Neguari zuztarra moztuko dion sagurik ez da sortu oraindik

Eskola ezin bada baserrira igo, baserria jaitsiko da ikastetxera...

Hamar urte baino gehiago daramatza martxan Arabako Nekazariak Eskolan proiektuak, Hazi fundazioak zenbait ekoizlerekin elkarlanean bultzatzen duena. Haur eta gaztetxoak nekazal mundutik geroz eta deskonektatuago bizi diren garaiotan, inoiz baino beharrezkoagoa da elkar ezagutzeko eta bi munduak harremanetan jartzeko guneak sortzea, eta horregatik abiatu zuten egitasmoa. “Landa eremuko bizia ikasleei ezagutaraztea da proiektuaren helburua, eta horretarako, ekoizleok joaten gara eskoletara tailerrak ematera”, azaldu du Sergio Martinez de Rituerto erlezain arabarrak. Lehen urteetatik egitasmoko partaide da bera.

Garazi Zabaleta
Garazi Zabaleta

2016tik ARGIAn astero esperientzia baten berri ematen du.


2024ko martxoaren 18a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Gaur egun hamar bat ekoizle dira proiektuan parte hartzen dutenak, nahiz eta hamarkada honetan zehar asko izan diren bertatik pasatu diren nekazari eta abeltzainak. Ikasturte bakoitzean 40 eta 50 tailer artean ematen dituzte herrialde osoko eskoletan: “Ekimenarekiko interesa erakusten duten eskola guztietara mugitzen gara, Araba osoan”, azaldu du.

Proiektuan parte hartzen duten ekoizleak eta bultzatzaileak urtean bizpahiru aldiz elkartzen dira landuko dutena denen artean antolatzeko eta zehazteko. “Hainbat ekoizpen motatako jendea biltzen gara: behi-ukuiluak dituztenak, barazkiak ekoizten dituztenak, eredu intentsiboagoan nahiz eredu ekologiko txikian, gaztagileak, mahastizainak…”. Familia-ekoizpenak dira guztiak, eta garrantzitsutzat jotzen dute ekoizleak beraiek izatea eskoletara joaten direnak, lehen pertsonan hitz egiten dutenak. “Hurbileko ekoizpenak bizirik mantentzearen garrantziaz ohartaraztea da helburu nagusia, nahiz eta ekoizle bakoitzak gure modura antolatzen dugun jarduera”.

Urtero mila ikasle inguru

Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloko ikasleei zuzenduta dago programa, 11 eta 12 urteko ikasleei. Aurreko zenbait urtetan gazteagoekin ere elkartu ziren ekoizleak, 8 eta 12 urte bitartekoekin. “Ikasturte bakoitzean 900 eta 1.000 ikasle artean pasatzen dira gure tailerretatik”, azaldu du erlezainak. Urte batetik bestera, ekoizleak txandakatuz doaz haien artean, ikasleek jarduera bat baino gehiago ezagutu dezaten.

“Eskola batetik bestera asko aldatzen da, baina, orokorrean, eta batez ere hirian, haurrak landa eremutik oso deskonektatuta bizi direla sumatzen dugu. Horregatik, uste dugu garrantzitsua dela landa eremua eta hango herritarrak existitzen garela ikustea, elikagaiak nork eta nola ekoizten dituen ikas dezaten”.

Auzolan praktikak herriko nekazari eta abeltzainekin
2025-06-30 | Garazi Zabaleta
Burujabetzan sakontzeko egitasmoa da Oiartzun Burujabe proiektua, udalaren, herriko ehun ekonomikoaren eta herritarren artean bultzatu dutena. “Oiartzungo herritarrek bertako baliabideak eta produktuak, bertan ekoizten dena... (+)
Bertako ahuntz arrazaren txorizoak
2025-06-23 | Garazi Zabaleta
David de Blasek abiatutako proiektua da Azpigorri Ahuntz Txorizoak, eta izenak argi uzten duenez, azpigorri arrazako ahuntzekin ari da lanean. “Urteetan industrian aritu nintzen lanean,... (+)
“Bizirik dagoen landarea duzu ahoan ernamuin bat jatean”
2025-06-16 | Garazi Zabaleta
Hamabost urte baino gehiago daramatza martxan Bizkaiko Kimuak ernamuinduen proiektuak, baina hasierako bultzatzaileak erretiratu dira eta erreleboa hartu berri dute Mikel Landa Luzarragak eta Asier... (+)
Nafarroako ekoizle eta artisauen azoka berria Iruñeko Basotxoan
2025-06-09 | Garazi Zabaleta
Ekoizleen eta kontsumitzaileen arteko zuzeneko harremanak sustatzeko asmoz azoka berria jarri du martxan Iruñeko Udalak, INTIA-Reyno Gourmetekin, Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseiluarekin (NNPEK), Elikagai Artisauen... (+)
“Metalezko bastoiak ikusten dira orain, baina hurritz makila betiko erreminta izan da gurean”
2025-06-02 | Garazi Zabaleta
Umetan aitarekin ikasi zuen Unai Zabala Zubelzu txaramarrak hurritz makilak egiten. “Perretxikotara joaten ginen bezala, makilak egitera ere ateratzen ginela gogoratzen dut, hamar bat urte... (+)
gora