Asteroko buletina
Dagonileko euria, ardoa eta eztia.

Adifek dio AHTko obretan salatutako lan-esklabotza egoerak “gezurra” direla

AHT Geldituk Nafarroako Abiadura Handiko Trenaren obretan lan esklabotza egoerak daudela salatzen duen lekukotza eskandalagarria jaso ondoren, obra horiek sustatzen dituen Adif sozietateak publikoki erantzun behar izan du: "Gezurra dira".


2025eko urtarrilaren 30a
Tafallako Monte Plano tunelean hondeamakina bat lanean.

Nafarroako Abiadura Handiko Trenean lanean ari diren beharginek jasaten dituzten lan-baldintza kaskarren testigantza eman du AHT Gelditu elkarteak. Lehendik ere bagenekien zein egoeratan zeuden obra horietako langileak, ARGIAk Manu Robles-Arangizekin elkarlanean argitaraturiko Zuloan liburuak barrutik erakutsi baitzuen lan-esplotazio hori.

Nafarroako testigantzak berresten du AHTko obretan esklabotza modernoa oso zabalduta dagoela. "XXI. mendeko azpiegitura da, baina XIX. mendeko lan baldintzak dituena", AHT Geldituko kideek prentsaurrean nabarmendu zuten moduan.

Lanaldi amaigabeak, segurtasun falta, droga eta alkohol kontsumoa, istripuak... "Han geundenok esklabo gisa tratatzen gintuzten, gaur egungo esklabo gisa. Nagusiek bazekiten, baina ez ikusiarena egiten zuten. Enpresetako boteretsuenek badakite nor jarri han, jazarle lana egin dezan", dio Tafallako Monte Plano tunelean lanean ibilitako testigantzetako batek.

Hain justu, enpresek eta instituzioek "ez ikusiarena" egitea izan da AHTko esklabotza modernoaren gaitzetako bat. Baina salaketa larri horien aurrean, oraingoan publikoki agertu behar izan dute

Hain justu, enpresek eta instituzioek "ez ikusiarena" egitea izan da AHTko esklabotza modernoaren gaitzetako bat. Baina salaketa larri horien aurrean, oraingoan publikoki agertu behar izan dute.

Obrak sustatzen dituen Adif sozietateak Diario de Noticias egunkariari esan dio salaketak "gezurra" direla eta "abusuen aurrean zero tolerantzia" duela. Esan du bere segurtasun eta lan-osasun departamentuak "lanen exekuzioan dauden arrisku fisikoak zaintzen" dituela, eta "lan osasun baldintza egokiak betetzen direla bermatzen" duela.

Azpikontratazio kate-sistema anker baten abaroan, baina, hori nola egiten ote duen ez du azaldu milaka milioi maneiatu eta milaka langileren baldintzak bermatu beharko lituzkeen horrek.

Otsailaren 15ean manifestazioa deitu dute Iruñean, AHTko lanak salatzeko. AHT Gelditu elkarteaz gain, Contigo-Zurekin, EH Bildu, Haritu Elkarlaguntza Sarea, Iruñerriko Kontseilu Sozialista, Jardun Koordinakundea, Martes al Sol, Langile autodefentsa Sarea, SOS Arrazakeria eta CGT, CNT, ELA, ESK eta LAB sindikatuen sostengua dauka deialdiak.

"Oparotasuna zer den birdefinituta, ulertuko dugu zer dugun irabazteko"
2025-03-02 | Urko Apaolaza Avila
Biologian doktorea, CESIC Zientzia Ikerketen Kontseilu Nagusiko ikerlaria eta Madrilgo Rey Juan Carlos unibertsitateko irakaslea, Fernando Valladares (Mar del Plata, 1965) klima aldaketa eta ingurumen... (+)
Repsolek beretzat nahi ditu Urumeako mendiak, Euskal Herriko zentral eoliko handiena jartzeko
2025-02-20 | Urko Apaolaza Avila
Josu Jon Imazen konpainiak helegitea jarri du Eusko Jaurlaritzaren aurrean, Endesari “iruzurra” egitea egotzita. Adarra eta Mandoegi mendien artean 15 aerosorgailu, 28 kilometroko bidea eta... (+)
Zentral nuklearren itxiera atzeratzeko PPren ekimena onartu du Espainiako Kongresuak
2025-02-13 | Urko Apaolaza Avila
Junts eta ERC abstenitu egin dira bozketan eta popularrek aurkezturiko ez-legezko proposamena aurrera atera da, PP, Vox eta UPNren botoekin. 2027 eta 2035 urteen artean... (+)
Zaldibarko hondamenditik bost urtera, erantzukizunak argitu gabe eta zabortegien kontrola ezbaian
2025-02-06 | Urko Apaolaza Avila
Bost urte bete dira Zaldibarren 800.000 tona zabor maldan behera amildu eta Joaquín Beltrán eta Alberto Sololuze langileak aurretik eraman zituenetik. Ikerketa judiziala amaitu gabe... (+)
Berriztagarrien lurralde plana aldatu du Jaurlaritzak, eskala handiko eolikoei toki gehiago egiteko
2025-02-06 | Urko Apaolaza Avila
Abenduaren 20an Eusko Jaurlaritzak planaren behin-behineko bertsioa onartu zuen eta gaitasun “baxu eta ertaineko” eremu ugari gaitasun “ertain eta altukoak” bezala ageri dira orain. (+)
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

Bidelagun

Fede Pacha&Co
gora