Asteroko buletina
Maiatz hotz, urtea botz.

Landarepedia

Dani Blanco

Izpilikua

Lavandula sp.

[Jakoba Errekondo]

Izpiliku fina, asta-izpilikua... Espezie asko dago genero honetan. Belatxeta eta belar xuta ere esaten zaie. Txindurriak uxatuko ditu eta baratzerako onak diren makina bat intsektu erakarri, garbitzaile onak diren krisopak, polinizatzaileak... Lurringarriarena egiteko ere etxean nonahi jar dezakezu, arropa artean, adibidez. 

Oinarrizko premiak

Toki lehorretakoa hau ere, halako txoko batean jarri, eguzki galdatan. Eskertuko du, eta alde ederreko lurrineko hostaila emango du. Karea eta errautsa gustuko ditu. Adaxkak udazkenean edo udaberrian aldatu behar dira: lorerik eman ez duten kimu berri guriak izan behar dute, mutturreko hosto txikienak bakarrik utzi, eta lur gozoan aldatu. Hormonetan bustiz gero errazago itsatsiko dira. Lorea lehortu eta jasotzeko goiz partean moztu, behin ihintza desagertu denean; sortatan lotu eta buruz behera ilunpetan jarri. 

atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

gora