Gauza guzia bere denboran, baba zabala abenduan

“Bainatzea debekatuta”: Pirinioak ez daitezen bihurtu jolas-parke

Orain gutxi arte, aragoiar edo kataluniar Pirinioetako lakuen ederrak mendizale jendea erakartzen zuen batez ere. Edertasun hori, baina, maldizio ere bada, maldizio izan daitekeenez argazki bat edo dena delakoa sare sozialetan publikatzea, ahalik eta leku berezienera bidaiatu eta mundu osoari esan nahi izatea gu, eta zehazki ni, han izan garela. Mundu osoa, jende gehiegi baita goi-mendietako laku baten inguruan biltzeko.


2026ko uztailaren 08a
anayeteko iboi handia, izen bereko mendiaren magalean, inguruan dituela dozena bat kanpin denda. Paraje zoragarriak dira, baina presio turistikoa geroz eta handiagoa da, Aragoiko Gobernuak berak onartu duenez. Kanpatzeko edo bainatzeko debekuak debeku, Anayet Parke Natural izendatzeko eskatzen du hainbat eragilek, babes handiagoa izan dezan.Lorena Escuer
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Auto-ilara amaigabeak Ordesako Parke Naturalaren inguruan, Pica d’Estats masifikaturik, Aneton mendizaleak bidean zain ez atzera ez aurrera... Anayeteko (Sallent de Gállego, Espainiako Estatua) lakuetan kanpatzea mugatu eta uretan murgiltzea debekatzen duen orain hilabete gutxiko aginduak inor gutxi harrapatuko zuen ezustean. Imajina dezakegu panorama, kanpin-denda mordoa ur-etzean, eta glaziareek sortutako putzuetan jendea igerian. “Presio turistikoa da babestutako eremuarentzat mehatxu nagusia”, onartu du Aragoiko Gobernuak.

Arazoa ez da ur gardenotan pertsona bat edo hamar murgiltzea, gauza bera dozenaka, zientoka, pertsonak egitea baizik, laku berean, uda berean. Izan ere, ekosistema horiek desberdin funtzionatzen dute, alderatuta hondartza, urtegi edota bainurako ohiko guneekin. Eguzkitako kremek, eltxoak uxatzeko produktuek edota azalean ditugun hondakin mikroskopikoek eragin handia izan dezakete nutriente gutxiago duten laku horietan. Hondoa nahasten dugu, gainera, ur ertza zapaldu, hara iristeko bide berriak ireki, bereziki sentikorrak diren espeziei (anfibio eta organismo txikiei) enbarazu egin... Goi mendietako laku asko izozturik egoten dira hilabete luzeetan, eta leheneratze-ahalmen geldoa dute. Horregatik, gizakion eragina uste baino handiagoa izan daiteke.

Hori gutxi ez, eta TikTok edo Instagramerako argazki ahalik eta marabillosoenak ateratzeko droneak baliatzen ditugu, gure txakurrak inguruak miatu edo lakura salto egiten duen bitartean. “Zarata” ere aipatu du Aragoiko Gobernuak, hainbat animaliaren ugaltze-zikloan eraginik izan dezakeen heinean. Babestutako eremuek presio handia jasaten dute sasoi konkretu batzuetan, uda partean bereziki. Pasa den urtean ikusi genituen irudiak dira horren lekuko: Pirinioetako lakuen bueltan –Anayeten, kasu– dozenaka kanpin-denda, jende ugari uretan, toalla koloretsuak belarretan eta droneak zeruan. Europako beste mendikate batzuetan ere, antzera. Paraje natural horien fama, zama bilakatu da, eta tokian-tokiko agintariak neurriak hartzera beharturik daude, arrakasta turistikoak ez dezan hondatu hain justu bisitariek bilatzen duten hori.

Sare sozialak, bozgorailu itzelak

Anayeten, egunotan oihartzun zabal samarra izan duen kasua aipatzearren, ekainaren 21etik irailaren 21era bitartean ezin da kanpin-dendarik jarri, eta lakuan murgiltzea ere debekaturik dago, noski. Iaz gertatutakoek bultzatu dute Aragoiko Gobernua aldizkari ofizialean agindua publikatzea. Orotara 120 salaketa inguru tramitatu zituen Guardia Zibilak, egun konkretu batean 80 baino gehiago, laku ertzean zeudelako 46 kanpin-denda. Gobernuak azaldu zuen legez kanpo zeudela han, ez zutelako euren presentziaren berri eman eta dendak zeudelako lakuaren segurtasun-eremuaren  (100 metro) barruan. Geroz eta jende gehiago joaten da mendira, eta geroz eta gehiago dira gaua han igarotzea erabakitzen dutenak. Sare sozialetan planaren zoragarriaz publikazio ugari aurki daiteke eta, gainera, enpresa batzuek ordaindutako egonaldiak eskaintzen dituzte, beharrezko baimenik izan gabe, Aragón Hoy eta beste medio batzuek jaso dutenez. Jende uholdearen harira, Huescako Ingurumen eta Turismo zuzendariak, Fran Gómez-ek, El Periódico-n egindako elkarrizketan esan du ahoz-ahokoa “heltzen den lekuraino” heltzen dela, baina sare sozialak “itzelezko bozgorailuak” direla: “Lau haizetara zabaltzen dira Pirinioetako paraje ikusgarrien irudiak, eta haietako batzuetara iristea erraz samarra denez...”. Aragón Hoy egunkariak Anayetera maiz igo den mendizale beterano baten hitzak jaso ditu: “Hau da Pirinioetako doako eta araurik gabeko kanpalekurik politena”.

Lorena Escuer biologoa ere gogor mintzatu da Pirinioetako masifikazioaz. Zertan da naturarekiko errespetua? Instagramen plazaratutako post luzean, goi mendietako iboi edo glaziar jatorriko lakuek aparteko ekosistema osatzen dutela dio, baina hauskorra ere badela, babestutako landare eta animalien bizitokia den neurrian. “Eta, hala ere, hemen, 2.200 metroko garaieran, udan nagusi den espeziea gizakia da”. Arazorik handiena gizalege edo hezkuntzarik eza dela dio, errespetuz jokatzea ezinbestekoa den lekuetan, norberak nahi duena egitea, ignorantziaz batzuetan, axolagabe besteetan. Bere hitzetan, sareetako zalaparta guztiak sakoneko zenbait arazo islatzen ditu, besteren artean: babes legalik ez izatea –“zergatik ez da Parke Naturala?”–, eskumen kontuek eragindako kudeaketa eskasa, ingurua kontrolatu eta isunak jartzeko nahikoa baliabide ez bideratzea, eta jendarteak ondare naturala ezagutu eta errespetatzeko interesik ez izatea.

Parke Natural izateko eskaera

Paco Iturbe ere, Aragoiko Mendien Babeserako Plataformako kidea, legediaz kexu da. Bere ustez, debekuek oinarrian dagoen gabezia estaltzen dute: espazioa ofizialki babestea. Anayet izendatuko balute Parke Natural –eskatzen duten bezala Podemos eta CHA alderdiek, esaterako–, neurri zorrotzagoak aplikatuko lirateke. Ekainaren 13an Nazio Biltzarra egin zuen CHA Chunta Aragonesista alderdiak Zaragozan, eta Anayet-Partacua Parke Naturala sortzeko eskaera berretsi zuen, ez soilik laku ingurua gehiago babeste aldera, baita Canal Roya bailarak bizi duen mehatxuari aurre egiteko ere. Eskiarekin lotutakoak dira CHAk eta beste zenbait eragilek jo-puntuan dituzten proiektuetako batzuk, Formigal, Astún eta Candanchú estazioak telekabina handi baten bidez batzeko egitasmoa, adibidez.

Arazoa goi mendietan ere txertatzen ari den “turismo masiboaren eredua” da, Iturberen hitzetan: “Pirinioak bihurtzen ari dira jolas-parke bat. Ikusmolde hori mendia errespetatzen ez duen jendea ari da erakartzen; beste edozein atrakzio bezala kontsumitu nahi dute”. Lakuetako oreka haustea oso erraza dela dio Iturbek, eta ekintzarik kaltegarrienetakoa bertan bainatzea dela, hondoa zapaldu eta hura nahastea, anfibioen errunaldiak erasan daitezkeelako.

Ingurumenari buruzko ezagutzaz mintzo da, hezkuntzaz, mendizaletasunak dauzkan balioen transmisioaz... “Mendia leku eder baina zaurgarria dela badakien pertsonak, natura errespetatuko du debeku edota isunik gabe ere; ez dauka irakurri beharrik zer dagoen debekatuta eta zer ez”, dio. Ezagutza repost and share

2003ko beroaldiaren ondorio tragikoak errepikatuko ote diren beldur da Frantzia
2026-06-25 | Jon Torner Zabala
2003an 15.000 lagun hil ziren Frantziako Estatuan beroaren eraginez. Gobernua beldur da aurten ez ote diren gehiago izango. Asteazkenean bero saparen "zeharkako ondorioak" aipatu ditu... (+)
Gurutzeak mendietan: ondarea eta zama?
2026-05-17 | Jon Torner Zabala
Aneto mendiko gurutzea errotik moztu eta maldan behera amildu du norbaitek. Tartean behin gertatzen dira horrelakoak, Udalatx eta Buruntzako ekintzak lekuko. Batzuek diote tradizioari eutsi... (+)
Lurra defendatzen jarraitzeko konpromisoari eutsi diote Euskal Herriko dozenaka kolektibok
2026-04-27 | Jon Torner Zabala
Euskal Herria Bizirik sareak Lurraren defentsa: larrialdi ekologikoa gainditzeko ezinbesteko borroka manifestua plazaratu du, 50 bat eragile eta kolektibok sinatu dutena. "Industrializazio berdea" salatu eta lurraren... (+)
78 eskola-inguruneren nitrogeno dioxido maila aztertu dute, eta %96an "osasunerako kaltegarria den airea arnasten da"
2026-04-16 | Jon Torner Zabala
Ekologistak Martxan-ek neurketak egin ditu eskola-inguruneetako nitrogeno dioxidoaren (NO2) gainean, tartean Barakaldon, Bilbon, Donostian, Erandion, Errenterian, Oiartzunen eta Gasteizen. Aztertutako 78 inguruneetatik hiruk baino ez dituzte... (+)
Bero handiagoa eta elur gutxiago, eskiatzaileentzat arrisku berriak
2026-02-22 | Jon Torner Zabala
Elur-jausiek dozenaka eskiatzaile harrapatu dute negu honetan Pirinioetan eta Alpeetan, eta plazaratu dira izotz eta elur geruzen hauskortasunaz hamaika datu. Zientzialariek diote oraindik ez dagoela... (+)
gora