Kuku kantatzen euri eta eguzki.

Kritika gogorrak jaso dituen AEBetako Gaza Humanitarian Foundation-aren filiala desegingo du Suitzak

AEBek eta Israelek kudeaturiko erakundeak ez du Suitzako ordezkaririk ezta helbiderik bertan eta horregatik abiatu du egitura desegiteko bidea Suitzako Zaintza Agintaritza Federalak. Gazarako Israelek kontrolaturiko "laguntza" bideratzen dabil GHF fundazioa, soilik lau banaketa gune bermatuta gosetea pairatzen dabiltzan bi milioi herritarrentzat –aitzin, NBEak kudeatzen zuenean, 400 banaketa gune ziren–.


2025eko uztailaren 03a
Israelek kontrolatzen du jaki banaketa Gazan, eta gosetea gerrako arma bezala erabiltzen dabilela salatzen dute bertakoek zein nazioarteko hainbat eragilek.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

200 Gobernuz Kanpoko Erakundek dute GHF Gaza Humanitarian Foundation-aren desegitea galdatzen eta NBE ere bide beretik doa: "Ustezko 'Gazako Fundazio Humanitarioa' (GHF) desegiteko deia egiten du komunitate humanitarioak, herritarrei gosetea eta arma tiroak besterik ez dizkielako ematen', UNRWA Palestinar Iheslarientzako Laguntza eta Lan Bulegoaren hitzetan. Otsailean GHF sortu eta maiatzaren 26an abiatu zuten Gazan, Israelek eta AEBek kudeaturiko "laguntza banaketa". 

Zentzu horretan aitzina pauso bat izan daiteke Suitzako Zaintza Agintaritza Federalak harturiko erabakia: Gaza Humanitarian Foundation-aren Genevako filiala desegingo du Suitzak, ondoko 30 egunetan ez bada hartzekodunik agertzen. Berez, GHF AEBetako Delaware estatuan da kokatua, eta bere filiala, berriz, Suitzan, finantza arrazoiengatik –paradisu fiskal ezaguna da Suitza–.

"Legezko betebehar batzuk betetzen ez dituenez", ekaina bukaera aitzin bere egoera argitzeko galdetua zion Suitzako Zaintza Agintaritza Federalak fundazio restatubatuarrari. Bigarren urrats gisa, uztailaren 2an atera dute filiala desegiteko prozesuaren albistea. Ondoko hutsak zerrendaturik dituzte: fundazioak ez du kontseiluko kiderik Suitzan bizi denik eta sinatzeko gaitasuna duenik; estatutuetan aurreikusitako kontseilurako gutxieneko hiru kideen kopurua ez dute bete; ez du banku konturik Suitzan; ez du baliozko helbiderik Suitzan; ez du berrikusteko organorik...

Nahiz eta NBEak eta bestelako erakunde humanitarioek GHFrekin lan egitea errefusatu, nazioarteko estatuburuak isilik dabiltza eta aitzina doa fundazioaren ekimena.

550 hildako eta 4.000 zauritu

"Lau banaketa guneek –guztiak Israelgo indarrek erabat kontrolatutako eremuetan kokatuak, biztanleak indarrez mugitu ondoren– futbol zelai baten tamaina dute, eta behaketa postuez, lur ezpondaz eta alanbre-hesiz inguratuta daude. Haien sarrera hesituak sarbide bakarra ahalbidetzen du (...) GHFko langileek paletak eta janari-kaxak lurrean utzi eta hesiak irekitzen dituzte, milaka pertsona aldi berean sarrarazi, azken arroz-alea arte borrokatzeko", dio, desesperatuta, Mugarik Gabeko Medikuak-eko urgentzia zerbitzuen koordinatzaileak. Soilik lau banaketa gune dituzte bi milioi biztanlerentzat, eta hori aitzin, NBEak kudeaturiko laguntza humanitarioa bideratzeko 400 banaketa gune ziren.

Lau astez, laguntzaren bila zihoazen 550 palestinar hil eta beste 4.000 kolpatu dituzte Tsahalek edota sionistek sustengaturiko pertsona armatuek.

 

 

 

 

Abereen okupazioa abiatu dute Kanboko Marienian
Mobilizazio eguna finkatu dute iganderako eta 11:00etan abiatuko dute egun osoko egitaraua. Dokumentu urbanistikoan eraikigarri gisa sailkatuak dira lur horiek, eta laborantzara bideratuta izatea da... (+)
Aurtengo El Niño fenomenoa "orain arteko bortitzena" izan daitekeela dio Munduko Meteorologia Erakundeak
El Niño fenomenoa ekainetik abuztura bitartean gertatzeko probabilitatea %80koa da, eta azarora bitartean gertatzekoa, %90ekoa. Alarma piztu du NBEko idazkari nagusi Antonio Guterresek ere, klima larrialdia... (+)
Baserriko Uzta ekimenaren lehen hitzordua Lezaun upategian jarri dute, Ines Osinaga lagun
Maiatzaren 24an izanen da 2026 urteko lehen Baserriko Uzta Lakar herrian, Nafarroan. Kontzertuaz gain, upategiaren bisita, hamaiketakoa eta bazkaria ukanen dute bisitariek. (+)
Babes zabaleko herri mobilizazioa Argentinan, glaziarretako estraktibismoa ahalbidetuko lukeen legearen kontra
Glaziarrak eta inguru periglazialak babesteko legea malgutu du Javier Mileiren gobernuak, meatzaritza proiektuak ahalbidetzeko gisan. Herritarren partetik aurkako mugimendua indartuz doa egunez egun. (+)
Lapurdin emisio ahuleko eremua sortzeko egitasmoa deuseztatu dute Frantziako Legebiltzarrean
Lapurdiko Hendaia, Urruña, Donibane Lohizune, Ziburu, Getaria, Bidarte, Biarritz, Angelu, Baiona, Bokale eta Landetako Tarnose hiriak ziren gas emisio gutxiko eremuan sartzekoak. Azkenean, eskuin muturrak... (+)
gora