Apirila euritsu, urtea kakatsu.

Berakatz beltzaren onurak

Duela hiru urte sortu zuen Pete Ezkerra Perezek berakatz edo baratxuri beltza ekoizten duen Daonaz proiektua. “Lurrarekiko interesa aspalditik datorkit, 2004an nekazaritza ekologikoko ikastaro intentsiboa egin nuen, eta geroztik hor ari nintzen baratzea egiten eta nire gauzak lantzen”, azaldu du. Ikastaroa egin zuen garai bertsuan ezagutu zuen berakatz beltza bizkaitarrak, erdi kasualitatez, eta txundituta gelditu zen bere propietateekin. “Nire buruan gelditu zen berakatz beltzaren kontua, denborarekin ikertzen hasi nintzen, eta duela hiru urte laborategi sinbiotikoa muntatzeko aukera sortu zitzaidanean pausoa eman nuen”, azaldu du.

Garazi Zabaleta
Garazi Zabaleta

2016tik ARGIAn astero esperientzia baten berri ematen du.


2026ko uztailaren 27a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Betiko berakatz zuria dago berakatz beltzaren jatorrian, eta jasaten duen eraldaketa prozesuari askotan “fermentazio” deitzen bazaio ere, benetan “Maillard erreakzioaren” bidez eskuratzen da berakatz beltza. “Hartzidura kamera batean sartzen da, kamera horretan tenperatura beroa eta hezetasun handia daude, eta tamainaren eta barietatearen arabera, 20 eta 40 egun artean utzi behar da hor”, azaldu du ekoizleak. Azukreek aminoazidoekin erreakzionatzen dute berotze prozesu horretan, berakatzari zapore, usain eta kolore berria emanez. “Pixkanaka belzten da berakatza, eta testura koipetsua hartzen du”.

Berakatzak berez propietate onak baditu, berakatz beltzak propietate horiek biderkatuta dituela azaldu du ekoizleak, eta gorputzari energia emateko, odoleko parametroak erregulatzeko eta osasunerako onuragarria dela. “Berakatz baltza egiten hasi nintzenetik jendea datorkit esanez ez dakiela zer den, baina oso gustura dagoela, indar handiagoa eta burua argiago sumatzen dituela”, gaineratu du.

Gizaburuagan (Bizkaia) dauka Ezkerrak eraldaketa gunea, eta bertan egiten ditu ekoizpenak. Berakatz beltza bere horretan egiten du, baina baita lehortuta hauts bihurtu ere. “Zuri-beltz deitzen diogun hautsa ere egiten dut, berakatz zuri eta beltza lehortuta, eta Beragatz deitu diogun produktua ere bai, berakatz beltza eta Nafarroako Jaizko gatza nahasita”, dio.

Berakatz ekologikoa

Proiektu berria da Daonaz. Orain arte Kordobako (Espainiako Estatua) ekoizle ekologiko bati erosi dio berakatza Ezkerrak, eta eraldaketaz soilik arduratu da bera. Baina, azken urteetan negutegiak ere jarri ditu ekoizpenari ekiteko. “Negutegi horretan probak egiten ari naiz, baina momentuz ez da erraza izaten ari berakatz beltza egiteko tamaina eta kalitate egokiko produktua lortzea”. Bestetik, Faltzesko (Nafarroa) berakatz ekoizle batekin ere harremanetan dago bizkaitarra, bere produktuarekin lanean hasteko probak egiten.

Azoketan, kontsumitzaileen kooperatibetan, ekodendetan eta antzeko denda txikietan du salgai produktua. “Ekoizpen eta kontsumo ekologikoaren zirkuituak bultzatzea da nire asmoa, filosofia horrekin ari naiz lanean, eta batik bat horrelako espazioetan mugitzen dut produktua”, amaitu du.

Zuberoako artzainak 20 urtez kolektiboan lanean
2026-10-19 | Garazi Zabaleta
1999an Zuberoako artzain talde batek abiatutako hausnarketa prozesutik sortu zen Azkorria kooperatiba. "Garaian, industria bati saltzen zioten ardi esnea inguru honetako artzain guztiek, eta Ossau-Irati... (+)
Zuberoako artzainen Azkorria gasnategi kolektiboak urteurren festa egingo du urriaren 17an
2026-10-14 | Garazi Zabaleta
Aurten hogei urte betetzen ditu Azkorria kooperatibak. Hori ospatzeko, urriaren 17an Muskildin festa egingo dute. Hitzordua 09:00etan da, Azkorria dendaren atarian: ekoizleen merkatua egingo dute... (+)
“Hamar urteotan baratzean egindako lanak agendan idatzi dituenak sekulako altxorra du”
2026-10-12 | Garazi Zabaleta
Duela hamar urte argitaratu zuten lehen Ilargia eta Landareak agenda Jakoba Errekondok eta Antton Olariagak, ARGIAk bultzatuta. Hamar urte beranduago, eta ARGIAren Bizi Baratzea proiektuak... (+)
Frantses lorategi apaina eta lorategi basati askeagoa, elkarren lagun
2026-10-05 | Garazi Zabaleta
Kanbon (Lapurdi) kokatua den eraikin ederra da Belle Époque garaiko Arnagako jauregia, gaur egun Herriko Etxearena dena eta museo bihurtua dutena. Klima astearen seigarren edizioa... (+)
Ogia, bizitzako proiektu Etxalarren
2026-09-28 | Garazi Zabaleta
Duela hamaika urte, 2015eko irailean bukatu zituzten Etxalarko (Nafarroa) Maira okindegiko obradorearen lanak, eta ogia egiteari ekin zioten Aloña Gonzalez Bereauk eta Ander Amundarain Hernandezek.... (+)
gora