Maiatzean kuku, garagarrilean mutu

Ikastetxetik gertu janari azkarreko saltokirik ez irekitzea arautu dezala eskatu dio Jaurlaritzari Donostiako Udalbatzak

Apustu-etxeekin egiten den bezala, ikastetxeen eta janari azkarreko establezimenduen artean gutxieneko distantzia bat arautzeko eskatu dio Donostiako Udalbatzak Eusko Jaurlaritzari, baina udalbatza horrek berak ez du onartu eskola baten ondoan zabalduko duten McDonald’s-a ixteko aukerak aztertzea.

Mikel Garcia Idiakez
Mikel Garcia Idiakez @mikelgi

1980an Irunen jaioa. 2004. urtetik da erredaktore Argian. Gizarte gaiei eta zinemari buruz idatzi ohi du.


2026ko azaroaren 04a
Gipuzkoako McDonald’s-ik handiena Donostiako Aldapeta Maria ikastetxe parean irekitzeko baimena eman du udalak.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Gipuzkoako McDonald’s-ik handiena Donostiako Aldapeta Maria ikastetxe parean irekitzeko baimena eman du udal gobernuak, eta atzera egiteko eskatu dio bertako hezkuntza komunitateak, ARGIAn kontatu genuenez. Horren harira, Donostiako Udalbatzan bi mozio aurkeztu ditu astearte honetan Elkarrekin Podemos taldeak. Lehenengoa onartu egin dute: Jaurlaritzari eskatzea ikastetxeen eta nutrizio-balio eskaseko produktuak eskaintzen dituzten establezimenduen artean nahitaezko gutxieneko distantzia arautu dezala. Apustu-etxe bat irekitzeko, adibidez, eskola batetik 150 metro baino gehiagora egon behar du EAEn.

Bigarren mozioak nahi zuen Aldapeta eskola ondoko McDonald’s-a irekitzea eragozteko aukera juridikoak eta hirigintzakoak aztertzea, Elkarrekin Podemosen esanetan Hiri Antolamendurako Plan Orokorrean aldaketa eginda horretarako aukerak daudelako. EAJ, PSE-EE eta PP alderdiek, ordea, aurka bozkatu dute, eta “ageriko kontraesantzat” jo du alderdi moreak. Jon Insausti alkateak aurretik esana zuen McDonald’s-ak lizentzia duela eta ireki egingo dutela. Are, bertan jatea edo ez, herritar bakoitzak duen ohitura eta aukera kontua dela ere adierazi zuen: “Lizarra kaleko McDonald’s-a ez bada irekitzen, jendeak utziko dio Parte Zaharrekora edo Garberakora joateari?”.

Bertan jatea edo ez, herritar bakoitzak duen ohitura eta aukera kontua dela adierazi zuen alkateak. Ikerketek, baina, loturak identifikatu dituzte elikagai ultraprozesatuekiko esposizio handiagoaren eta hainbat osasun-arazoren artean

Zer diote ikerketek?

Elkarrekin Podemosen mozioan aurkezturiko ikerketen arabera, baina, ohitura eta aukera kontua izatetik harago, loturak aurkitu dituzte zenbait elikadura-establezimendu ikastetxetik gertu egotearen, osasunerako hain egokiak ez diren elikadura-ohituren eta gehiegizko pisuaren zein obesitatearen tasa handiagoen artean. 2026an European Jornal of Clinical Nutrition aldizkarian argitaratutako hamasei herrialdetako 61 ikerlanen ondorioak dira. Eta 9,9 milioi biztanleren parte-hartzea duen beste azterlan bat ere aurkeztu du alderdiak: bertan, loturak identifikatu dituzte elikagai ultraprozesatuekiko esposizio handiagoaren eta hainbat osasun-arazoren artean.

“Ez gara konformatuko”

Saltokia irekitzearen aurka borrokan den Lizarra kaleko komunitateak positibotzat jo du lehen mozioa onartu izana, baina argi utzita ez dagoela bigarren erabakiarekin konforme: “Ez da inolako ekimenik abiatu McDonald's honetarako. Eskatutako araudi horiek iritsi bitartean, adingabeek arriskuan jarraituko dute”. Jakinarazi dute alkateari hainbat ideia eta proposamen helarazi dizkiotela McDonald’s-aren irekiera bertan behera uzteko. “Bere erantzunaren zain egongo gara”.

Herri eta eskoletako jolas-parkeen kautxuzko "zoru toxikoak berehala kentzea" eskatzeko kanpaina abiatu dute
2031tik aurrera material debekatua izango da Europar Batasunean, baina bai pertsonentzat, bai ingurumenarentzat “kaltegarria eta toxikoa dela baldin badakigu, zertarako itxaron?”, dio kanpainak. Aldarrikapenak baditu... (+)
Donostiako ikastetxe baten parean McDonald’s-a ez irekitzeko mobilizatu da hezkuntza komunitatea
Gipuzkoako McDonald’s-ik handiena Donostiako Aldapeta Maria ikastetxe parean irekitzeko baimena eman du udalak, eta atzera egiteko eskatu dio bertako hezkuntza komunitateak. Ikasleek elikadura osasungarriari buruz... (+)
Sukalde propiotik, kanpoko catering sistemara pasarazi dituztela salatu du Leioako institutuak
Ikastetxean bertan sukaldea duen institutu publiko bakarretakoa da Leioako (Bizkaia) Jose Miguel Barandiaran. Eraikin berrira aldatu behar dira datorren ikasturtean, eta sukaldea mantentzea eskatu dute,... (+)
Ikasgela beroegien kontrako Jaurlaritzaren plana hobetzeko bi gomendio
Ikastetxeak "errealitate klimatiko berrira egokitzeko" Eusko Jaurlaritzak iragarri duen plana egokia da, baina tenperatura igoerak saihesteko eta aireztatzea eraginkorragoa izateko neurri gakoa falta da. Hala... (+)
0-3 eta Hezkuntza Berezia, beroari aurre egiteko egokitze lanetan lehenak Nafarroan
Bero handiari aurre egiteko prestatzen hasiak dira gero eta azpiegitura gehiago, eta hezkuntzaren kasuan, ikastetxeak klimatizatzeko eta babesleku klimatikoen sarea osatzeko plangintza aurkeztu du Nafarroako... (+)
gora