Bilboko sute batean 24 bizilagun ospitaleratu dituzte, horietako bat oso larri

Uribarri auzoko etxebizitza bloke batean izan da sutea, goizaldean. 47 pertsona artatu behar izan dituzte osasun zerbitzuen, eta horietatik 24 ospitaleratu; bat “ oso larri” dago, erredurekin eta kea arnastuta.


2026ko azaroaren 13a
Sutea gertatu den kalea.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Ostiral goizaldean sua piztu da Bilboko Uribarri auzoko eraikin batean. Sutea “ustekabean” sortu da eraikineko etxebizitza batean, Amaia Arregi Bilboko Udaleko Segurtasun zinegotziaren arabera. Suhiltzaileen bost kamioi bertaratu dira, eta hiru ordu eta erdiz aritu behar izan dute lanean sua itzaltzeko. Hamar anbulantziak ere jaso dute bertaratzeko deia, ezbeharrak 47 lagun utzi baititu arreta medikuaren premian, eta horietatik 24 ospitalera eraman behar izan dituzte, hiru adin txikikoak dira. Ospitaleratuetako bat “oso larri” dagoela jakinarazi dute, sua hasi den etxebizitzaren jabea hain zuzen lau; erredurak ditu, eta kea arnastu du.

Sua larri dagoen pertsona horren logelan hasi dela baieztatu dute Bilboko Suhiltzaileek, bera lotan ari zen lekuan. Arrazoiak, ordea, ez dira argitu oraindik. Azken horren etxea “guztiz erreta” geratu dela jakinarazi du udalak. Gainontzeko etxeetan ere kalteak nabarmenak izan dira, eta batzuek sua itzalitakoan etxera itzultzeko aukera izan badute ere, hainbatek beste etxebizitza batera joan behar izan dute. Bilboko Gizarte Larrialdietako Udal Zerbitzuak familia bati eskaini behar izan dio alternatiba.

Sua itzaltzeko lanetan aritu direnen artean ere izan da kalteturik. Suhiltzaile bat artatu behar izan dute eroriko batengatik, eta bi ertzain ere bai, kea arnasteagatik. 

Japoniaren eta Euskal Herriaren "anaitasun gastronomikoak" publikoaren saria jaso du Hokkaidon
2026-11-09 | ARGIA
Donostiako hiru jatetxeren (Aratz, Casa Urola eta Zazpi) erreplika kontzeptual bat dago Mien, Japonian. Hango enpresari baten ideia izan zen hiru euskal jatetxeak izenean eta... (+)
Ekoizpen ekologikoaren kontrola esku pribatuetara ez pasatzeko eskatu du ENEEK-Ekolurrak
2026-09-07 | ARGIA
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan hogei urte daramatza ENEEK erakunde publikoak ziurtapen eta kontrol ekologikoak egiteaz arduratzen, eta Eusko Legebiltzarrean astelehenean egindako agerraldian eskatu dute ez... (+)
Eguzkik salatu du donostiarrek gero eta garestiago ordaintzen dutela hondakinen kudeaketa
2026-07-22 | ARGIA
Talde ekologistak salatu duenez, Donostiako udalak jarraitzen du uko egiten hondakinen gaikako bilketa hobetzeari, eta horren ondorioz, donostiarrek gero eta gehiago ordaintzen dituzte hondakinen kudeaketa.... (+)
Euskal tearen ordua | Mikel Esklamadon (Ilgora tea)
2026-06-17 | Bizi Baratzea, ARGIA
Te kimuak biltzen erakutsi digu Mikel Esklamadonek, Uztaritzeko (Lapurdi) bere Ilgora proiektuan. Ba al zenekien te idor kilo bat osatzeko 12.000 hosto bildu behar direla?... (+)
Nafarroako Gobernuak ohartarazi du Aranoko eolikoen proiektuak Pirinioetako mendebaldeko migrazio-bidea arriskuan jarriko lukeela
2026-05-29 | ARGIA
Hernani eta Arano arteko Urumeako mendietan Enigma Green Power enpresak aurreikusi duen "Ikatz Gane" makro-eolikoen proiektuari buruzko bi txosten egin ditu Nafarroako Gobernuak. Foru administrazioak... (+)
gora