San Jurgi, apirilak 23, artoak egiteko goizegi, San Markos, apirilak 25, artoak eginda balegoz...

Sokamuturrak egin ahal izango dira inauterietan Gipuzkoan

Bigantxak, sokamuturrak... Inauterietan zezen ikuskizunak antolatu ohi dituzten herrietan –Tolosan eta Azpeitian, kasu–, aurten ere egin ahal izango dituzte horrelakoak, Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez. Dermatosi nodular kutsakorrari aurre egitea helburu duen araudia, zeinak debekatzen duen animalien bueltako ekitaldiak antolatzea, otsailaren amaiera arte dago indarrean EAEn, baina hura onartu zenean, pasa den abenduan, Eusko Jaurlaritzak jada esan zuen foru aldundiek salbuespenez baimendu ahal izango zituztela ikuskizun jakin batzuk. 


2026ko otsailaren 03a
Astelehen karnabalean egin ohi da sokamuturra Tolosan.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Udal edo erakunde antolatzaile bakoitzari dagokio aldundiei baimena eskatzea, eta horiek erabakiko dute onartu ala ez, eta onartzekotan, zein baldintzaren pean egin. Tolosako Udalak hala egin zuen, eta ikusita Gipuzkoan abelburuak txertatzeko kanpaina aurreratua dagoela eta azken asteetan Frantziako Estatuan ere kasuak gutxitu egin direla, baiezko erantzuna jaso du. Azpeitian, bestalde, baimenaren zain daude. San Sebastian egunean ez zuten sokamuturra antolatzerik izan, baina inauterietarako argi berdea lortzear da.

Zezen ikuskizunak antolatzeko debekuak zalaparta eragin du hainbat herritan. Auzia hurbiletik jarraitu duenetakoa izan da Guka.eus agerkaria. Azpeitiko sokamuturraz plazaratutako bideo-erreportajeetan, gaiaz galdetu dieten herritar askok "tradizioa" aipatu dute ikuskizun horien aldeko argudio gisa, "betidanik" egin direla, eta zezenik gabeko inauteriek "zentzurik" ez dutela, baita jende ugarik parte hartzen duela ere, giro oso ederrean. Sokamuturra kentzekotan, festetako programazioa zein ekitaldirekin bete beharko litzatekeen ongi pentsatu beharko litzatekeela dio zenbaitek.

Abadiñon, behi eta idirik ez

Eusko Jaurlaritzak asteartean argitaratu du sokamuturra eta bestelako zezen ikuskizunak egitea ahalbidetuko duen agindua. Dermatosi nodular kutsakorra zabaldu ez zedin, zezen ikuskizunak egitea debekatu zuen abenduaren 19an, baina prebentzio neurriak egoera epidemiologikoaren arabera egokitu eta debeku hori indargabetu du.

Tolosa edota Azpeitiko ikuskizunak baimendu arren, otsailaren 26ra arte indarrean den debekua dela-eta, asteartean adibidez ez da behi edo idirik izango Abadiñon (Bizkaia), San Blas azokan.

Aire girotuak berotu du klima larrialdiaren eztabaida
2026-07-16 | Jon Torner Zabala
Aire girotuaren inguruko eztabaida bizi-bizi dago Frantziako Estatuan. Bero sapak are gehiago hauspotu du afera: ezkerrak dio, besteak beste, aparailuek energia asko xahutzen dutela eta... (+)
Babestutako eremua izanik ere, Urederran bainatzen jarraitzen du jendeak
2026-07-16 | Jon Torner Zabala
"Hango uren urdin turkesak Kariben zaudela pentsaraziko dizu; erreka hau, ordea, Nafarroan jaiotzen da eta aurrez lekua gordeta soilik bisita daiteke". Hamaika webgune eta sare... (+)
"Bainatzea debekatuta": Pirinioak ez daitezen bihurtu jolas-parke
2026-07-12 | Jon Torner Zabala
Orain gutxi arte, aragoiar edo kataluniar Pirinioetako lakuen ederrak mendizale jendea erakartzen zuen batez ere. Edertasun hori, baina, maldizio ere bada, maldizio izan daitekeenez argazki... (+)
2003ko beroaldiaren ondorio tragikoak errepikatuko ote diren beldur da Frantzia
2026-06-25 | Jon Torner Zabala
2003an 15.000 lagun hil ziren Frantziako Estatuan beroaren eraginez. Gobernua beldur da aurten ez ote diren gehiago izango. Asteazkenean bero saparen "zeharkako ondorioak" aipatu ditu... (+)
Gurutzeak mendietan: ondarea eta zama?
2026-05-17 | Jon Torner Zabala
Aneto mendiko gurutzea errotik moztu eta maldan behera amildu du norbaitek. Tartean behin gertatzen dira horrelakoak, Udalatx eta Buruntzako ekintzak lekuko. Batzuek diote tradizioari eutsi... (+)
gora