Orri erortze, gari ereite.

Gazako lurraldearen %99 kutsatuta dago, Israelen eraso militarren ondorioz

Oxfam elkarteak txosten batean ondorioztatu duenez, Gazan ingurumen kutsadura "orokortua" da Israelek duela hiru urte genozidioa hasi zuenez geroztik, eta osasun publikoarentzat ondorio larriak ditu: "Arrisku hauek hurrengo belaunaldiek ere jasango dituzte", azaldu du.


2026ko azaroaren 24a
Hondakine-uren azpiegituraren suntsiketa erabatekoa da kutsadura eragiten duen arazoetako bat, Oxfamek azaldu duenez.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Gazako lurraldearen %99 kutsatuta dago, Oxfamek astelehen honetan argitaratu duen txosten batean ondorioztatu duenez. Israel palestinarren aurka egiten ari den genozidioaren barruan, lurraldearen ingurumenaren kontrako eraso militarrak daude, eta Gazaren suntsiketak "gizakien biziraupenerako eta segurtasunerako ingurumen baldintzak kaltetu ditu", dio erakundeak.

Amitabh Behar Oxfameko zuzendari exekutiboaren esanetan, "Gazan bizi diren palestinarrak modu askotan daude toxinen arriskupean: airea, elikadura, ura, eta birrindutako eraikinetako hondakin kutsatuekin kontaktua ere bai". Gainera, Beharrek azaldu duenez, "arrisku horiek hurrengo belaunaldiek ere jasango dituzte, garbiketa eta berreskuratze lanak lehenesten ez badira".

"Gazan bizi diren palestinarrak, modu askotan daude toxinen arriskupean: airea, elikadura, ura eta birrindutako eraikinentako hondakin kutsatuekin kontaktua ere bai"

Amitabh Behar, Oxfam

Ikerketa egiteko satelite bidezko irudiak erabili dituzte, baita kode irekiko beste datu batzuk eta zientzia-analisiak ere, eta diotenez, kutsadura "orokortua eta larria" da. Egoera bereziki arriskutsua da zenbait gune urbanotan, hala nola Gaza hirian, Jan Yunisen, Rafahn, Yabalian eta Salah al-Din errepidean. Eremu horiek dira Israelgo Armadaren bonbardaketa gehien jasan dutenak.

Txostenak nabarmentzen duenez, Gazako herritarrak hondakinen eta ur-kutsatuaren artean bizi dira, eta horrek are okerrago egiten du egoera: "Hondakin-urak jasotzeko estazioen %19 baino ez dago funtzionamenduan", dio txostenak. Bestetik, lurralde osoan lehertu gabeko munizioa dago eta, hortaz, ez dira toki seguruak herritarrentzat. 

Berunak kutsatuta hil da adingabe bat

Hain justu, Gazako Osasun Ministerioak jakitera eman duenez, astelehenean adingabe bat hil da berun intoxikazio larriagatik: "Ikerketa epidemiologikoak eta bere historial klinikoak pozoinketa zantzuak agerrarazi dituzte", azaldu du. Hildako haurraren aitak bateriak konpontzen zituen errefuxiatuen kanpamenduetan; Israelek debekatuta dauka lurraldean bateria berriak sartzea, "beste erabilera" bat emango diotelako.

Oxfamek azaldu duenez, lurraldearen berreskurapenak espezializatutako garbiketa lan sakonak eskatuko ditu. Baina horretarako, erakundearen iritziz, guztiz beharrezkoa da Israelek genozidioarekin amaitu eta lurraldean sartzen uztea, ebaluazio bat egin eta osasun publikoarentzat dauden arriskuak aztertzeko.

2025eko urrian su-etena indarrean sartu zenetik, 1.680 palestinar hil ditu Israelgo Armadak, eta beste 6.100 zauritu ditu, Gazako Osasun Ministerioak egindako kontaketaren arabera.

 

Bilboko sute batean 24 bizilagun ospitaleratu dituzte, horietako bat oso larri
2026-11-13 | ARGIA
Uribarri auzoko etxebizitza bloke batean izan da sutea, goizaldean. 47 pertsona artatu behar izan dituzte osasun zerbitzuen, eta horietatik 24 ospitaleratu; bat “ oso larri”... (+)
Japoniaren eta Euskal Herriaren "anaitasun gastronomikoak" publikoaren saria jaso du Hokkaidon
2026-11-09 | ARGIA
Donostiako hiru jatetxeren (Aratz, Casa Urola eta Zazpi) erreplika kontzeptual bat dago Mien, Japonian. Hango enpresari baten ideia izan zen hiru euskal jatetxeak izenean eta... (+)
Ekoizpen ekologikoaren kontrola esku pribatuetara ez pasatzeko eskatu du ENEEK-Ekolurrak
2026-09-07 | ARGIA
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan hogei urte daramatza ENEEK erakunde publikoak ziurtapen eta kontrol ekologikoak egiteaz arduratzen, eta Eusko Legebiltzarrean astelehenean egindako agerraldian eskatu dute ez... (+)
Eguzkik salatu du donostiarrek gero eta garestiago ordaintzen dutela hondakinen kudeaketa
2026-07-22 | ARGIA
Talde ekologistak salatu duenez, Donostiako udalak jarraitzen du uko egiten hondakinen gaikako bilketa hobetzeari, eta horren ondorioz, donostiarrek gero eta gehiago ordaintzen dituzte hondakinen kudeaketa.... (+)
Euskal tearen ordua | Mikel Esklamadon (Ilgora tea)
2026-06-17 | Bizi Baratzea, ARGIA
Te kimuak biltzen erakutsi digu Mikel Esklamadonek, Uztaritzeko (Lapurdi) bere Ilgora proiektuan. Ba al zenekien te idor kilo bat osatzeko 12.000 hosto bildu behar direla?... (+)
gora