Martxoko trumoiak berrogei eguneko ekaitza.

Sukalde propiotik, kanpoko catering sistemara pasarazi dituztela salatu du Leioako institutuak

Ikastetxean bertan sukaldea duen institutu publiko bakarretakoa da Leioako (Bizkaia) Jose Miguel Barandiaran. Eraikin berrira aldatu behar dira datorren ikasturtean, eta sukaldea mantentzea eskatu dute, baina ezezkoa jaso dute Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailetik.

Mikel Garcia Idiakez
Mikel Garcia Idiakez @mikelgi

1980an Irunen jaioa. 2004. urtetik da erredaktore Argian. Gizarte gaiei eta zinemari buruz idatzi ohi du.


2026ko irailaren 09a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Leioako ikasleek eurek diote, Lehen Hezkuntzako ikastetxetik (non catering sistema duten) institutura igarotzen direnean, aldaketa handienetakoa jatekoa dela eta askoz hobeto jaten dutela; hala azaldu diote ARGIAri ikastetxetik. Ez alferrik, urtetako esperientziak erakutsi die institutuan bertan sukaldea izateak eta sukaldariek jana bertan prestatzeak catering sistemak baino emaitza hobeak ematen dituela. “Oso gustura” daude egungo sistemarekin, ziurtatu digutenez.

Horregatik, eraikin berri batera igaro behar diren honetan, Hezkuntza Sailari eskatu zioten sukaldea mantentzeko. “Baina ezezkoa jaso dugu bueltan, office sukaldea edo kanpoko cateringa izango dugula, eta zurrumurrua iritsi zaigu asmoa dela zonaldekako sukaldeen alde egitea, alegia, Leioako beste ikastetxe baten inguruan sukalde erraldoia ezartzea, hainbat ikastetxerentzat. Dena den, ofizialki ez dugu inolako informaziorik jaso”.

Gaur egun, sukaldeak eta jantokiak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen, bigarren eta hirugarren mailako 260-270 ikasle ingururi ematen diote zerbitzua. “Galera honek ikasleek jaten duten elikagaien kalitatean” eragingo lukeela argi dute. Eta ez hori bakarrik, ikasleekin bertan kozinatzeko baliabide gisa erabiltzen dute sukaldea. “Etorkizunean sukaldearekin loturiko proiektu berritzaileak martxan jartzeko aukerak desagerraraziko lirateke”.

Martxan diren obrek ez dute sukaldea aurreikusten eta printzipioz 2027-2028 ikasturtean aldatuko dira bertara, baina aldarrikapenari eta itxaropenari eusten dio institutuko Organo Gorenak: “Gure ustez, institutuaren eraikin berriak sukalde propioa izan beharko luke, eta hori posible egiteko beharrezko aldaketak martxan ipini ditzala eskatzen diogu Hezkuntza Sailari”.

Herri eta eskoletako jolas-parkeen kautxuzko "zoru toxikoak berehala kentzea" eskatzeko kanpaina abiatu dute
2031tik aurrera material debekatua izango da Europar Batasunean, baina bai pertsonentzat, bai ingurumenarentzat “kaltegarria eta toxikoa dela baldin badakigu, zertarako itxaron?”, dio kanpainak. Aldarrikapenak baditu... (+)
Donostiako ikastetxe baten parean McDonald’s-a ez irekitzeko mobilizatu da hezkuntza komunitatea
Gipuzkoako McDonald’s-ik handiena Donostiako Aldapeta Maria ikastetxe parean irekitzeko baimena eman du udalak, eta atzera egiteko eskatu dio bertako hezkuntza komunitateak. Ikasleek elikadura osasungarriari buruz... (+)
Ikasgela beroegien kontrako Jaurlaritzaren plana hobetzeko bi gomendio
Ikastetxeak "errealitate klimatiko berrira egokitzeko" Eusko Jaurlaritzak iragarri duen plana egokia da, baina tenperatura igoerak saihesteko eta aireztatzea eraginkorragoa izateko neurri gakoa falta da. Hala... (+)
0-3 eta Hezkuntza Berezia, beroari aurre egiteko egokitze lanetan lehenak Nafarroan
Bero handiari aurre egiteko prestatzen hasiak dira gero eta azpiegitura gehiago, eta hezkuntzaren kasuan, ikastetxeak klimatizatzeko eta babesleku klimatikoen sarea osatzeko plangintza aurkeztu du Nafarroako... (+)
Subflubialaren obrek Artaza-Romo institutuan izango lituzketen "ondorio larriengatik" proiektua bertan behera uzteko eskatu dute
"Oso lausoa eta iluna izaten ari da informazio guztia Hezkuntza Sailaren aldetik", kontatu dio ARGIAri institutuko irakasle taldeak. Lamiakoko Subflubialaren obrak irailean hastea aurreikusten da,... (+)
gora