Urtatsez elur askoz, lili pazkoz.

Donostiako ikastetxe baten parean McDonald’s-a ez irekitzeko mobilizatu da hezkuntza komunitatea

Gipuzkoako McDonald’s-ik handiena Donostiako Aldapeta Maria ikastetxe parean irekitzeko baimena eman du udalak, eta atzera egiteko eskatu dio bertako hezkuntza komunitateak. Ikasleek elikadura osasungarriari buruz jasotzen dituzten prestakuntza, aholku eta balioekin kontraesanean dagoela salatu dute.

Mikel Garcia Idiakez
Mikel Garcia Idiakez @mikelgi

1980an Irunen jaioa. 2004. urtetik da erredaktore Argian. Gizarte gaiei eta zinemari buruz idatzi ohi du.


2026ko urriaren 14a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Gipuzkoako ikastetxerik handiena da, 2.200 ikasle inguru ditu eta 100 metro eskasera zabalduko diete janari-kate ezaguna. Bertako hezkuntza komunitateak garbi du: janari azkarreko establezimenduen eta edozein ikastetxeren artean gutxieneko distantzia bat ezarri beharko litzateke, hurbiltasunak haur eta gazteen artean nutrizio gutxiko elikagaien kontsumoa areagotuko duela uste baitute, “obesitatea eta epe luzeko osasun arazoak” areagotuz. Azken finean, koipe, azukre eta gatz kopuru handiko elikagaiak eskaintzeagatik da ezaguna McDonald’s, diote, eta elikadura horrek “arrisku zuzena du gazteen osasunerako eta ongizaterako”.

“Etorkizuneko belaunaldien osasuna eta ongizatea lehenetsiko duten hiri-antolamenduko politikak sortzea” beharrezkoa dela-eta, Donostiako Udalari eskatu diote establezimenduari onartutako baimena berraztertzeko. Udal gobernuak pasa den abuztuaren 31n eman zion obra-lizentzia kateari.

Sinadura bilketa abiatu dute Change.org webgunean, dagoeneko 1.200 sinadura baino gehiago bildu dituzte, eta sinadurak udal gobernuari aurkeztea da asmoa. “Oso hipokrita da janari zaborrari baimena ematea eskolaren alboan, eta aldi berean obesitatearen aurka egiten duten haur-osasunari lotutako planak aurkeztea”, dio sinatzaileetako batek.

"Etorkizuneko belaunaldien osasuna eta ongizatea lehenetsiko duten hiri-antolamenduko politikak sortzea eskatzen dugu"

Udalera eta Jaurlaritzara iritsi da afera

Donostiako Elkarrekin alderdiak heldu dio gaiari eta Jon Insausti alkateari eskatu dio ez dezala utzi establezimendua zabaltzen, horretarako Hirigintza Antolamenduko Plan Orokorra aldatuta. “San Bartolomen merkataritza-gunea ez zabaltzeko aldaketa egin bazen, aztertu behar dugu nola egin 2.200 ikasle babesteko”.

Are, mozioa aurkeztuko duela ere iragarri du alderdiak, Eusko Jaurlaritzari eskatzeko arautu dezala janari azkarreko establezimenduen eta ikastetxeen arteko distantzia.

Ikastetxetik gertu janari azkarreko saltokirik ez irekitzea arautu dezala eskatu dio Jaurlaritzari Donostiako Udalbatzak
Apustu-etxeekin egiten den bezala, ikastetxeen eta janari azkarreko establezimenduen artean gutxieneko distantzia bat arautzeko eskatu dio Donostiako Udalbatzak Eusko Jaurlaritzari, baina udalbatza horrek berak ez... (+)
Herri eta eskoletako jolas-parkeen kautxuzko "zoru toxikoak berehala kentzea" eskatzeko kanpaina abiatu dute
2031tik aurrera material debekatua izango da Europar Batasunean, baina bai pertsonentzat, bai ingurumenarentzat “kaltegarria eta toxikoa dela baldin badakigu, zertarako itxaron?”, dio kanpainak. Aldarrikapenak baditu... (+)
Sukalde propiotik, kanpoko catering sistemara pasarazi dituztela salatu du Leioako institutuak
Ikastetxean bertan sukaldea duen institutu publiko bakarretakoa da Leioako (Bizkaia) Jose Miguel Barandiaran. Eraikin berrira aldatu behar dira datorren ikasturtean, eta sukaldea mantentzea eskatu dute,... (+)
Ikasgela beroegien kontrako Jaurlaritzaren plana hobetzeko bi gomendio
Ikastetxeak "errealitate klimatiko berrira egokitzeko" Eusko Jaurlaritzak iragarri duen plana egokia da, baina tenperatura igoerak saihesteko eta aireztatzea eraginkorragoa izateko neurri gakoa falta da. Hala... (+)
0-3 eta Hezkuntza Berezia, beroari aurre egiteko egokitze lanetan lehenak Nafarroan
Bero handiari aurre egiteko prestatzen hasiak dira gero eta azpiegitura gehiago, eta hezkuntzaren kasuan, ikastetxeak klimatizatzeko eta babesleku klimatikoen sarea osatzeko plangintza aurkeztu du Nafarroako... (+)
gora