Segurtamenak alde batera uzteko kemena eskatzen du sorkuntzak.

EBko bost herrialdek deportazio zentro bat eraikiko dute Ruandan

Hauek dira akordioa egin duten herrialdeak: Alemania, Austria, Danimarka, Herbehereak eta Grezia. Paperik gabeko etorkinak "behin-behinean" kanporatzea dute helburu, eta hori ontzat jo du Europako Batasunak.


2026ko azaroaren 17a
Europako Batzordearen egoitza.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Ruandako Gobernuarekin egin dute akordioa, eta bertan eraikitzekoa dute deportazio zentroa. Christian Stocker Austriako kantzilerrak argiki erran du: "2027an lehen itzultze esparrua eraiki asmo dugu Ruandan". Astelehenean Vienan egin dute agerraldia herrialde sinatzaileek, eta han eman dituzte proiektuaren nondik norakoak. Helburua "egoera irregularrean" diren etorkinei asilo eskubidea ukatu ondotik Ruandara igortzea da, behin betiko kanporatze prozesua bukatu arte.

Erabakia arrazoitzen entseatu dira buruzagiak, eta Mette Frederiksen Danimarkako lehen ministro sozialdemokratak gaur egungo asilo sistema "sostengaezin eta gizagabe" gisa kalifikatu du, eta horregatik eskertu du proiektu berria. Danimarkarrak gehitu du bidaliko diren etorkinen kopurua ez dela hain garrantzitsua, eta inportanteena "mezu" bat igortzea dela: "Erakutsi nahi duguna da jada ezingo dela Europara legez kanpo sartzen segitu". Era berean, Europako Batzordeko bozeramaile Markus Lammertek ere erabakia txalotu du, "EBren itzulketa sistema ahalik eta eraginkorrena izatea lehentasuna da batzordearentzat", erranez. 

Vincent Biruta Ruandako Barne ministroak erabakia baieztatu du, nahiz eta espero duen deportazio horiek "aldi baterako izatea". Horren harira zera erran dute sinatzaileek: helburua etorkinak beren jatorrizko herrialdeetara igortzea dela, Ruandak ez ditzan "milaka migrante hartu". 

Ruanda eta giza eskubideak

Zentroa eraikitzeko Ruanda hautatzeak, ordea, eztabaida areagotu du. Ekainean bozkatutako EBren Migrazio eta Asilo Itun berriak deportazio zentroen eraikitzea baimentzen zuen, baldin eta herrialde hartzaileak giza eskubideen inguruko nazioarteko legedia betetzen bazuen. NBE eta besta hainbat erakunderen arabera, alta, Ruandak ez du hori betetzen. Izan ere, salatu izan dute herrialdeak prentsa eta adierazpen askatasunak mugatzen dituela, eta oposizioko kide eta giza eskubideen aldeko ekintzaile batzuk atxilotu ere dituela.

Etorkinen kanporatzeko antzeko akordio bat egin zuten Ruandak eta Erresuma Batuek 2022an. Erabakia azkenean atzera bota zuen Erresuma Batuko Auzitegi Gorenak, herrialde hartzaileak giza eskubideak urratzeko arriskua zuelako. 

 
Planetaren gehiengoak 1,5 graduko berotze limitea jasaten du jada
Klima Aldaketaren Gobernuarteko Adituen Taldeak argitaratu du txostena. Garai aurre-industrialarekiko 1,5 graduko berotzea ez gainditzea erabaki zuten gobernuburuek 2015ean, Parisen iragan zen COP21ko goi bileran. (+)
Datu zentroen kontrako mobilizazioak egin dituzte Europa osoan
Hamabost herrialdetako ehun antolakundek baino gehiagok egin dituzte protesta koordinatuak, data zentroen eraikitzeak gelditzeko eskatuz. Naturan dituzten ondorioak eta erabiltzen duten energia ugaria salatu dute. (+)
Orion hondoratutako itsasontziaren erregaiak ebakuatu dituzte
18.900 litro gasolio atera dituzte, irailaren 24tik Orion (Gipuzkoa) urperatua dagoen Gure Gaskuña itsasontzitik. Herritarren kexuaren aitzinean, itsasontzia uretatik ateratzeko plana aztertzen ari da orain Jaurlaritza. (+)
"Lurramak berriz erakutsi du laborantza herrikoia zein inportantea den gizartearen desafioei erantzuteko"
Igandean bukatu da Lurramaren 2026ko edizioa. Milaka pertsona hurbildu dira Euskal Herriko Laborantza Ganbarak antolatzen duen ekimenera, eta antolatzaileek erran dute edizioa "ederki iragan" dela.  (+)
COP31 Turkian, larrialdi klimatikoaren aurrean "promesetatik ekintzetara" salto egin nahian
Astelehen honetan hastekoa da klimari buruzko goi bilera, Turkiako Antalya hirian. Erronkak ugariak dira, beroketa klimatikoa eta haren ondorioak gero eta ikusgarriagoak dira, eta NBEak... (+)
gora