Gariak esan zuen: ni bezalako belarrik ez da. Artoak erantzun zion: ni naizen lekuan goserik ez

Donostiako Aizepe danborradak bozketa bidez erabakiko du emakumeak onartuko dituen eta baztertzailea izateari utziko dion

Aizepe Donostiako Parte Zaharreko danborrada tradizioari eutsi eta emakumeak onartzen ez dituen bakarra da gaur egun. Bozketan emakumeak danborradan parte hartzea onartzen bada, 2028ko San Sebastian egunean bihurtuko da errealitate, 2027ko ediziorako ez diotelako bere osaketari buruzko aldaketarik jakinarazi Donostiako Festak udal erakundeari.


2026ko azaroaren 17a
Aizepe danborrada, 2019. urtean
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Azken urteotan, nabarmen murriztu da danborrada baztertzaileen kopurua: 2023an zortzi ziren danbor eta upel jotzaile roletan emakumerik ez zuten danborradak; 2024an  bost izan ziren. Joan den urtarrilaren 20an bi konpainia baino ez ziren izan ez-mistoak: Aizepe (gizonek bakarrik osatua) eta Emakumeen Etxea (danborrari eta urtekari emakumez osatutakoa). Misto bihurtutako azkenengoa Club Cantábrico elkartea izan zen, 2025ean hamasei batelari emakume onartu zituenean. 

Aizepe Parte Zaharreko danborrada 2003an sortu zenetik gizonek bakarrik osatzen dute. Bi urte barru hori aldatu daiteke, bazkideek hala erabakitzen badute. Diario Vasco-k adierazi duenez, elkarteko Danborrada Batzordeak “danborradan emakumeak onartzea bozkatzeko ezohiko batzar bat egitea” eskatu dio zuzendaritzari, eta hark eskakizuna onartu du.

Dena den, bazkide danborrariei bidalitako mezuan ez da bozketaren data zehatzik agertzen, ezta emakumeak danborradan noiz sar daitezkeen ere. Diario Vasco-k elkartearekin harremanetan jarri zen baina ez zuen gaiari buruzko adierazpenik eman nahi izan. Bere aldetik, Donostia Festak erakundeak baieztatu du Aizepek “danborradan parte hartzeko fitxa bete duela eta ez duela aipamenik egin gizonezko danborrada izatetik mistora aldatu nahi izateari buruz, eta hori egin beharko zukeen 2027an emakumeak sartzeko asmoa bazuen. Izen-ematea jada itxi da”. Hortaz, bozketan konpainiako bazkideek emakumeak sartzeari oniritzia ematen badiote, 2028ra arte ez litzateke gertatuko. Beraz, aurten, ohikoa den moduan, gizonek osatutako Aizepe danborradak 16:30etik 20:10era desfilatuko du auzoko kaleetatik.

Murillo el Cuenden biometano plantak instalatzeaz erreferenduma egingo dute
Nafarroako udalerriak urriaren 18rako aurreikusitako bozketa abenduaren 13ra atzeratu du, Espainiako hauteskunde orokorren deialdiaren ondorioz. Rada, Murillo el Cuende eta Traibuenas herrietan erroldatutakoak daude erreferendum... (+)
gora