Zer da belar txar bat? Onurak ezagutzen ez dizkiogun landarea.

‘Gazteak on: elikadura erronka’ martxan da Bidasoa eta Txingudiko ikasleentzat

Gazteen artean trantsizio ekosozialaren eta elikadura jasangarriaren inguruan gogoeta egiteko bideo lehiaketa antolatu dute hirugarren urtez. 2027ko urtarrilaren 31ra bitarte eman daiteke izena eta sariak eskoletan elikadura jasangarria bultzatzeko proiektutara bideratuko dira.


2026ko azaroaren 27a
Lehiaketaren hirugarren edizioaren aurkezpeneko argazkia.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Txingudiko badian (Gipuzkoa eta Lapurdi) bada egitasmo bat elikadura-sistemaren eraldaketa hezkuntza-komunitatera hurbiltzeko lanean dabilena. Erronka horren barruan, abian jarri dute hirugarrenez Gazteak on: elikadura erronka eta eskualde horretako ikasleek dagoeneko lehiaketan izena eman dezakete.

Zehazki, Bidasoa-Txingudi eskualdeko (Irun, Hondarribia, Hendaia) DBHko edo kolegioko adinean dauden gazteek, haien irakasleek edo hezitzaile erreferenteek parte hartu dezake egitasmo horretan. Gazteek elikaduraren inguruan duten ikuspegia jaso nahi dute; taldean ideiak lantzeko eta ikastetxean edota hezkuntza-komunitatean aldaketa eragiteko proposamenak sor ditzaten bilatzen dute. "Helburua da soilik elikaduraren inguruko arazoak identifikatzea, irtenbideak irudikatzea eta egunerokoan egiteko moduko ekintzak sustatzea", azaldu dute ekimenaren sustatzaileek.

Dagoeneko irekita dago izena emateko epea eta urtarrilaren 31ra arte egongo da zabalik. Bideoak aurkezteko epea, berriz, otsailaren 1etik apirilaren 9ra bitartekoa izango da. Behin lanak jasota, proiektuak ebaluatu eta herritarren bozketa egingo dute. Sari-banaketa 2027ko ekainaren 4an izango da, Irungo (Gipuzkoa) Ficobako Bioterra azokan.

Lehiaketatik harago doan proiektua

Gazteak on egitasmoa gazteen arteko bideolanen lehiaketarekin hasi bazen ere, ondorengo urteetan proiektu zabalagoan bilakatu dela azaldu dute antolatzaileek. Maia Permakultura kooperatiba, Bidasoa-Txingudi kontsumo taldea, Labore Txingudi eta Hendaiakoop dira proiektuan lanean dabiltzan eragileak. Horrekin batera, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Pirinio Atlantikoetako mugaz gaindiko Ideiak lerroan proiektuaren eta Eusko Jaurlaritzaren Agenda 2030 egitasmoaren laguntza jaso dute.

Gaur egun, euskarri bat sortu dute etorkizun jasangarriago baten aldeko eraldaketan laguntzeko. Hezkuntza-plataforma horrek, elikadura jasangarria lantzeko baliabide hezitzaileak eskaintzen ditu jolasen, ikasteko dinamiken eta ikasleek praktikan jar ditzaketen erronka txikien bidez. Aldi berean, ikastetxeetako ekimenak eta esperientziak elkarbanatzeko gunea ere izan nahi duela aipatu dute eragileek: "Hezkuntza-komunitatea eraldaketa horren eragile aktibo izan dadin".

Gogora ekarri nahi izan dute, elikadura ez dela soilik jaten duguna: "Elikadura, gure osasunarekin, ingurumenarekin, ekoizpen-moduekin, tokiko ekonomiaren bizitasunarekin eta pertsonen arteko harremanekin lotuta dago. Eta programa honen bidez, lotura horiek hezkuntza-komunitatera hurbildu nahi ditugu".

Gazteakon.eus webgunean dago informazio guztia.


 

Goierriko Uztaola elkarteak produktu eraldatuen lerro berria abiatuko du
Zaldibiako Goizane eraldaketa-gunean irekiko du ildo berria. Goierriko lehen sektoreko ekoizleen arteko lankidetzatik sortutako elkartea da Uztaola, eta helburuen artean ditu ekoizleentzako merkaturatze aukera berriak... (+)
Garraio publiko duina aldarrikatzeko bira egin du Jauzi Ekosozialak
Hiru egunez mugitu dira garraio publikoa hartuta hainbat eskualdetan barrena. Gaur egun garraio publikoan mugitzea oztopoz beteriko erronka dela salatu dute eta beharrezkoa ikusten dute... (+)
50 erlezain baino gehiago elkartu ditu Erbelen ‘Erleen hautespen eta genetika’ jardunaldiak
Barroa parasitoari aurre egiteko tekniketan sakontzea izan da aurtengo jardunaldiaren helburu nagusia. EHUrekin lankidetzan antolatzen duten ekitaldian nazioarteko adituak eta bertako erlezain ugari elkartu dira. (+)
Azaroaren 28an ospatuko dute Biriatun IV. Arbolaren Besta
Tokiko landare ekoizleen merkatuarekin batera, tailerrak, mintzaldia, antzerkia, jolasak eta koruaren emanaldia eskainiko dituzte aurtengo ekitaldian. Argia ere bertan izango da; Zuhaitzak eta arbolak Euskal... (+)
John Bergerri buruzko irakurketa kolektiboa egingo dute azaroaren 19an Fruitondoan ekimenean
100 urte bete dira idazle britainiarra jaio zela eta mendeurren hori aitzakia hartu dute Donostian kultur ekimen hau sustatzeko. FruitOndoan ekimenak nekazaritzaren eta hiriaren arteko... (+)
gora