Ez dakit nork jarriko zion porru-tipula izena baina erdiz erdi asmatu zuen. Bien arteko dasta bikaina du bere hostoak. Tipularekin lotzen dute (ciboulette,cebollino...) baina ez du hark duen erraboila edo burua. Hostoak baliatzen ditugu, moztu ahala berritzen delarik. Arrosa koloreko lore borobilak ematen ditu. Ontzi batean etxean egiteko landare egokia da. Landare iraunkorra da, baina hotz handia egiten duen tokietan urtero berritu beharko da. Landareak negua osorik igaro badu, zatitu eta arrabeteko tartearekin aldatu. Bestela hazia, sarri xamar erein. Bi eretara, martxo aldera. Landaretik datorrenari hostoa azkarrago mozten hasiko gara. Sarri-sarri moztu hostoak, horrela berritzeko grina piztuko diogu.
Ekin iezaiozu baratzeari. Aspaldi buruan hara-hona darabilzun asmo hori mamitzeko sasoi ezin hobea da hau. Bidea jorratzeari ekiteko xedeak erein, intentzioak zehar landatu, deseinuak aldatu,... (+)
Porruaren kolore urdina nabarmen agertzen da neguak gorritutako paisaian. Urdinezko olatuen itsasoak dira porru sailak. Behazunduta dabil, baina, azken urte hauetan porruzaintzaile jendea. Aspaldi arerio... (+)
Edari ederra da txikori ura, eta osasungarria. Txikoria edan bezala jan daiteke. Jakia ere oso ona omen da, osagarritsua. Txikoriatar gehiago ere bada. Zaharrak dira... (+)
Aurten sekula baino har gehiago ikusi dut porruetan (Allium porrum) barrena. Acrolepiopsis assectella izena duen har ttiki txatxu batek porruaren bihotzean zulobidea egiteko ohitura du.... (+)
Malus x domestica, sagarrondoaren loraldiak udaberria erdiz erdi harrapatzen duenean, inguruan dituen loratzeen prozesioa ez da amaitu: etxekoa duen irasagarrondoa (Cydonia oblonga), garikota (Silene vulgaris)... (+)
Ekonomia sozial eraldatzailearen sareko kide da ARGIA (Bizi Baratzea). Informazio burujabetza helburu, egunerokoan gauzak egiteko beste modu batean sinesten dugu.
BIZI BARATZEAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.