Negua eguzkitsu, ondoko uda euritsu.

Konbutxa eta hartzituak bizibide

2021 inguruan hasi zen Itziar Presa Blasco gernikarra konbutxaren munduan murgiltzen. “Magisteritza ikasi nuen nik, eta hezkuntzan aritu nintzen urteetan lanean, baina semeak jaio zirenean etxean geratzeko aukera izan nuen, eta ordu arteko guztia, nolabait, apurtu egin zela sumatu nuen”, azaldu du. Argi zuen ez zuela irakaskuntzara bueltatu nahi, baina zer egin ere ez zekien hasieran. Erdi kasualitatez, lagun batek ama konbutxa eskaini zion eta hartzituekin saltseatzen hasi zen. “Informazioa biltzen hasi nitzen, formazioak egin nituen, liburuak irakurri… horrela hasi nintzen, eta pixkanaka gustua hartu nion”, gogoratu du.

Garazi Zabaleta
Garazi Zabaleta

2016tik ARGIAn astero esperientzia baten berri ematen du.


2025eko apirilaren 14a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Konbutxarekin probak egiten hasi zenean, Internetera jo zuen informazio bila Presak, baina ohartu zen informazio asko egonagatik ere, kontrajarriak zirela askotan. “Azkenean, formazioak egitea erabaki nuen, Javi Maezturekin aritu naiz, mikrobiologian aditua da eta hartziduraren inguruko ikastaroak ematen ditu”, azaldu du. Nerea Zorokiain nafarra ere aipatu du erreferentzia gisa, hainbat ikastaro egin ditu berarekin hartzitu probiotikoen inguruan. Konbutxa egiteko, te infusioari azukrea gehitzen zaio eta ama konbutxaren mikroorganismoek azukre hori jaten dute, hartzidura prozesua martxan jarriz.

Formazioetan ikasitakoarekin etxean probak egiten hasi zen Dai Konbutxa proiektuaren bultzatzailea. “Hasieran niretzat egiten nuen, gero lagunak hasi zitzaizkidan haientzat ere egiteko eskatzen, eta horrela, erdi oharkabean, zabaltzen joan zen proiektua”, dio. Konbutxaz gain ur-kefirra ere ekoizten du Presak. “Ahalik eta onura gehien dituzten produktuak sortzea da nire asmoa, horregatik, osagai guztiak Gernikako denda ekologikoetan eskuratzen ditut”, gehitu du.

Salmenta zuzena eta formazioak

Hasieran etxean bertan ekoizten zuen konbutxa ekoizleak, baina orain beste pauso bat eman du eta Kanpantxo auzoko Aristieta baserriko instalazioetan hasi da lanean. “Nekazariak dira bertan, haien barazki eta fruituak ekoizten dituzte eta produktu soberakinekin marmeladak eta antzekoak egiten dituzte”, dio. Proiektua abiatu zuenetik, asko lagundu dioten pertsona ederrekin topo egin izana eskertzen du Presak, tartean, Aristietako kideekin.

Gernikako eta inguruko denda txikietan eta kooperatibetan saltzen du produktua, baita Baserritik Gernikara proiektuaren bidez ere. “Etxean salmenta zuzena egiten dut, eta azoketan eta inguruko ekitaldietan ere ibiltzen naiz”, dio.

Ekoizpenaz gain, formazioaren alorrak ere badu garrantzia Dai Konbutxa proiektuan. “Hainbat tokitatik deitu didate tailerrak emateko, eta proiektuari forma gehiago emateko elkartea sortzea erabaki nuen, batez ere ikastaroei begira”, azaldu du. Konbutxarekiko eta hartzituekiko interesa pixkanaka pizten doala sumatu du ekoizleak urteotan. “Hasieran, inork gutxik zekien zer zen konbutxa, orain geroz eta ezagunagoa da, eta ez freskagarri moduan soilik, osasunari begira ere askok hartzen dute”, amaitu du.

Emakumezko sortzaile eta ekoizleen plaza
2025-11-10 | Garazi Zabaleta
2019an sortu zuten lau emakume sortzailek Dinagu kolektiboa. “Sortzaileon eta ekoizle txikien lana bakartia izaten da askotan: bakoitzak bere proiektua du, etxean edo lursailean aritzen... (+)
Kosmetika solidoa, modu artisauan egina
2025-11-01 | Garazi Zabaleta
Txikitako oroitzapenak gogoan ditu Leire Uriel Molinak, amonarekin landareak biltzera ateratzen zirenekoak. Nük Natura proiektuaren sortzailea da Baztango (Nafarroa) bizilaguna, eta kontatzen duenez, txikitako bizipenek... (+)
Basoaren aldeko basogintza, animalia trakzioarekin
2025-10-27 | Garazi Zabaleta
Oñatiko hiru gaztek sortu zuten 2024an Lorran proiektua, baso lanak filosofia jakin batekin egiteko asmoz. “Basogintza jasangarri baten aldeko zerbitzuak eskaintzen ditugu Lorran proiektutik. Arreta... (+)
“Klima mediterraneoan belarra izateko asko mugitu behar ditugu oiloak”
2025-10-20 | Garazi Zabaleta
Hamarkada pasatxoko ibilbidea du San Martin Unxen kokatuta dagoen Guneko proiektuak. 2013tik arrautzak ekoizten dituzte Mikel eta Igor Olite anaiek, eredu ekologikoan. “Aiton-amonak herrikoak ziren,... (+)
Gertukoari eta ekologikoari tokia egiten dion denda berria Ea herrian
2025-10-13 | Garazi Zabaleta
Maiatzean zabaldu zituen ateak Eako Berton dendak. Iñaki Biteri eta Iratxe Arriola dira proiektu honen atzean dauden kideak, eta diotenez, aspaldian zuten denda irekitzeko ideia... (+)
gora