Azalorea unibertsitatean eskolatutako aza besterik ez da

Andoni Egañak jantziko dio txapela 2026ko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako irabazleari

Astearte honetan eman du berria Bertsozale Elkarteak. Bertsolariak egindako "ageriko zein ezkutuko" lana eskertu nahi dio elkarteak.


2026ko azaroaren 17a
Andoni Egaña, Zarautzen.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Bertsolari ezaguna da Egaña, lau aldiz irabazi du Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa (1993, 1997, 2001, 2005) eta beste bi aldiz finalean izan da (1986 eta 2009an). 1982an hasi zituen plazak, eta geroztik ere segitzen du, Euskal Herriko xoko guzietan kantari. Txapelketa utzi duenetik ere (2009) saltsa ainitzetan ibili den pertsona da; literaturan, gidoigintzan, hedabideetan, zein beste hainbat arlotan. Bertsogintzan ez ezik, sorkuntzaren inguruan darama bizia. 

"Nik erabakia hartu dut / hemendikan lau urtera / nahiz diferentzia badagon / egon jeiztetik jeistera / ni oso harro pasako naiz / naturala horixe da / behien aulkiak aipatzetik / behian aulkiak jartzera". Horrela erran zion agur txapelketari 2009an, xinaurri lanari erreferentzia eta keinu eginda. Hain zuzen ere, erabakiaren nondik norakoak azaltzean, elkarteak "bertso munduko ibilbidean egindako lan handia eskertu" dio; "ez soilik bertsogintzan kanpora begira egindakoa, baita barnera begira egindako lan eskerga ere". Izan ere, bertsolaritzan "itzalpeko lanean" ere aritu den pertsona da Egaña, Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko zuzendaritza kide, Eragile Batzordeko kide eta Ikerkuntza saileko arduradun izandakoa. 

Plazetan izan duen "erreferentzialtasuna" eta bertso munduan ukandako "estimua" aintzat harturik, omenaldia egin nahi izan diote beraz, "egindako lan guzia eskertzeko". Txapela jantziko dio Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako irabazleari, eta hori, 2026ko abenduaren 20an izanen da, Nafarroa Arenan.

Andoni Egaña, 2005ko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako txapela irabazi berri. ARGIA fototeka
Planetaren gehiengoak 1,5 graduko berotze limitea jasaten du jada
Klima Aldaketaren Gobernuarteko Adituen Taldeak argitaratu du txostena. Garai aurre-industrialarekiko 1,5 graduko berotzea ez gainditzea erabaki zuten gobernuburuek 2015ean, Parisen iragan zen COP21ko goi bileran. (+)
Datu zentroen kontrako mobilizazioak egin dituzte Europa osoan
Hamabost herrialdetako ehun antolakundek baino gehiagok egin dituzte protesta koordinatuak, data zentroen eraikitzeak gelditzeko eskatuz. Naturan dituzten ondorioak eta erabiltzen duten energia ugaria salatu dute. (+)
Orion hondoratutako itsasontziaren erregaiak ebakuatu dituzte
18.900 litro gasolio atera dituzte, irailaren 24tik Orion (Gipuzkoa) urperatua dagoen Gure Gaskuña itsasontzitik. Herritarren kexuaren aitzinean, itsasontzia uretatik ateratzeko plana aztertzen ari da orain Jaurlaritza. (+)
"Lurramak berriz erakutsi du laborantza herrikoia zein inportantea den gizartearen desafioei erantzuteko"
Igandean bukatu da Lurramaren 2026ko edizioa. Milaka pertsona hurbildu dira Euskal Herriko Laborantza Ganbarak antolatzen duen ekimenera, eta antolatzaileek erran dute edizioa "ederki iragan" dela.  (+)
COP31 Turkian, larrialdi klimatikoaren aurrean "promesetatik ekintzetara" salto egin nahian
Astelehen honetan hastekoa da klimari buruzko goi bilera, Turkiako Antalya hirian. Erronkak ugariak dira, beroketa klimatikoa eta haren ondorioak gero eta ikusgarriagoak dira, eta NBEak... (+)
gora