Otsailean irteten du hartzak leizetik.

Erregistratutako ekainik beroena izan da aurtengoa Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan

2003ko udarekin batera, 1970etik beroena izan da aurtengoa. Europar Batasuneko "Copernicus" behategiak larrialdi klimatikoa dela-eta bero boladak "maizago" egongo direla dio, eta aurtengo ekainean bere ondorioak izan ditu: ehunka pertsona hil dira Europan.


2025eko uztailaren 03a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Amaitu berri den ekaina erregistroak daudenetik beroena izan da, Euskalmetek argitaratutako txostenaren arabera. Hilabeteko tenperaturak "oso beroak izan dira" eta hezetasuna protagonista izan da batez ere Gipuzkoa ekialdean. Aurtengo batez besteko tenperaturak, 1991-2020 aldiarekin konparatuta, 3,1 gradu igo dira. Horren aurrean 25 abisu eman ditu Euskalmetek, horietako bi alerta laranjak. Munduko Meteorologia Erakundeak dio herritarrak tenperatura altuetara "ohitzen ikasi" behar dutela, gero eta normalagoa izango baitira bero boladak. 

Ehunka hildako Europan

Instituzio publikoek argitaratzen dituzten datuak ez direla guztiz zehatzak salatu zuen Greenpeacek, muturreko beroak eragiten dituen heriotzak hildakoek zituzten bestelako osasun arazoekin lotzen dituztelako. Muturreko beroak osasun arazo horiek areagotu egiten ditu eta beraz, "zaila" da erregistro ofizialek eskaintzen duten irudiarekin beroaren inpaktua neurtzea.

Datu zehatzagoak lortzeko MoMo sistema sortu zuen Espainiako Estatuko Osasun Ministerioak tenperaturak berak eragindako heriotzak ezagutzeko. Horren arabera, ekainean tenperatura dela eta 407 pertsona hil ziren Espainiako Estatuan. Adina faktore erabakigarria da MoMoren sistemaren arabera, hildakoen %97ak 65 urte baino gehiago baitzituen.

Frantziako Estatuan 300 pertsona baino gehiago artatu dituzte suhiltzaileek eta 1.300 ikastetxe inguru itxi dituzte. Italian aire zabalean lan egitea debekatu zuten 47 urteko langile baten heriotzaren ondoren.

Europako hainbat puntutan alertan daude oraindik baina tenperaturak leuntzen joango dira hurrengo eguneetan.

 

 

Abantoko alkate jeltzalea herria zeharkatuko lukeen argindar linea proiektuaren aurka agertu da
"Kalte nabarmena" eragingo luke proiektuak, alkatearen esanetan. Abantoko EAJ, ""eragin txikiagoko" alternatiben alde kokatu da, "nahiz eta aukera horien kostu ekonomikoa handiagoa izan". (+)
Munduan 220 milioi tona plastiko sortu eta %10a baino ez dira birziklatzen urtero
220 milioi tona plastiko sortzen dira munduan eta %10a soilik birziklatzen da, zifra hori hamar urtez mantendu da bere horretan. Hainbat talde ekologistek salatu dute... (+)
Lurramak "Bihar ere laborari" lelopean ospatuko du 20. urteurrena
Laborantza herrikoia eta jasangarria bultzatzen duen azokak 20. urteurrena beteko du. Azaroaren 7tik 9ra antolatu duten erakusketa eta merkatuan parte hartzera dei egin du. (+)
Gatika-Cubnezais interkonexio elektrikoaren kontrako manifestazioa egingo dute Mungiako jaietan
Interkonexio Elektrikorik Ez plataformak dei egin die herritar guztiei ostiralean, uztailak 4, proiektuaren aurka mobilizatzera. (+)
Petronor findegiak du ingurumen inpaktu handiena Euskal Herrian
EHUko Ekopol ikerketa taldearen datuen arabera, Bizkaia da Euskal Herrian ingurumen inpaktu handiena eragiten duen lurraldea, guztizkoaren %52 izanda. Euskal Herrian ingurumen-inpaktu handiena duten 25... (+)
gora