Sasiakazia lore, antxoa urre

Justizia klimatikoa


2025eko urtarrilaren 13a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Inor ez ala denok. Klima larrialdia inork ez pairatzeko aldaketak bideratu ezean, behintzat guztiek pairatu dezagula. Zuk –irakurle–, nik –Jenofa–, haiek –pobreak– eta haiek –aberatsak–. Satisfaziorik ez zidaten eragin Los Angeleseko suteek, baina justizia sentimendu bat, haatik, bai. Amamaren "pobre ala aberats, hiltzeko tenorean denak hein berean gira" erranaz oroitu nintzen. Noizbait baieztapen berarekin hitz egin nahiko nuke klima aldaketaz ere: etorri behar badu etorri dadila denentzat.


Suak kiskali zituen Hidden Hills, Pacific Palisades, Beverly Hills… Ultra-aberatsen mundu hetsi eta hertsira sartu zitzaien sua. Milioiak ketan, eta suhiltzaile konpainia pribatuei deika aberatsak. "Pacific Palisadeseko etxea babesteko suhiltzaile pribatuak badauzka norbaitek? Behar gorrian gaude, inguruko etxe guztiak kiskaltzen dabiltza. Edozein prezio ordaintzeko prest. Milesker" mezua zabaldu zuen ultra-aberats batek, desesperazioz, munduko aberatsena den Elon Musken sare sozialean. Dirua trukean, norbere interesen alde. Beti. Aberatsen gaitza.

1.300 milioi herritarren heina kontsumitzen dute munduko 50 aberatsenek. 50 horiek bezainbat kontsumitzen bagenu guztiok, orduan, bi egunez gaindituko genuke karbono-aurrekontua –beroketa hein bizigarrian mantentzeko gizateriak isuri dezakeen karbono kantitatea–. Bi egun. Herritar ohiko batek 834 urte beharko lituzke Elon Musken urte bakarreko kutsadura eragiteko –5.437 urte pobre batek–. Oxfam-en datuak dira.

Suak berdin-berdin kiskali zituen, duela hilabete, Mayotteko txabol-auzoak. Paradisukoa izanik ere, irla hartan ez dute enegarren etxebizitzarik aberatsek. Mayotten %77 dira pobreziaren langaren pean. Aterpeen %38 dira txabolak. Bertako herritarren herena papergabea da. Miseria hori Frantziako Estatuaren zigilupean, 1841ean kolonizatu zituelako. Haientzat ez da suhiltzaile pribaturik, segurantzarik ezta estatuaren zerbitzu publikorik ere. Bizirauteko aterpe prekariorik ez dutela gehiago, Lehen ministroak argitu die: “Mayottek ezin du berriz txabol-irla bat bihurtu”. Zikloiak zenbat hil zituen ez dakigu eta ez dugu sekulan jakinen. Berdin zaigulako. "Milaka" edo "dozenaka mila" direla badakigu, baina ofizialki "39" dira. 39 horiek, erroldatuak izanen ziren, frantziar herritartasunekoak. Besteak papergabeak, baliogabeak.

Horregatik justizia (klimatikoaren) usaina hartu diet Los Angeleseko suteei.

Urtero munduan 11.000 pertsona hiltzen dira pestizida intoxikazioagatik
Pesticide Action Network sareak eskaturik, pestizidei buruzko ikerketa plazaratu du irailaren 2 honetan Frontiers in Public Health aldizkari zientifikoak. Emendatuz doa produktu horien erabilpena: 3,8 milioi... (+)
Debekaturiko bi pestizida Parisek berriz legeztatu izana salatuko dute larunbatean Miarritzetik
Kasik bere osotasunean onartu du Laborantzako urgentziazko legea agorrilaren 14an Frantziako Konstituzio Kontseiluak. Hori horrela, azetamiprida eta flupiradifurona pestizidak legeztatzearen alde egin du, nahiz eta... (+)
Itsasoko haize erroten makropoiektuek eguraldia bestelakotu dezaketela argitu du Helmholtz Hereon ikerketa zentroak
Ipar itsasoan zentratuta daukate beraien ikerketa, hain justu, hemendik eta 2050era offshore haize-erroten munduko parke handiena bihurtu nahi duelako Europar Batasunak. Itsas azpiko korronteetan eta lur azaleko... (+)
Poltsikoko smartphonean daukagu ebola izurritearen erroetariko bat
Esanguratsua da datua: Afrika erdialdeko deforestazioa ehuneko puntu batez igotzen den aldi oro ebola birusaren intzidentzia %20 eta %40 artean igotzen da. Alarma gorria piztua... (+)
Ipar Euskal Herriko oihanak jomugan dituen E-CHO proiektua “dekretu bidez inposatu nahia” salatu du CADE talde ekologistak
Uztailaren 6ko Aldizkari Ofizialean agertu da Frantziako Lehen ministroaren dekretua. E-CHO egitasmoa “interes nazional handiko” gisa sailkaturik, eraikitze-prozedura azeleratzearen alde egin du gobernuak. Ipar Euskal... (+)
gora