Tximeleta dabil urrian, gauza txarren bat dator

Babestutako eremua izanik ere, Urederran bainatzen jarraitzen du jendeak

"Hango uren urdin turkesak Kariben zaudela pentsaraziko dizu; erreka hau, ordea, Nafarroan jaiotzen da eta aurrez lekua gordeta soilik bisita daiteke". Hamaika webgune eta sare sozialek bota dute amua, Urederra paraje zoragarria dela eta merezi duela hara gerturatzea. Jende ugarik egin dio kosk amuari, zenbaitzuk uretan murgiltzeraino, babestutako eremua izanik ere. Jokabide horrek hainbat isun ekarri du uda sasoi honetan ere bai.


2026ko uztailaren 16a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Badira kartelak debekuez informatzen dutenak, Bakedaoko harrera-guneak zein Nafarroako Gobernuak ere bisitariak ohartarazten dituzte sare sozialetan eta plazaratutako mezuetan, lekua gorde behar den webgunean arauen berri ematen da... Alferrik, jende batek jarraitzen du Urederra ibaira sartzen, María Puy kazetariak Diario de Navarra egunkarian ohartarazi duen bezala.

Urederraren sorlekua bera ezin da bisitatu, ibilbidearen azken partea itxita dagoelako, hura kontserbatzea helburu, aipatu webgunean irakurri daitekeenez. Horrek ere, jende bati bost, baimendutako bidetik ateratzen dira, Wikiloc-eko ibilbideak handik joateko markatzen zuelako edo auskalo zergatik. Kazetariak dioenez, parajeok zaintzen dituzten langileek ez dakite ziur zerk bultzatzen dituen pertsona batzuk arauak haustera.

Batzuetan, lehen begi kolpean sumatzen dute bisitariek badutela intentziorik errekan murgiltzeko, igero egiteko tramankuluak jaisten dituztelako autotik; beste batzuek, aldiz, disimuluan egiten dute, sei bat kilometro luze dauzkan joan-etorrian, aukera ikustean uretan sartzeko. Horrek, baina, bereziki hauskorra den ingurunea erasaten du, flora eta fauna kaltetzen.

Egunean gehienez 500 bisitari

Aspaldi ez naiz Urederran izan; duela hamabost urte, agian hogei, izango nintzen azkenekoz. Udaberriko edo udako asteburu bat izango zen, dozena bat lagun gurutzatuko genituen bidean. Gaur gaurkoz, martxotik azarora bitartean, gehienezko bisitari kopurua dago: egunean 500 lagun, hiru tartetan banatuta – 200 lagun 11:00etan, 100 lagun 11:00ak eta 14:00ak artean, eta beste 200 14:00etatik aurrera–. Izugarria da naturagune batzuetan nola hazi den bisitari kopurua.

 

Klima aldaketa Araban: Suteak, mahats-bilketan eragina eta murrizketak uraren erabileran
2026-08-25 | Jon Torner Zabala
Suak 300 hektarea erre ditu udan Araban, suhiltzaileen zerbitzuaren arduradun Iñaki Gurtubaik jakinarazi duenez. Ia sute txiki bat sortu da egunean. "Oso euri gutxi egin du, eta... (+)
Zubietako erraustegian elkarretaratzea egingo dute, iragan asteko suteak agerian utzi ostean "enpresak negozioa lehenesten duela, langileen osasunaren aurretik"
2026-08-24 | Jon Torner Zabala
Zubietako erraustegian sutea gertatu zen hilaren 19an, bolumen handiko hondakinen birrintzailearen barruan. LABek salatu zuen zuzendaritzaren erantzuna ez zela pertsonak babestea izan, "langileak zuzenean arrisku... (+)
Eskalatzaileen harrobian, harrobiek egindako zauriak osatzen
2026-08-10 | Jon Torner Zabala
Atxarte, Untzillatx eta Astxiki kareharrizko mendi pikoen arteko haitzartea, Urkiolako parke naturalean, eskalatzaileen harrobi eta eskola ezaguna. Paraje ederrak dira,  baina zauriak dauzka agerian, 1971tik... (+)
Aire girotuak berotu du klima larrialdiaren eztabaida
2026-07-16 | Jon Torner Zabala
Aire girotuaren inguruko eztabaida bizi-bizi dago Frantziako Estatuan. Bero sapak are gehiago hauspotu du afera: ezkerrak dio, besteak beste, aparailuek energia asko xahutzen dutela eta... (+)
"Bainatzea debekatuta": Pirinioak ez daitezen bihurtu jolas-parke
2026-07-12 | Jon Torner Zabala
Orain gutxi arte, aragoiar edo kataluniar Pirinioetako lakuen ederrak mendizale jendea erakartzen zuen batez ere. Edertasun hori, baina, maldizio ere bada, maldizio izan daitekeenez argazki... (+)
gora