Asteroko buletina
Abenduan elurra altzairuz, urtarrilean burdinez, otsailean zurez, martxoan lurrez, apirilean urez

Etorkizun bizigarriei buruzko literatura lehiaketaren sari banaketa eginen du ostiralean Sukar Horiak

Bilboko Zirika! herri gunean eginen dute banaketa, ostiralean 19:00etan. Fanzine bidez eta sare sozialetan zabalduko dituzte partehartzaileen testuak, eta irabazlearena argitaratuko du ARGIAk.


2024ko abenduaren 12a
Ostiral honetan eginen dute sari banaketa Bilboko Zirika! gunean.

Ostiral honetan emanen ditu Sukar Horia talde ekologistak etorkizun bizigarriei buruzko ipuin eta itzulpen lehiaketen irabazleen izenak. Festa giroan eginen dute sari-banaketa, eta Utopi(k)ak performancea ikusgai izanen da, bukaerako mokadutxoaren aitzin.

Orotara hogei lagunek parte hartu dute ipuin sorkuntzan eta beste hiruk itzulpen arlokoan. Helburuak bete dituztela diote antolatzaileek: "Oso pozik gaude. Jende askok parte hartu du eta etorkizun politak irudikatu dituzte. Batzuk gizarte oso baten aldaketan dira, beste batzuk gizartearen alde jakin baten aldaketan, alde horretatik ere aniztasun handia badago".

Klima larrialdia eta krisi sistemikoa izanik ere, eguneroko horretatik ireki ditzakegun bide bizigarriak irudikatzeko ariketa izan da ipuin-lehiaketa. Horrela azaldu zuen ariketa Sukar Horiak: "Azkenaldian agertzen ari den ideia bat da: oso erraz irudikatzen dugu gaur egun distopia; utopia, aldiz, nekez. Lehorteak, uholdeak, tenperatura-igoera, gaixotasun berriak… bolo-bolo dabiltza gure gogoan krisi ekologikoa aipatzean, inpultsiboki kontsumitzen ditugun telesail zein filmetan, eta zaila zaigu imajinatzea arrakala berri honek, krisi orok aurretik egin bezala, irekitzen dizkigun ateak: harremanatzeko modu ekofeministak, baliabideen kolektibizazioa, trantsizio energetiko justua…"

Irabazlearen testua ARGIAn

Sari banaketa eginik, ahal bezain bat zabaldu nahi dituzte sorkuntzak. Hori horrela, fanzine bidez plazaratuko dituzte, eta ostiraletik aitzina egonen dira eskuragarri paperezko formatuan. Testuez gain, Jorge Rubio Pinedo, Eztizen La Cruz Arnaiz, Jorge Rubio Pinedo eta Amparo Lozano Sancha ilustratzaileen lanek beteko dituzte Anankaia Ediciones-ek sorturiko fanzinak. Sare sozialetan plazaratuko dituzte ere. Ondoko asteetan ARGIA aldizkarian ere agertuko da irabazlearen testua.

Amaia Apalauza Ollo, Aiora Jaka Irizar, Danele Sarriugarte Mochales, Elena Olave Duñabeitia, Eli Pagola Apezetxea, Iñaki Barcena Hinojal, Iñaki Petxarroman Gutierrez, Lizar Begoña Madariaga eta Jenofa Berhokoirigoin Hirigaraik osatu dute epaimahaia.

Berotegi-efektuko gas emisioen %8,8 eragiten du turismoak, eta isurketek gorantza segitzen dute
Azken hamar urteetan turismoak eragindako CO2 isurketen emendioa ekonomia orokorrarena baino bi aldiz handiagoa izan da. Nature Communications aldizkari zientifikoak abenduaren 10ean plazaratu ikerketaren emaitzak dira. (+)
Plastiko kutsadura mugatzeko negoziaketen azken fasea abiatu du NBEk
Azaroaren 25ean hasi eta abenduaren 1era arte iraunen du Hego Koreako Busan hirian aitzina doan gailurrak. Petrolio ekoizle diren estatuak eta beraien lobbyak oztopoak jartzen... (+)
"Egungo elikadura- eta nekazaritza-sistemek ez gaituzte autonomo bihurtzen"
Laborantza iraunkor eta herrikoiaren hitzordua den Lurrama azokan izanen da Karine Jacquemart, Frantziako Foodwatch elkarteko zuzendaria. Elikadura-eskubidea herritar orori bermatzeko helburuari tiraka, hainbat ekintza bideratzen... (+)
Komun idorrak instalatu dituzte Hendaiako San Bixente ikastetxean, trantsizio ekologikoaren izenean
Hendaiako ikastetxean komun klasikoak kendu eta komun idorrak eraiki zituzten martxoan. Ikuspegi ekologikoari tiraka, egitasmo orokorrago baten barne dute aldaketa: hondarrak jangelako konpostari gehitu eta... (+)
Txorien migrazioa: enigma eder baina mehatxatu hori...
Txorien migrazioen mapak argi uzten digu hegazti migratzaileentzat pasabide interesgarri eta aberatsa dela Euskal Herria. 350 bat hegazti espezie zenbatzen ditugu negurako kanpora doazenen zein... (+)
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

Bidelagun

Fede Pacha&Co
gora