Urtarrila urik gabe, urtea ogi gabe.

Japoniaren eta Euskal Herriaren “anaitasun gastronomikoak” publikoaren saria jaso du Hokkaidon

Donostiako hiru jatetxeren (Aratz, Casa Urola eta Zazpi) erreplika kontzeptual bat dago Mien, Japonian. Hango enpresari baten ideia izan zen hiru euskal jatetxeak izenean eta izaeran kopiatzea. Little San Sebastian Street dokumentalean, Donostiako hiru jatetxeetako sukaldariek haien Japoniako erreplikak ikustera eginiko bidaia kontatzen da. Hokkaidoko zine jaialdian aurkeztu berri dute, eta publikoaren sari berezia jaso.


2026ko azaroaren 09a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

"Gastronomiaren resort" moduko bat da VISON, Japoniako Mie prefeturan dagoena. Donostiak "kale" bat du han, San Sebastian Street deiturikoa. Atrezzoko hainbat elementuk Gipuzkoako hiriburuaren tankera ematen diote, baina horrez gain, hiruki bat osatuz, hiru jatetxeren erreplikak daude, xehetasun handiko kopiak hirurak ere, bai izenean, bai kartan eta bai jarduteko eran: Ibaeta auzoko Aratz erretegia, Alde Zaharreko Casa Urola, eta Zuloaga Plazako Zazpi jatetxea. Euskal sukaldaritza tradizionalean egiten dute lan hiru jatetxeek, eta Jakitea Elkarteko kide dira, filosofia hori bultzatu eta tokiko produktuen alde egiteko.

Donostiara makina bat bidaia egindakoa da Tetsua Tachibana enpresari japoniarra, VISON gunearen jabea, eta bere ekinbidez eta adostasunez ireki ziren hiru jatetxeen "filial japoniarrak" 2022an. Izena hartu zieten, eta karta eta lan egiteko modua ere bai, hiru jatetxeetako buruek baieztatu dutenez. Dokumentalean ere hala ikusten da.

Javier Vicentek zuzendu du Little San Sebastian Street dokumentala. Bi aldeen topaketa erakusten du. Izan ere, Euskal Herritik Japoniarako bidaia abiatzen dute Iker eta Xabi Zabaleta anaiek (Aratz), Pablo Loureirok (Casa Urola) eta Paul Arrillagak (Zazpi), eta Tachibana enpresariarekin ez ezik, VISONeko bi sukaldarirekin ere elkartuko dira, lan egiteko moldea bertatik bertara ezagutzeko eta erabiltzen dituzten produktuen sorburua ezagutzeko, besteak beste, identitatean, filosofian eta errespetuan oinarrituta.

Japonian, Hokkaidon egiten den gastronomiaren zine jaialdi batean aurkeztu dute dokumentala, pasa den asteburuan, eta publikoaren saria jaso dute. Harrera beroa jaso dutela adierazi dutela adierazi dute. 

Ekoizpen ekologikoaren kontrola esku pribatuetara ez pasatzeko eskatu du ENEEK-Ekolurrak
2026-09-07 | ARGIA
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan hogei urte daramatza ENEEK erakunde publikoak ziurtapen eta kontrol ekologikoak egiteaz arduratzen, eta Eusko Legebiltzarrean astelehenean egindako agerraldian eskatu dute ez... (+)
Eguzkik salatu du donostiarrek gero eta garestiago ordaintzen dutela hondakinen kudeaketa
2026-07-22 | ARGIA
Talde ekologistak salatu duenez, Donostiako udalak jarraitzen du uko egiten hondakinen gaikako bilketa hobetzeari, eta horren ondorioz, donostiarrek gero eta gehiago ordaintzen dituzte hondakinen kudeaketa.... (+)
Euskal tearen ordua | Mikel Esklamadon (Ilgora tea)
2026-06-17 | Bizi Baratzea, ARGIA
Te kimuak biltzen erakutsi digu Mikel Esklamadonek, Uztaritzeko (Lapurdi) bere Ilgora proiektuan. Ba al zenekien te idor kilo bat osatzeko 12.000 hosto bildu behar direla?... (+)
Nafarroako Gobernuak ohartarazi du Aranoko eolikoen proiektuak Pirinioetako mendebaldeko migrazio-bidea arriskuan jarriko lukeela
2026-05-29 | ARGIA
Hernani eta Arano arteko Urumeako mendietan Enigma Green Power enpresak aurreikusi duen "Ikatz Gane" makro-eolikoen proiektuari buruzko bi txosten egin ditu Nafarroako Gobernuak. Foru administrazioak... (+)
Energia burujabetzari buruzko jardunaldia egingo du Hernanin Stop Fosilak elkarteak
2026-05-27 | ARGIA
Trantsizio energetikoaz aritzen da Stop Fosilak elkartea, eta jardunaldia antolatu du Hernanin (Gipuzkoa) maiatzaren 30ean, Euskal Herria energia burujabetzarantz goiburupean. Energia gaietan adituak diren hainbat... (+)
gora