutsakorra: 'LIBRe' kolektiboak aukera librea galdegiten du behien txertaketan
Dermatosi nodular kutsakorraren aurka behien txertaketa inposatuaren aurka sortu da "LIBRe" laborari taldea; hautatzeko eskubidea galdegiten dute. Txertoari buruzko informazio eskasa dela diote eta kontsumitzaileek... (+)
Elikadura eta Laborantza Kontseiluaren sortzearen alde bozkatu dute Euskal Elkargoko hautetsiek
Abenduaren 6an iragan da Euskal Hirigune Elkargoko osoko bilkura. 73 delibero baziren. Elikadura eta Laborantza Kontseiluaren sortzeko printzipioak du eztabaida gehienik sortu. (+)
gora