Otsaileko eguzkia baino txoroago

Aire girotuak berotu du klima larrialdiaren eztabaida

Aire girotuaren inguruko eztabaida bizi-bizi dago Frantziako Estatuan. Bero sapak are gehiago hauspotu du afera: ezkerrak dio, besteak beste, aparailuek energia asko xahutzen dutela eta eraikinak freskatzeko bestelako neurri batzuk hartu beharko liratekeela; eskuinak, aldiz, ezkerrari egotzi dio prest dagoela "frantziarrak beroz hiltzen uzteko", klima lehenesteagatik. Aire girotuak "ideologia" duela ere iradoki du hainbatek. Duela astebete, Osasunaren Mundu Erakundeak aire girotuak dauzkan arriskuez ohartarazi zuen, eta eskuin-muturrak erantzun du esanez masiboki jarri beharko liratekeela aparailuok etxeetan.


2026ko uztailaren 16a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

"Muturreko beroa mehatxu larria eta geroz eta handiagoa da osasun publikoarentzat",  dio Osasunaren Mundu Erakundeak plazaratutako txostenak. Klima aldaketa, hirigintza, edo biztanleriaren zahartzea aipatzen ditu mehatxua handitu duten faktoreen artean. "Hilkortasuna areagotzen du, osasun sistemak eta gizarte arretako zerbitzuak gainkargatzen ditu, eta zaurgarrienak bereziki kolpatzen ditu". Osasun sistema publikoak erantzun eraginkorra emateko, HHAP –ingelesezko sigletan– ekintza planak garatzeak duen garrantziaz ohartarazi du NBEren baitako agentziak, herrialdeek aukera izango dutelako arazoei aurre hartzeko, herritar zaurgarrienak babesteko, osasun-sistemen "erresilientzia indartzeko" eta saihestu daitezkeen gaixotasunak eta heriotzak murrizteko.

Aire girotua ez da jasangarria

Osasunaren Mundu Erakundeak plazaratu berri duen ekintza plan eraginkorrerako gidak aire girotuari erreferentzia egiten dio, haren gaineko politiketan "ñabardurak" egin beharra azpimarratuta. Adierazi du ez dela konponbide "jasangarria", eta herritar guztiek izan beharko luketela hura eskuratzeko aukera, zaurgarrienak bereziki. Izan ere, aparailua instalatu eta mantentzeak argindarraren fakturan eragin potoloa izan dezake.

Beroari aurre egiteko eraikinak klimatizatzea funtsezkoa dela dio erakunde horrek, baina modu jasangarrian egin behar dela, ez ditzan eragin gas emisio gehiago, ezberdintasunak eta kolapso elektrikoak. Gertatu baita lehenago ere Europako herrialde batzuetan, kontsumorik handiena izan den momentuetan oinarrizko beste zerbitzu batzuk arriskuan jarri direla.

Gisako gidalerro edo gomendioen aurrean, eskuin muturrak aire girotua bai ala bai instalatu beharra defendatu du, "absurdua delako jendea beroz hiltzen uztea", Marine Le Penek egunotan adierazi duen moduan. "Errepikatuko diren beroaldiei aurre egiteko, aire girotua da irtenbide bakarra zahar etxe, ospitale eta eskoletarako".

Klima aldaketa Araban: Suteak, mahats-bilketan eragina eta murrizketak uraren erabileran
2026-08-25 | Jon Torner Zabala
Suak 300 hektarea erre ditu udan Araban, suhiltzaileen zerbitzuaren arduradun Iñaki Gurtubaik jakinarazi duenez. Ia sute txiki bat sortu da egunean. "Oso euri gutxi egin du, eta... (+)
Zubietako erraustegian elkarretaratzea egingo dute, iragan asteko suteak agerian utzi ostean "enpresak negozioa lehenesten duela, langileen osasunaren aurretik"
2026-08-24 | Jon Torner Zabala
Zubietako erraustegian sutea gertatu zen hilaren 19an, bolumen handiko hondakinen birrintzailearen barruan. LABek salatu zuen zuzendaritzaren erantzuna ez zela pertsonak babestea izan, "langileak zuzenean arrisku... (+)
Eskalatzaileen harrobian, harrobiek egindako zauriak osatzen
2026-08-10 | Jon Torner Zabala
Atxarte, Untzillatx eta Astxiki kareharrizko mendi pikoen arteko haitzartea, Urkiolako parke naturalean, eskalatzaileen harrobi eta eskola ezaguna. Paraje ederrak dira,  baina zauriak dauzka agerian, 1971tik... (+)
Babestutako eremua izanik ere, Urederran bainatzen jarraitzen du jendeak
2026-07-16 | Jon Torner Zabala
"Hango uren urdin turkesak Kariben zaudela pentsaraziko dizu; erreka hau, ordea, Nafarroan jaiotzen da eta aurrez lekua gordeta soilik bisita daiteke". Hamaika webgune eta sare... (+)
"Bainatzea debekatuta": Pirinioak ez daitezen bihurtu jolas-parke
2026-07-12 | Jon Torner Zabala
Orain gutxi arte, aragoiar edo kataluniar Pirinioetako lakuen ederrak mendizale jendea erakartzen zuen batez ere. Edertasun hori, baina, maldizio ere bada, maldizio izan daitekeenez argazki... (+)
gora