Asteroko buletina
Izotzileko elurra, burnia; otsailekoa, altzairua; martxokoa, harria; apirilekoa, lurra; eta maiatzekoa, gazura.

Landarepedia

Erremolatxa

Beta vulgaris subsp. conditiva

[Jakoba Errekondo]

Zerba basati batetik datoz gaur egun ezagutzen ditugun erremolatxa eta zerba guztiak. Beraz espezie berekoak dira denak, Beta vulgaris, baina azpiespezie desberdinak dira. Sustrai lodiengatik aukeratu eta bereizten joan dira erremolatxak eta hostoagatik zerbak. Erremolatxak hiru multzotan banatzen dira: bazka erremolatxak, azukre erremolatxak eta baratze erremolatxak. Azken hauetaz arituko gara. Ezagunena sustrai gorria duena da, baina badira horiak, zuriztak...
Bi urteko landarea da. Lehen urtean hostaia indartu eta erreserbak eginez sustraia gizentzen du. Hurrengo urtean, erreserba horien bizkar 1,5 m arteko lorea garatu eta haziak emango ditu.
Guk erreserba horiek jan nahi ditugu, sustrai potzoloa.

 

Oinarrizko premiak

Sustrai lodia handitzeko sustraitxo sare ikaragarria hedatzen du.
Ura atsegin du eta giro freskozalea da, hotzak ez du beldurtzen. Ur eskasia badu, mikaztu egiten da eta kolore gorria saretu, lausotu egin daiteke. Simaur berririk ez du usaindu ere egin nahi. Onena, aurretik beste barazki batentzako ongarritu zen sailean jartzea da.

 

Noiz zer lan

Goizegi ereinez gero, landarea kaxkarra geratuko da, sustraia osatu ezinik eta tontortu daiteke. Lurra berotu denean erein, martxotik aurrera. Bi hilabetera biltzen hasteko moduan egongo dira. Lurra ongi harrotu. Errenketan edo sail osoan erein daiteke. Errenkak 25-30 cm tartearekin, haziak 3 cm lurperatu. Jaiotakoan bakandu, 10-15 cm utzi tartean.
Tartean lurrari heze eusteko eta belarrik ez izateko inaurkinen bat jarri daiteke: orbela, garoa, belar ondua, lastoa, simaur zahar-zahar lehorra...

 

Uzta

Gazte direnean jan, bestela mamia zakartu egingo da, zikoizteraino.
Uda partean ere, bero handiak badira sustraia laztu egingo da. Azkar jan. Gerorakoak badira ureztatu.

 

Gaitzak eta izurriteak

Zorriak eta erremolatxaren euliak izurrite eta mildiua eta antzeko onddoek sortutako gaitzak. Kontuz simaurrarekin, zorriak erakarriko ditu.
Gaitzak ur gehiegiari lotuta etortzen dira, harrotu gabeko lurretan. Zerbaren zerkospora du berea.
Jaio berritan txorien erasoei adi.

 

Nor norekin

Lagun onak ditu aza jendea, uraza, baba, babarruna, patata eta azenarioa. Ttiki-ttikiak jan daitezkeenez, ziklo luzeagoko landareen artean jarri eta haiek handitzerako jan.
Tipula inguruan badu, bareak ez zaizkio hurbilduko.
Senide duen ziazerba ez du gogoko.

 

Trikimailuak

Gatza gustatzen zaio lurrean, erein aurretik lurra prestatzerakoan itsasoko gatza gehitu metro karratuko 15 bat gramo.
Sustrai puska ona da, baina baita hostoak ere. Guri-guriak entsaladan edo, hazixeagoak, zerbak bezala prantatuta.
Sustraiak bizkor hazteko era onena hazkunde baketsua eta etenik gabekoa izatea da: lehorterik gabe eta kolperik gabe (jorratzerakoan eta abar).
Zure baratzean negua hotza bada, zakartu egingo dira. Izozteak hasi aurretik atera eta hondar artean jaso toki hotz batean eta negu guztian jan ahal izango dituzu.

 

Gatza gustatzen zaio, jarri aurretik lurrari eman: 15 gr/m2.

atzera

Erlazionatutako jakingaiak

Baratzean hasiberrientzako ipuina
2023-05-08 | Jakoba Errekondo
Ekin iezaiozu baratzeari. Aspaldi buruan hara-hona darabilzun asmo hori mamitzeko sasoi ezin hobea da hau. Bidea jorratzeari ekiteko xedeak erein, intentzioak zehar landatu, deseinuak aldatu,... (+)
Pipermina, mina eta beroaren neurria
2023-02-02 | Jakoba Errekondo
Hotzak beroa eskatzen du. Beroari deika udaren egunik luzeenak etorri aurretik hasi ginen, maiatzean. Orduan pentsatu genuen neguko hotzenean, piperrak landatu genituenean. Piper aldaera asko... (+)
Txikoria eta osterzuria saltsa mikatzetan
2022-09-20 | Jakoba Errekondo
Edari ederra da txikori ura, eta osasungarria. Txikoria edan bezala jan daiteke. Jakia ere oso ona omen da, osagarritsua. Txikoriatar gehiago ere bada. Zaharrak dira... (+)
Zainzuriaren puntta berriko kakalardoa
2022-07-20 | Jakoba Errekondo
Apopilo berriak ditugu etxean. Berriak izaki gozo-gozo hartu ditugu, ezagutu ditugun arte! (+)
Fruitu aroa, hazi aroa
2020-10-15 | Jakoba Errekondo
Fruituak biltzeko sasoia da. Fruituak gozatzeko sasoia da. Horretarakoxe sortzen ditu fruituak landareak: guk, animaliok, goza ditzagun. Fruituak jan eta gogoko bihurtu. Gozamen hori betikotzeko,... (+)
Kru-kru kurruskatu
2019-07-14 | Jakoba Errekondo
Bero zakarrak izan dira uda hasiera honetan. Ohitzen ahal gara! Klima aldaketa gezurkeria dela esaten jarraitzen dutenak, beraiek jakingo dute zein patrika betetzen ari diren,... (+)
Errazkerietan
2016-01-24 | Jakoba Errekondo
Dena atzekoz aurrera ikusten duen jendea bada. “Baratze bat egingo nuke, gustura, baina ez dut lurrik”, “ikaragarrizko lanak dakartza”, “landarea jarri eta zer edo zer... (+)
Idien kanpaia
2015-12-13 | Jakoba Errekondo
Zenbat ordu eman ote dute gure nekazariek zerutik datorrenaren peskizan? Eta igaro beharko dituztenak. Sekula santan ez da eguraldiarekin letorkeenaren beldur hori galduko; ezkutatu, aldendu,... (+)
Tomatearen zapela
2015-05-24 | Jakoba Errekondo
Tomateak  (Lycopersicon esculentum) adina kontu sortzen duen lagunik ez dugu baratzean. Ameriketatik ekarria, Europako lurralde bero eta lehorretan hedatu zen eta hango jendearen migrazioarekin pixkanaka... (+)
Kristoren esnea
2014-09-21 | Jakoba Errekondo
Latexa ez da izerdia. Landareek, gehienetan zuhaitzek, jariatzen dituzte bata zein bestea. Ez omen dira, ordea, gauza bera, ezta gutxiagorik ere. Izerdiak bi dira: gordina... (+)
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

Bidelagun

Fede Pacha&Co
gora