Astelehenero 8:00etan zure epostan
07:57
17:44
12:41
21:37
Ilgora Aza. 12 Aza. 26
Ilberri Aza. 9 Aza. 24
0:00 - 24:00 Fruitua
Hurritz makilak mozteko ilgora 12tik 25era izango da
Azaroaren 12 10:31 arte ILBEHERA, ondoren ILGORA
Aste osoa ILBERRI
Hurritz makilak mozteko ilgora 12tik 25era izango da. Hurritz makilak azaroko ilgoran mozten dira. Hurritz helduetan zortzi altsuma landarean utzi behar direla esan ohi da. Zenbaitek abenduko ilgoran ere mozten dute.
Baratzerako ereintza: tipulina, berdetarako eta burutarako baratxuria, zainzuria, errukula, eskarola, ziazerba, baba eta ilarra. Berotegirako ereintza: tipula gorria, berdetarako baratxuria, errefautxoa, errukula, uraza, eskarola, kukulua, ziazerba, baba eta ilarra.
Baratzean landatzea: aza, azalorea, erromaneskua, brokolia, eskarola eta marrubia. Berotegian landatzea: tipulina, uraza, eskarola, kukulua, zerba eta ziazerba.
Aste honetarako lan egokiak: Sustrai lodiak eta errizomak dituzten lore landareak birlandatu. Neguko loreen erraboilak landatu. Berdetarako eta burutarako baratxuria “erein”.
Kuia aleei lurra kendu, azpian zerbait jarrita. Ondo helduta eta azala zailduta badute, bildu eta lehortuta jaso.
Landare usaindunak banatu eta landatu: menda, ezkaia, izpilikua
Udazken-negurako azken aza jendea eta porrua landatu.
Txertatutako landareetan txertoaren azpitik hazitako altsumak kendu.
Udako begiko txertaketa garaia da. Sasoia lehorra badoa, txertoa egin aurretik sakon ureztatu mentu oina.
Soropila areatzeko garaia da. Hondarra ere eman daiteke, baita ongarria ere lehen eman gabe badago.
Soropil eta belardi berriak sortu eta lehengoak osatzeko hazia erein.
Haziak jaso nahi ez ditugun lorategiko landareetan lore iharrak kendu, indarra lore berriak ematera bidera dezaten.
Sustrai lodiak eta errizomak dituzten kala eta tankerakoak orain atera lurretik eta ugaltzeko banatu eta birlandatu.
Neguan loratuko diren erraboilak landatu: idi-bihotza, hiazintoa, nartzisoa eta abar.
Hortentsia, arrosa eta tankerakoan aldaxkak egin ugaltzeko.
Lizar adarrak moztu bazkatarako. Orain zuzenean aziendari emateko edo negurako zatukatan bilduta jasotzeko.
Fruta arboladia edo azienda gehiago larretuko ez den belazeak ongarri erdi onduarekin ongarritu daitezke.
Peoniak ipurditik atera eta banatuta birlandatu.
Era guztietako haziak bildu, lehortu eta jaso.
Arbolen hazi handiak geruzatu, ontzi batean hondar artean babestuta jarri, kanpoan eta heze eusteko ureztatu.
Inaurkinak bildu.
Eskarola, borraja, ziazerba, udaberriko aza, tipulatxa, tipulina, porrua eta arabarba.
Hurritza ugaria da Euskal Herri hezean. Erreka inguruetan topatuko duzu ugarien, urzalea da-eta. Garai batean, nekazaritzaren artea ikasi aurretik euskaldunok makina bat hurra janak izango garela iruditzen zait.
Hurritzak badu, baina, beste altxor izugarri bat: egurra. Hurritza zuhaixka da eta ez du tamaina handiko zurik emango, baina bere adar ugarietako egurra gauza askotarako erabili izan da: hesiak eta keretak egiteko, etxe barruko hormak altxatzeko, saskiak eta otarreak josteko, barriketako uztaiak lotzeko, makilak egiteko, su-egurretarako, ikatza egiteko...
Ilgoran bota izan da beti hurritza, zenbait tokitan urrikoan, baina gehienetan azarokoan. Gutxi batzuetan baita abenduan ere. Ilgorak hurritzaren egurrak berezkoa duen malgutasuna areagotzen du. Biguntasunean etorkor, ia nahi den forma emateraino eraman daiteke saskigintzan eta upelgintzan bezala.
Makiletan da hurritza ezagunena. Gehienetan hurritzaren ipurdiko muskil luze eta zuzenak izaten dira, esku makiletarako bezala akuilutarako. Makilgileak azala zuria duen hurritza nahi du, zailduagoa nonbait...
Etxe barruko landare honek argi barru behar du baina eguzkitan erre egiten da.
15-20 °C bitartean bizi da gustura. 10 °C-rainoko tenteraturan ere biziko da, baina hostoak galdu egingo ditu.
Udaberri-udan ura dezente behar du, baina lurra lehortu arte ez ureztatu eta ondoren beheko ontzia hustu. Negu partean lurra lehor samar utzi.
Bi urtez behin udaberrian loreontzi handixeagoan landatu. Sekula ez handiegian. Tarteko urtean lurrazala berritu. Beti lur beltz eta luar edo simaur nahasketa erabili.
Hostoak bigarren urtean horitu eta erori egiten dira. Horrela beti palmondo itxura hartzen dute. Janari nahikoa badu hosto gehiagori eutsiko dio.
Ugaltzeko: beldurrik gabe enborra ebaki eta 6-8 cm-ko zatiak landatu lur epel hezean. Puja berriak erraz garatzen dira ebakitako enborrean eta landatutakoetan.
Azalpen guztiak: Etxeko landareak liburuan
Etxe barrurako landare gehienak bi erako ontzietan landatu ohi dira: plastikozkotan eta lurrezkotan. Landareak bietan ongi hazi ohi dira eta landarezale bakoitzak bata edo bestea hobesten du. Bien arteko alderik nabarmenena ureztaketa egiteko maiztasuna da. Plastikozko loreontzi batetik lurrezko batera (edo alderantziz) landarea birlandatzeak, ureztatze-ohiturak aldatzea du berekin.
Lurrezko ontziaren abantailak:
- Lurrak poroak ditu. Zainek errazago hartzen dute arnasa. Maizago ureztatu behar da, baina lurra nekezago lokaztuko da.
- Astunagoa da, iraultzen zailagoa eta eusten errazagoa.
Plastikozko ontziaren abantailak:
- Arina da eta erraz mugitu daiteke.
- Gutxiagotan ureztatu behar da.
- Garbitzen erraza da.
Lurrezko eta plastikozko ontziez gain, badira zurezkoak, zeramikazkoak, beirazkoak eta abar. Norberak hautatu behar du, baina oinarrizkoa, drenaje ona izatea da, hau da, ontziaren azpialdeko zuloak behar bezain garbi izatea.
Argitasun handia behar du, baina eguzki galdatan ez jarri.
Epeltasuna maite du bioleta afrikarrak. Neguan 15 °C-tik behera hil egingo da. Horregatik, neguan ekialdeko edo hegoaldeko leiho batean eduki. Udan mendebaldeko batera eraman, ordea.
Haize-korronteetatik urrundu eta tenperaturaren gora-behera zakarrak saihestu.
Ureztaketa-ura epela edo hotzila erabili beti. Onena euritakoa da, kareak ere kalteak eragiten baitizkio.
Ingurune hezea behar du, nahitanahiez: lurrari heze eutsi. Ur epela erabili. Ureztatzean hostoak ez busti, onena azpiko platerean ura jartzea. Ihinztagailu fin batez noizbehinka eta eguzkitatik urruti lainoztatu.
Informazio hori eta gehiago: Etxeko landareak liburuan
Erlazionatutako landarea: Bioleta afrikarra
Argazkia: Dani Blanco.
Etxe barruan ditugun landareentzat aire freskoa beharrezkoa da. Aireztapenak, gure landareen osasuna aieka askotatik hobetuko du:
- Lurrin toxikoak egotzi egiten dira (berogailuarenak, pintura erabili berriarenak, eta abar).
- Zurtoinak sendotu eta gaitzekiko erresistentzia hobetu egiten da.
- Tenperatura kontrolatu eta bere onera ekarri daiteke; beroaldietan batez ere.
- Hezetasuna murriztu edo handitu daiteke premien arabera, adibidiez, gaitzen erasoak eragotziz.
Aireztapena leiho edo ate bat irekiz egiten da. Sekula ez aire-korronteak eragiteko atea eta leihoa biak batera irekiz.
Kuia, kiwi, sagar, udare, mizpira eta abar ilbehera honetan bildu eta toki fresko, ilun eta, batez ere, ondo haizeberritzen den batean jaso.
Elkarren ondoan ez jarri.
Dasta hobea izango dute abendura arte arbolean bertan uzten direnek; kiwiak, adibidez.
Laboreak: olo, gari, zekale, garagar... Baita baba handia, baba beltz txikia, ilarra, baratxuria, ardi-mihia, udaberriko aza, errefaua, perrexila, udaberriko porrua, tipulina eta tipula gorria eta zuria.
Babespean azalorea, errukula, ziazerba, borraja eta neguko uraza eta eskarola.
Eskarola, borraja, ziazerba, udaberriko aza, tipulatxa, tipulina, porrua eta arabarba.
Libre dauden sailetan ongarri berdea erein, laborea eta lekaduna nahasian onena: pagotxa, zalkea, oloa... Batez ere hurrengo urtean janari asko eskatzen duten landareak jarriko ditugun taulenetan.
Ongarri berdea erein beharrean, ongarri ondua eman: simaurra, luarra, zizare-lurra...
Marrubi saila txukundu eta landare gazteekin berritzeko sasoia da.
Orburuak, karduak eta abar lurrez edo lastoz edo belar onduz edo... babestu.
Kuia, babarruna eta artoa haizeberritzen den toki fresko, ilun eta lehorrera jaso.
Uztaren amaiera. Jasotzekoak edo gordetzekoak aukeratu: hur, intxaur, gorde-sagar, mizpira, kiwi... Toki fresko, ilun, lehor eta egurastuan jarri.
Elorri beltzaren basaranak edota gurbitzak ere onenak orain izango dira.
Hazitarako jaso nahi ditugun aleak bereizi. Mamitsuak diren fruituak usteltzen utzi eta gero hazia bereizi. Haziak erreka-hondarretan geruzatuta jarri, eta kanpoan eduki. Fruitu lehorrak erori ordurako geruzatuta jarri.
Arbolak eta zuhaixkak landatu: zitrikoak eta pikondoak, edo ontzian datorren edozein: hurritz, ahabia, mahatsondo, mugurdiondo, andere-mahatsondo... Geroagokoentzako zuloak egin.
Zitrikoak, ahuakateondoa, pikondoa edo hotzak kalte egin diezaiokeen edozein fruitu landare babestu.
Ilgoran, makiletarako hurritza moztu.
Su-egurretarako pagoa ere ilgoran bota.
Hostailak ihartzerainoko eguraldia izan bada, su-egurretarako edo materialetarako beste zuhaitzak bota daitezke.
Hostoa galtzen ez duten zuhaitzak landatu daitezke. Hostajea galtzen dutenak ere hemendik atzera nahi denean, soildu ondoren beti ere.
Gero landatuko ditugunentzako zuloak egin.
Orbeletarako sasoia da.
Hotz handia den tokietan lurpeko erraboilak atera, lehortu eta jaso: daliak, gladioloak...
Lorontzietako landare ahulak babestu. Baita hotzarekin sentiberak diren zuhaitzak eta zuhaixkak ere.
Negu-udaberrian loratuko diren erraboilak landatu: idi-bihotza, mugeta, hiazintoa, lilipa, irisa, fresia, azpelarra...
Zuhaitz, zuhaixka eta hesien landaketa. Hostaiari eusten diotenak, batez ere: gorostia, basaerramua, ezpela, koniferoak, huntza, banbua, kamelia... Baita arrosondoa ere.
Soropilari azken moztualdia eman, goi samarretik. Soropila areatu: belar artean pilatutako kondarrak harrotu eta lurrazala ebaki. Ondoren luar edo simaur ondu pixka bat banatu. Lan honek belarrari errotzen lagunduko dio.
EMAN HARTURAKO:
Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545