Uztaileko iguzkiak ondoko arnoari indar

2003ko beroaldiaren ondorio tragikoak errepikatuko ote diren beldur da Frantzia

2003an 15.000 lagun hil ziren Frantziako Estatuan beroaren eraginez. Gobernua beldur da aurten ez ote diren gehiago izango. Asteazkenean bero saparen "zeharkako ondorioak" aipatu ditu Sébastian Lecornu lehen ministroak: ekainaren 18az geroztik jada 40 lagun hil dira hondartza edota erreketan itota.


2026ko ekainaren 25a
Herritarrak bainua hartzen, Eiffel dorrearen alboko iturrietan.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Pasa den ekainaren 18az geroztik gutxienez 40 lagun hil dira itota Frantziako Estatuan, herrialdeko hondartza, igerileku, erreka eta lakuetan. Gazteak ziren haietako asko, Sébastien Lecornu lehen ministroak jakinarazi duenez, beroaldiaren bueltan eratutako lantalde bereziaren bilera amaituta. Babes zibileko arduradunek hainbatetan errepikatu dute bainua hartzean adi ibiltzeko, eta ez sartzeko debekaturik dagoen lekuetan, urak indar handia izan dezakeelako edota ur azpian arrokak eta igerilariak harrapa ditzaketen landareak egon daitezkeelako. Pasa den udan 409 pertsona ito ziren Frantzian, eta Gobernua beldur da aurten ez ote diren gehiago izango. Halaber, egunotan korrika egitera ateratzen diren herritarrei ere zentzuz jokatzera dei egin diete, hainbatek konortea galdu duela-eta. 

2003az geroztik frantziarrek bizi izandako beroaldirik larriena da, bai intentsitateagatik, bai iraupenagatik. Orduko hartan 15.000 bat lagun hil ziren beroaren eraginez. Aste honetan 29,5 gradutik gorako batez-besteko tenperaturak neurtu dituzte Frantzian, arratsaldeko 15:00ak iristerako, 2003ko zifretatik gorakoak. Gauez ere gainditu dira orain arteko batez-bestekoak, egun batzuetan 21,6 gradukoak izateraino. "Tenperaturari dagokionez marka guztiak gainditzen ari dira, gau eta egun", adierazi du Lecornuk. 39 gradu, 40, 42... sutan dira termometroak.

Egiturazko arazoa

Aurreikusitako bidaiak bertan behera uzteko eskatu die Lecornuk ministroei, eta arreta osoa larrialdi egoerari eskaintzeko. Helburua da egoera honi erantzuteko osasun-sistema osoa mobilizatzea. Besteren artean, Orsan Planaren bigarren maila aktibatzea erabaki du Gobernuak, larriak ez diren kirurgiak atzeratu eta bestelako zerbitzuak, larraildietakoak, esaterako, libreago uzteko. Zentzu horretan, lehen ministroak jakinarazi du ospitaleetako larrialdi-zerbitzuak ez daudela gain hartuta, tentsio geroz eta handiagoa bizi duten arren.

Bestalde, eguneko tarterik beroenetan Eiffel dorrea edota Louvre museoa ixtea erabaki dute, 1.800 bat ikastetxe ere itxita daude eta beste 8.000 inguruk ordutegiak egokitu dituzte... Louvreko zuzendaritzak agiria plazaratu du: "Eraikin historiko honek, bere arkitekturaren zati batzuetan nahikoa erresistentea izanik ere, ahula izaten jarraitzen du, eta ez dago klima aldaketari nahikoa egokituta", dio bertan.

Bero saparen gordinenak asteburura arte iraungo duela uste dute arduradun politikoek. Berriro ere, beroaldi bat dagoen bakoitzean gertatzen den moduan, agerian geratu da Frantzia ez dagoela horri erantzuteko behar bezala prestatuta, besteak beste, eraikinak zaharrak direlako eta horiek egokitzea konplikatu delako.

Gurutzeak mendietan: ondarea eta zama?
2026-05-17 | Jon Torner Zabala
Aneto mendiko gurutzea errotik moztu eta maldan behera amildu du norbaitek. Tartean behin gertatzen dira horrelakoak, Udalatx eta Buruntzako ekintzak lekuko. Batzuek diote tradizioari eutsi... (+)
Lurra defendatzen jarraitzeko konpromisoari eutsi diote Euskal Herriko dozenaka kolektibok
2026-04-27 | Jon Torner Zabala
Euskal Herria Bizirik sareak Lurraren defentsa: larrialdi ekologikoa gainditzeko ezinbesteko borroka manifestua plazaratu du, 50 bat eragile eta kolektibok sinatu dutena. "Industrializazio berdea" salatu eta lurraren... (+)
78 eskola-inguruneren nitrogeno dioxido maila aztertu dute, eta %96an "osasunerako kaltegarria den airea arnasten da"
2026-04-16 | Jon Torner Zabala
Ekologistak Martxan-ek neurketak egin ditu eskola-inguruneetako nitrogeno dioxidoaren (NO2) gainean, tartean Barakaldon, Bilbon, Donostian, Erandion, Errenterian, Oiartzunen eta Gasteizen. Aztertutako 78 inguruneetatik hiruk baino ez dituzte... (+)
Bero handiagoa eta elur gutxiago, eskiatzaileentzat arrisku berriak
2026-02-22 | Jon Torner Zabala
Elur-jausiek dozenaka eskiatzaile harrapatu dute negu honetan Pirinioetan eta Alpeetan, eta plazaratu dira izotz eta elur geruzen hauskortasunaz hamaika datu. Zientzialariek diote oraindik ez dagoela... (+)
Europako lurren %70 pestizidek kutsaturik daude, 'Nature'-k plazaratutako ikerlanaren arabera
2026-02-03 | Jon Torner Zabala
Orotara 26 herrialdetako ekosistemetan (baso, larre eta laborantza-lurretan) egindako 370 azterketaren emaitzak plazaratu ditu Nature aldizkariak. (+)
gora