Asteroko buletina
Kilkirra udaran kantari, neguan hotzak dardari

Euskal Herriko II. Ekotopaketak aurkeztu ditu Jauzi Ekosozialak

"Ekologismo berria indartzen jarraitzeko eta aldaketa posible egiteko" helburuarekin antolatu dituzte. Arrasaten burutuko dira, martxoaren 28an eta 29an.


2025eko urtarrilaren 29a
Jauzi Ekosozialaren aurkezpena Donostin, 2023ko urtarrilean

Euskal Herriko II. Ekotopaketak antolatu ditu Jauzi Ekosozialak Arrasaten, martxoaren 28 eta 29rako, Trantsizio ekosoziala hobeto bizitzeko lelopean. Ingurumenarekin lotutako auzien inguruan eztabaidatu eta saretzeko gunea izango da Gipuzkoako eskualdea bi egunez.

Ekotopaketak “ekologismo berria indartzen jarraitzeko eta aldaketa posible egiteko apustua” direla ziurtatu du Jauzi Ekosozialak, eta parte hartzeko gonbidapena luzatu die herritarrei, “orain ez baita berandu hobeto bizitzeko”.

Duela urte bi egin zituzten Euskal Herriko I. Ekotopaketak, hainbat eragile zein norbanako bildu ziren 2022ko udazkenean Portugaleteko Sastraka Gaztetxean. Krisialdi ekosozialari aurre egiteko “antolakunde ekologista indartsu bat” sortzea erabaki zuten bertan, eta hilabete gutxira, 2023ko urtarrilean, egungo Jauzi Ekosoziala eratu zuten, “trantsizio ekosoziala bultzatzeko eragile askotarikoa eta eraginkorra, propositiboa, Hego Euskal Herriko lau lurraldeetan artikulatzen hasiko dena, hegemonia neoliberalaren aurkakoa eta bizitzaren aldekoa”. Euskal Herriko II. Ekotopaketak dinamika berrien pean antolatutako lehenengo jardunaldiak izango dira.

Energia berriztagarriak fosilei gailendu zaizkie EBko energia elektrikoaren sorkuntzan 2024an
2025-01-27 | Julene Flamarique
Gasetik sortutako elektrizitate ekoizpena bosgarren urtez jaitsi da, eta jatorri fosileko elektrizitate sorkuntza orokorra minimo historikoan dago, Ember erakundearen European Electricity Review txostenaren arabera. (+)
Martxan da Errobiko hezegunea “Natur Erreserba Nazional” gisa izendatzeko proiektua
2025-01-22 | Julene Flamarique
Lapurdiko hezegunea funtsezkoa da biodibertsitatearen biziraupenerako. Proposamena eremuan zabaldu dute eta Errobi inguruko sistema hidrauliko osoa barnean izango luke; Baionako, Angeluko, Basusarriko, Milafrangako eta Uztaritzeko... (+)
Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabak osatzen duten Euskal Sagardoa Iparraldera zabaltzeko bidea martxan da
2025-01-09 | Julene Flamarique
18 urterako plan estrategikoa garatzeko Europako diru-laguntzak jaso ditu Euskal Sagardoaren Jatorri Deiturako proiektuak. Iparraldea batu da jada, eta Nafarroa zein Trebiñu sartzeko urratsak ematen... (+)
Airearen kutsadurak 1.270 heriotza eragin zituen 2022an EAEn, Europako Ingurumen Agentziaren arabera
2024-12-24 | Julene Flamarique
NO2 eta PM2.5 partikulak bezalako kutsatzaileei aurre egiteko hobekuntza planik ez dagoela salatu du Ekologistak Martxan elkarteak. Trafikoa murriztea eta airearen kalitatea hobetzeko alternatiba jasangarriak... (+)
TikToken karbono-aztarna Greziako urteko emisioa baino handiagoa da, ikerketa baten arabera
2024-12-19 | Julene Flamarique
Sare sozialik opakoena da TikTok: ez du bere isurketei buruzko daturik argitaratzen. Gainontzeko sare sozialek baino gehiago kutsatzen du. 2030erako "karbono neutral" bilakatzeko konpromisoa hartu... (+)
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

Bidelagun

Fede Pacha&Co
gora