Ama Birjina Karmengo (uztailaren 16an) bezperan, arbi zortonak erre

Ikasle etorri berriei eskolako lanetan eta euskara hobetzen laguntzeko boluntario bila

Etxean aukera hori falta duten ikasleei eskolako zalantzak argitzen eta euskara menperatzen laguntzeko boluntarioak eskatu dituzte Arrasaten (Gipuzkoa). Donostialdean ere, zenbait boluntariok urteak daramatzate zaurgarritasun egoeran dauden haurrei “ikasten eta konfiantza berreskuratzen” laguntzen.

Mikel Garcia Idiakez
Mikel Garcia Idiakez @mikelgi

1980an Irunen jaioa. 2004. urtetik da erredaktore Argian. Gizarte gaiei eta zinemari buruz idatzi ohi du.


2026ko azaroaren 17a
Boluntarioak eskatzeko Ereitten egitasmoaren bideoa.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Bideoa kaleratu du Arrasateko Ereitten egitasmoak: Lehen Hezkuntzako ikasleei euskarazko errefortzua eta eskola-laguntza emateko “behar handia dago eta oso gutxi gara”, beraz boluntarioak behar dituzte, ume gehiagorengana iritsi ahal izateko. Joan den ikasturtean 34 haurrek eta 16 boluntariok hartu zuten parte proiektuan, eta gogoratu dute boluntario izateko ez dela ikasketa berezirik behar.

Erretiroa hartutako irakasle talde batek jarri zuen martxan ekimena. “Etorri berri diren familien umeek ikasketetan dituzten zailtasunak ezagutzen ditugu hezkuntzan aritu garenok –dio proiektuko kideetako batek bideoan–, eta bururatu zitzaigun esku hartzea". Helburu nagusia euskara maila hobetzen laguntzea da, behar handiena hor identifikatu baitute ikastetxeek. Kideak gehitu du denbora gutxi eskatzen duela eta ekarpena handia dela: astean ordu eta erdiko boluntariotza da. Animatuz gero, ereitten@mondragon.edu helbidera idatzi.

Helburu nagusia euskara maila hobetzen laguntzea da, behar handiena hor identifikatu baitute ikastetxeek

Hazi eta Ikasi

Beste leku batzuetan ere antzeko ekimenak dituzte eta horietan ere ongi etorriak dira boluntarioak. Donostialdean adibidez, Hazi eta Ikasi ekimena 2012tik ari da zeregin horretan, Lehen Hezkuntzako 2. mailatik Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 2. mailara bitarteko ikasleak laguntzen. “Laguntza horiek modu pribatuan ordaindu ezin dituztenei” edota “etxean eskolako lanak egiteko ingurune egokirik ez dutenei” eskaintzen dizkiete boluntarioek, tartean irakasle ohiak.

18 urte edo gehiago dituzten pertsonak izan daitezke boluntario eta ez da beharrezkoa irakasle izatea. Honako ikasgaitan eskaini dezakete laguntza: matematika, biologia eta geologia, gaztelania, euskara, irakurketa, idazketa, ingelesa eta beste zenbait. Astean egun bateko edo biko boluntariotza da. Animatuz gero, info@hazietaikasi.org helbidera idatzi.

Ikastetxetik gertu janari azkarreko saltokirik ez irekitzea arautu dezala eskatu dio Jaurlaritzari Donostiako Udalbatzak
Apustu-etxeekin egiten den bezala, ikastetxeen eta janari azkarreko establezimenduen artean gutxieneko distantzia bat arautzeko eskatu dio Donostiako Udalbatzak Eusko Jaurlaritzari, baina udalbatza horrek berak ez... (+)
Herri eta eskoletako jolas-parkeen kautxuzko "zoru toxikoak berehala kentzea" eskatzeko kanpaina abiatu dute
2031tik aurrera material debekatua izango da Europar Batasunean, baina bai pertsonentzat, bai ingurumenarentzat “kaltegarria eta toxikoa dela baldin badakigu, zertarako itxaron?”, dio kanpainak. Aldarrikapenak baditu... (+)
Donostiako ikastetxe baten parean McDonald’s-a ez irekitzeko mobilizatu da hezkuntza komunitatea
Gipuzkoako McDonald’s-ik handiena Donostiako Aldapeta Maria ikastetxe parean irekitzeko baimena eman du udalak, eta atzera egiteko eskatu dio bertako hezkuntza komunitateak. Ikasleek elikadura osasungarriari buruz... (+)
Sukalde propiotik, kanpoko catering sistemara pasarazi dituztela salatu du Leioako institutuak
Ikastetxean bertan sukaldea duen institutu publiko bakarretakoa da Leioako (Bizkaia) Jose Miguel Barandiaran. Eraikin berrira aldatu behar dira datorren ikasturtean, eta sukaldea mantentzea eskatu dute,... (+)
Ikasgela beroegien kontrako Jaurlaritzaren plana hobetzeko bi gomendio
Ikastetxeak "errealitate klimatiko berrira egokitzeko" Eusko Jaurlaritzak iragarri duen plana egokia da, baina tenperatura igoerak saihesteko eta aireztatzea eraginkorragoa izateko neurri gakoa falta da. Hala... (+)
gora