Buztin-lurraren oinarria, azpian duen harri edo arbela ustela. Itoa eta uraren eta airearen joan-etorria eragozten duena, lurraren bizia zailduz.
Txandakatu
Sail berean landare baten ondoren beste zein jarri.
Txandakatu
Sail berean landare baten ondoren beste edozein jarri.
Txaradi
Zuhaixkez osatutako basoa.
Txertaka
Makatza. Landare basakaren hazitik sortzen den landarea. Txertatzeko gaia, mentuoina.
Txertatu
Landare bati beste landare baten zatia jarri. Nahitaez begi bat behintzat izan behar du, jartzen den zatiak. Begi soila izan daiteke edo adar zati bat, edo azala. Aurrerantzean bata bestearen gainean biziko dira.
Sinonimoak: Mentatu, Enpeltatu, Eztitu
Txertatu
Eztitu, mentatu, enpeltatu. Landare bati beste landare baten zatia jarri. Nahitaez begi bat behintzat izan behar du, jartzen den zatiak. Begi soila izan daiteke edo adar zati bat, edo azala. Aurrerantzean bata bestearen gainean biziko dira.
Txir-txir satorra
Luhartza, Aramaioko Oletan.
Txirpi
Moztutako zuhaitzak edo arbolak anduitik edo sustraitik ematen duen landare berria, sortu berria denean. Landare gazteari ere esaten zaio.
Hazitegia ere bada: "Txirpi meaztua da muintegia"
Sinonimoak: Altsuma
Txirpi
Landare berria sortzeko tokia. Txirpi meaztua da muintegia.
Sinonimoak: Mindaitz, Muintegi, Mintegi
Txola
Atxine garia moztean egiten ziren txortak, gero hauek bilduz meta handiagoak egiteko
Txorko
Haziak ereiteko lurrean atxurragaz egiten den zuloa sakonago patatak ereiteko edo azalago, indaben kasuan.
Zenbat erein den jakiteko txorkoka kontatzen da.
Indabak eraiteko batek txorkoak egiten ditu eta atzetik datorrenak hazia botatzen du
Txorten
Fruituari edo hostoari eusten diona.
Sinonimoak: Aila
Txortena
Fruituari edo hostoari eusten diona.
Ugerra
Herdoila Zamudion.
Ur-asetu
Euriaren emanaren eraginez ase eta ito den lurra.
Sinonimoak: Ur-asetua
Ur-asetua
Euriaren emanaren eraginez ase eta ito den lurra.
uspela
egutera hitzaren antonimoa
Usteldura
Lizun gaitza. Landarearen atalei eraso eta usteltzen dituen gaitza. Jeneralean onddo batek eragina.
Usteldura
Landarearen atal desberdinak eraso eta usteltzen dituen gaitza. Jeneralean onddo batek eragina.
Sinonimoak: Lizun gaitza
Xarrakatu
Zopizartu, izakitu, axarkatu, atxartu, azartu, saratu; Berroetan eta Labaienen.
Xarrapa
Saldiasen, hazitegian edo baratzean lurra berdintzeko erabiltzen den eskuarea.
Xartaxa
Gorrina, Berroetan.
XERBELDU
landareak eta loreak xerbeltzen dira, alegia zimeldu.
Xirmendu
Txirmendu, txirmentu, sirmendu. Mahatsondoaren adarra, luzea eta malgua. Bertan adar ttikiak, hostoak, loreak eta mahats mordoak hazten dira.