Landarez antolatutako hesia. Tartean eskardak edo arantzak dituztenak izatetik etorriko ote da?
Eskuare
Lur gainekoak biltzeko edo lur azala berdintzeko tresna. Kirten luzearen muturrean trabeskako puskan hortzak dituena.
Sinonimoak: Eskutila, Arrastelua, Xarrapa
Eskuarea
Arrastelua, xarrapa. Lur gainekoak biltzeko edo lur azala berdintzeko tresna. Kirten luzearen muturrean trabeskako puskan hortzak dituena.
Eskuaretu
Eskuarea paseaz lur gainekoak bildu.
Sinonimoak: Zarretu
Eskuaretu
Zarretu. Eskuarea paseaz lur gainekoak bildu.
Espadizea
Kordotx edo espata batez inguratua lore multzo edo infloreszentzia.
Espata
Kordotxa. Lore multzoa biltzen duen petalo itxurako handia.
Espora
Lorean geratzen den ar eta eme arteko nahasketa sexualik gabe, landareak sortzen duen ugaltzeko "gorputza". Berekasa landare berri bat sortzeko gai da. Garo, onddo eta abarretan izaten da.
Esporangioa
Garoen hostoen azpiko aldean esporak sortzen diren tokia.
Estigma
Lorexakia. Lorearen aieka emearen mutturra.
Estipea
Palmondoen enborra, bakarra, ardakatu gabea.
Estoloia
Herrestadarra. Landareak airean edo lur gainean hedatzen duen adarra. Mehea eta luzea izaten da, eta muturrean landaretxo berriak sortzen ditu.