Maiatz hotz, urtea botz.

2x04: Izpiliku fina, moretasunean sakontzen


2024ko abenduaren 02a

Gaurko sendabelarra izpiliku fina (Lavandula angustifolia) izango da. Zenbat du sendabelarretik lurringintzarako erabiltzen dugun lore moreak? Askorentzat sendabelarra baino, lurrina da lore hau, eta horrek zaildu egiten du dituen balio terapeutikoak ezagutzea. Izan ere, lurrina edo xaboia edatearen pareko zerbait da askorentzat izpiliku infusioa, eta aukeran nahiago izaten dugu bestelako sendabelarrak hartzea.

Izpilikuari lotuta, Arabar Errioxan aurkitu dugu sasoi honetan egiten den jai bat, eta horri leku egin diogu gaurko saioan. Izpilikua erretzen da mañak edo martxoak ospatzerakoan. Abenduaren 8an, Sortzez Garbiaren egunean egiten den jai honek, neguko ekinozioan egiten den antzinako purifikazio erritoekin zerikusia duela dirudi. Sua, auzolana, patata gaztain erreak eta izpiritu txarrak uxatzeko kea aurkituko ditu Labastida, Leza, Lantziego edo Lapueblara joaten denak.

Gaurko gomendio edo aholkua egiteko izpilikua finarekin jarraitu dugu, bere balio terapeutikoa eta kosmetikoa ezagutzeko proposamenekin. Begietarako kolirioa egiteko sendabelar bikaina da, bera hutsik edo intsusaren (Sambucus nigra) lorearekin batera erabilita. Bakoitzetik postreko koilarakada bat ipintzen da 200 ml ur irakinetan eta bost minutuan tapatuta eduki ondoren paperezko iragazkiarekin iragazten da. Hozkailuan jasotzen da eta bi gaza bustita begi gainetan ipintzen da. Infusio egokia da hau begien osasuna zaintzeko.

Erabilera kosmetikoei tiraka, kolonia ur goxoa egiteko vodka bezalako alkohol zuri batean ipintzen da izpiliku lehortu berria. Astebete edo hamar egunean eduki ondoren, iragazi eta kopuru berean ipintzen zaio izpiliku finaren hidrolatoa. Bien nahasketatik 100 ml prestatu baditugu, izpiliku finaren olio esentzialaren 50 tanta gehituko dizkiogu. Kristalezko botilatxoan ipintzen da, spray erako aplikagailua duen fraskoan.

Azkenik, izpiliku fin lehorraren burukoa egitea proposatzen dugu. Ez usain gozoko zakutxoa, gure buruaren neurria izango duen oherako burukoa, baizik. Lotarako arazoak dituenari lo sakona egiten laguntzeko erabiltzen zen erremedio hau, hainbat lekutan izan da tradizioa, eta probatu duen honi, gustatu zitzaion!

multimedia
:: ::
Nafarroako Gobernuak ohartarazi du Aranoko eolikoen proiektuak Pirinioetako mendebaldeko migrazio-bidea arriskuan jarriko lukeela
2026-05-29 | ARGIA
Hernani eta Arano arteko Urumeako mendietan Enigma Green Power enpresak aurreikusi duen "Ikatz Gane" makro-eolikoen proiektuari buruzko bi txosten egin ditu Nafarroako Gobernuak. Foru administrazioak... (+)
Energia burujabetzari buruzko jardunaldia egingo du Hernanin Stop Fosilak elkarteak
2026-05-27 | ARGIA
Trantsizio energetikoaz aritzen da Stop Fosilak elkartea, eta jardunaldia antolatu du Hernanin (Gipuzkoa) maiatzaren 30ean, Euskal Herria energia burujabetzarantz goiburupean. Energia gaietan adituak diren hainbat... (+)
Lurraren defentsan eta makroproiektuen aurka mobilizazio jendetsua egin dute Gasteizen
2026-05-25 | ARGIA
Maiatzaren 23 arratsaldean Gasteizko kaleak hartu ditu protestak. Antolatzaileen arabera, milaka dira batu diren pertsonak eta mobilizazioak 200 eragileren babesa jaso du: Arabako udal eta... (+)
4x12: “Etorkizuneko nekazaritza ekologikoa izan behar da” | Judit Gartzia (ENEEK)
2026-05-20 | Bizi Baratzea, ARGIA
Laborantza ekologikoak ez du kimikorik erabiltzen, Lurra zainduz elikagai osasuntsuak sortzea baitu helburu. Euskadiko kontseilu ekologikoaren lehendakariarekin aztertu ditugu aktualitateko hainbat gai: batetik, hainbat udalek... (+)
Arabako 160 eragilek salatu dute makroproiektuek lurraldea "espekulazio taula" bihurtu dutela
2026-05-19 | ARGIA
Arabako lurraren defentsaren aldeko hainbat plataformek dei egin dute maiatzaren 23an Gasteizen Makroproiekturik ez! lelopean egingo den manifestazioan parte hartzera. Deialdiak Arabako 75 administrazio-batzar eta udal... (+)
gora