Azaro lohitsu, urte garitsu.

Herriko haziak biltzeko eta zabaltzeko tokia Itsasun

Urteak daramatza Ipar Euskal Herriko Biharko Lurraren Elkarteak (BLE) bioaniztasun landatuaren inguruan lanean. “Hainbat proiekdu ditugu abian, eta horietako bat baratzeko hazien ingurukoa da”, azaldu du Nico Mendiboure Hazi Sareko kideak. Duela lau bat urte hasi ziren hazien gaia lantzen taldeko zenbait kide, eta duela bi sortu zuten sarea. “Hemengo haziak biltzen ari gara, eta asmoa da publikoari zabaltzea eta sentsibilizazioa egitea, herriko haziak zer diren, nola erabiltzen diren, bioaniztasun landatuan zein garrantzi duten…”, esan du.

Garazi Zabaleta
Garazi Zabaleta

2016tik ARGIAn astero esperientzia baten berri ematen du.


2025eko urtarrilaren 27a
Iazko Hazi Azoka. Aurtengoa otsailaren 16an egingo dute Itsasuko Sanoki gelan, 10:00etatik 17:00ak arte.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

"Herriko hazi" edo "etxaldeko hazi" gisa izendatzen dituzte bertako barietateak edo bertako baldintzetara egokituta daudenak. “Anitz-anitz galduak dira, orokorki aipatzen da bioaniztasun landatua %80 galdu dela. Hemen ez dugu kontaketa zehatzik eginda, baina baratzeetan ikusten da zinez galdu dugula hazien kultura”, nabarmendu du Mendibourek. Galdutako hori pausoz pauso berreskuratzeko helburuarekin ari da lanean Hazi Sarea Ipar Euskal Herri osoan. Etorkizunean hazi banku zabala lortzeko lehen pausoak ematen ari dira. Momentuz, diotenez, bankua “armairu txiki bat” da, baina, pixkanaka hazi gehiago biltzea eta hazien zaintzaile gehiago ekimenera batzea da helburua.

Hegoaldeko hazien bueltako ekimenekin harremana badutela ere nabarmendu du sarekideak, Aleka elkartearekin edo Hazien Sareekin, besteak beste. “Entseatzen gara haiekin harremanak izaten, oraindik bide laburra dugu eta denbora behar dugu, baina xedea dugu Hegoaldearekin lotura egitea”, azaldu du. Harreman horren erakusle, otsailaren 16an Itsasun ospatuko duten bigarren Hazi Azokan, Ipar nahiz Hego Euskal Herritik parte hartuko duten proiektu eta laborariak.

Hazi azoka

Iaz antolatu zuen sareak lehenbiziko Hazi Azoka, arrakasta handia izan zuena. “Biziki baikorra izan zen guretzat, konferentzia izan genuen goizean, eta hara ere jende asko bildu zen”, dio Mendibourek. Jendartean bertako hazien gaiarekiko interesa badagoela sumatzen dute, eta horretan sakontzeko aukera bikaina izanen da Hazi Azoka. Otsailaren 16an izanen da hitzordua, Itsasuko Sanoki gelan, goizeko 10:00etatik arratsaldeko 17:00ak arte. Tartean, haur nahiz helduentzat tailerrak, hazi trukea, ekoizle eta hazizainen postuak, jana eta edana… denetik izanen dute. “Gure asmoa da urtero azoka hau egitea eta jendea bertan parte hartzera gonbidatzea. Izan laborari edo ez, nornahi egiten ahal da haziekin, trukatzeko momentu bat da”, gogorarazi du.

Auzolan praktikak herriko nekazari eta abeltzainekin
2025-06-30 | Garazi Zabaleta
Burujabetzan sakontzeko egitasmoa da Oiartzun Burujabe proiektua, udalaren, herriko ehun ekonomikoaren eta herritarren artean bultzatu dutena. “Oiartzungo herritarrek bertako baliabideak eta produktuak, bertan ekoizten dena... (+)
Bertako ahuntz arrazaren txorizoak
2025-06-23 | Garazi Zabaleta
David de Blasek abiatutako proiektua da Azpigorri Ahuntz Txorizoak, eta izenak argi uzten duenez, azpigorri arrazako ahuntzekin ari da lanean. “Urteetan industrian aritu nintzen lanean,... (+)
“Bizirik dagoen landarea duzu ahoan ernamuin bat jatean”
2025-06-16 | Garazi Zabaleta
Hamabost urte baino gehiago daramatza martxan Bizkaiko Kimuak ernamuinduen proiektuak, baina hasierako bultzatzaileak erretiratu dira eta erreleboa hartu berri dute Mikel Landa Luzarragak eta Asier... (+)
Nafarroako ekoizle eta artisauen azoka berria Iruñeko Basotxoan
2025-06-09 | Garazi Zabaleta
Ekoizleen eta kontsumitzaileen arteko zuzeneko harremanak sustatzeko asmoz azoka berria jarri du martxan Iruñeko Udalak, INTIA-Reyno Gourmetekin, Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseiluarekin (NNPEK), Elikagai Artisauen... (+)
“Metalezko bastoiak ikusten dira orain, baina hurritz makila betiko erreminta izan da gurean”
2025-06-02 | Garazi Zabaleta
Umetan aitarekin ikasi zuen Unai Zabala Zubelzu txaramarrak hurritz makilak egiten. “Perretxikotara joaten ginen bezala, makilak egitera ere ateratzen ginela gogoratzen dut, hamar bat urte... (+)
gora