Urtarrila hotza ikazkinaren poza.

Sostengua adierazi diote Marieniako lurren aldeko borrokari hogei kolektibok

Kanboko Marienia eremuan etxebizitzak eraikitzeko proiektua badu Bouygues Immobilier agentziak. "Elkarlanaren bidez" zein "indar harremana" mantenduta, proiektua ezeztatzeko borroka eramateko determinazioa plazaratu dute adierazpen bateratu baten bidez. Elkartasuna Euskal Herri mailan antolatzeko beharra ere azpimarratu dute.


2025eko urtarrilaren 03a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Kanboko Marieniako laborantza lurren aldeko borrokarekin bat egin dute hogei bat kolektibok, tartean direla Bizi! talde ekologista, LAB sindikatua, EHZ festibala eta Aroztegiko auziperatuekin elkartasun komitea. "Elkarlanak du dinamika orokorra sendotzen eta indar harremanak ditu diruz gose direnak gibelarazten, hala nola blokatzeak eta okupazioak antolatuz", irakurri daiteke adierazpen bateratuan.

Kanboko Marienia eremuan etxebizitzak eraikitzeko proiektua badu Bouygues Immobilier agentziak, herriko etxearekin hitzarturik. Parean, aurkako borroka eramaten dabiltza CADE talde ekologista, ELB laborarien sindikatua, Lurzaindia fundazioa, Ostia kolektiboa eta Kanboko Herriko Etxeko Nahi Dugun Herria oposizioko taldea. "Herri mobilizazioari eta aniztasunari esker" lur horien aldeko borroka aitzina eramaten dabiltza.

Marieniako borrokan ari diren hiru pertsona atxilotuak izan ziren urrian. Borroka horretan dabiltzan kolektiboek "neurriz kanpoko egin moldeak" salatu zituzten, agiri batean: "Polizia sarekadak goizeko seietan, etxe miaketak, esku burdinen emateak, komisarietako egonaldiak". 2025eko otsailaren 11n izanen da hiruen auzia, Baionako auzitegian.

Euskal Herri mailan antolatzearen beharra

Espekulazioaren kontrako eta lurraren aldeko borrokak elkartasunetik elkar lotzeko beharra ikusten dute izenpetzaileek. Horregatik dute ondoko bi hitzorduetara deitzen: Lekarozeko Aroztegiaren aldeko borrokagatik epaiturikoei elkartasuna adierazteko otsailaren 1ean Iruñean eginen den manifestaziora eta martxoaren 22an Euskal Herria ez dago salgai lelopean Gasteizen eginen denera.

Horiek dira manifestuaren izenpetzaileak: Arrapitz, APFPB Euskal Herriko Etxe Ekoizleen Elkartea, BLE Biharko Lurraren Elkartea, Xapata Itsasuko gerezi ekoizleen elkartea, EHZ festibala, Basaizea Baigorriko kultur elkartea, Baiona, Biarritze, Donibane Lohitzune, Garazi, Hazparne, Itsasu eta Kanboko Gaztetxeak, LAB eta Solidaires sindikatuak, Bizi!, Alda, Goooxoan elkartea, Sutan kolektibo transfeminista eta Aroztegiko auziperatuekin elkartasun komitea.

Gaza Humanitarian Foundation: palestinarrak desplazatzeko enegarren bidea
Lau astetan 550 hildako eta 4.000 kolpatu egon dira GHF fundazioaren banaketetan. Jakiaz gain, tiroak ere banatzen dabiltzalako sionistak. 170 GKEk dute egitura horren desagerpena... (+)
Kritika gogorrak jaso dituen AEBetako Gaza Humanitarian Foundation-aren filiala desegingo du Suitzak
AEBek eta Israelek kudeaturiko erakundeak ez du Suitzako ordezkaririk ezta helbiderik bertan eta horregatik abiatu du egitura desegiteko bidea Suitzako Zaintza Agintaritza Federalak. Gazarako Israelek... (+)
Itsas hondoen ustiapena: zientzialariak alarma jotzen, baina moratoriarik ez zerumugan
60 bat estatu eta gobernu buru elkartu dira Nizan (Frantziako Estatua) Ozeanoei buruzko Nazio Batuen Konferentziaren kari. Donald Trumpek itsas hondoen esplorazio eta erauzketa komertziala... (+)
Energia berriztagarrien arloko kooperatiben europar federazioko Kontseilu Errektoreko kide bihurtu da Goiener
Rescoop.eu federazioko Kontseilu Errektorean sartu da Goiener kooperatiba, eta  "lorpen handitzat" jo du ardura berri hori. Iragan maiatzaren 22an Krakovian (Polonian) egindako Energia Komunitarioaren Foruman parte... (+)
"Pulpitutik mintzo den apezak uste du egia baduela, nik uste dut isiltzen ikasi behar dugula"
Ziburuko Azokaren kari, Azokaroan aurkezturiko Gizatasun arrantzale (Euskaltzaleen Biltzarra) liburua esku artean hartuta, itsasoan –apez bezainbat arrantzale gisa– eramandako biziaz aritzea zuen xede kazetariak. Baina... (+)
gora