Uztailean gariak ebaki, horrek zer poz duen nekazariak daki

Ur eskasiari aurre egiteko, errekak aurkitzea ogibide

Euskal Herriko erreka eta ibaietako ur falta gero eta azkarragoa eta nabariagoa da. Arrantza federazioko teknikariek, erraterako, Zuberoako erreken osasuna aztertu dute, eta ondorioztatu dute idorteak eragin nabarmenak izan dituela. Hortaz, Larraineko Hur-Xenda enpresak lanbide berria sortu du: errekak aurkitzea. 2018tik mendiko ur iturriak atzematen egiten dute lan, ustiagarri bihurtzeko.


2026ko abuztuaren 27a
Helikopteroz eramaten du Hur-Xenda enpresak iturriak ustiagarri egiteko beharrezko materiala.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Garai batean, piratak itsasoz itsaso ibiltzen ziren altxorrik preziatuenaren bila: urrezko txanponez betetako kutxak. Bada, gaur egun, badirudi x gorria duten mapek ez dutela itsasoa seinalatzen, barnealdea baizik. Bilatu beharrekoa ere formaz eta kolorez aldatu da; momentu honetan ura baita benetako urre likidoa.

Izan ere, larrialdi klimatikoaren ondorioz Euskal Herriko errekek eta ibaiek gero eta ur gutxiago dute, eta lurra, berriz, gero eta idorrago dago. Gauzak horrela, Larrainen (Zuberoa) Hur-Xenda enpresa sortu dute, eta 2018tik mendiko ur iturriak atzematen dituzte, ustiagarri bihurtzeko.

Jean Pierra Akozeberri da altxorra bilatzearen arduradunetariko bat, eta asteartean Euskal Irratiak hedabideko Goiz Berri saioan azaldu duenez, herriko etxeak dira haien bezero nagusiak. Baina Hur-Xendakoek ez dute lana hutsetik hasten; erakundeek lehenik hidrogeologian aholkularitza bulego bati eskatzen diote ikerketa egiteko, eta haien lanean oinarritzen da Larraineko enpresa inbertsioak merezi duen neurtzeko.

Baiezkoan, Hur-Xendako langileak iturria ustiagarri bilakatzera joaten dira mendian goiti, beharrezko materiala, gehienetan,  helikopteroz eramanda. Akozeberrik erran duenez, historikoki mendi gainetan zeuden iturriak baliatu dituzte beheragoko bordak, baserriak eta etxeak urez hornitzeko. Gaur egun, ordea, hala beharrez gero, Hur-Xendakoek behe aldean dauden iturrietako ura ere goiti igortzen dute, teknika aldatuta.

Urtegiak eta itsasoak

Urtegien egoera ere kezkagarria da uda honetan: Hego Euskal Herriko urtegien edukieraren %48,4 soilik baitago beteta, abuztuan ohi baino ia 6 puntu gutxiago, alegia. Urtegiak ez ezik, hainbat urmael ere egoera kezkagarrian daude. Araban, erraterako, Aiarako Udalak jakinarazi du Gorobelgo mendizerrako ura agortzear dagoela. Horrek lehen sektoreari eragiten dio zuzenean, udan abeltzainek Gorobelera igotzen baitute ganadua.

Txostenaren arabera, Bizkaiko golkoan beroketa klimatikoarengatik uraren tenperatura 1,6 gradu goititu da uda honetan

Uda honetako tenperatura altuek ere eragina eduki dute itsasoan. World Weather Attribution kolektiboak Europa guztiko itsasoen tenperaturak neurtu ditu, eta abuztuaren 19an argitaratu du ikerketa. Txostenaren arabera, Bizkaiko golkoan beroketa klimatikoarengatik uraren tenperatura 1,6 gradu goititu da uda honetan, eta ondorioz arrainak urruntzen ari dira. 

Arrainak, oxigeno faltan

Udako prezipitazio kopuruaren jaitsiera ikusita, itsasoko ura ez dator zerutik, erreketatik baizik. Bada, arrantza federazioko teknikariek Larraine eta Urdatxeko (Zuberoa) erreken osasuna aztertu dute, eta ondorioztatu dute idorteak eta beroak arrainengan eragin nabarmena izan duela.

Arrainen federazioko teknikariak erreketako arrainak zenbatzen, elektrizitate bidezko teknika bat erabilita. Euskal Irratiak

Ehun metroko tarte batean, biomasa ikertu eta arrainak kontatu dituzte. Horretarako, elektrizitate teknika berezi bat erabili dute, eta 1.500 arrain aurkitu dituzte. Iban Salles teknikariak Euskal Irratiei azaldu die bero handiek eta idorteak erreken ur maila jaistea eta berotzea eragin duela, eta, ondorioz, oxigenoa anitz gutxitu dela animalientzat. 

Azken ikerketen arabera, teknikariek aurreikusten dute 2050erako %40 ur gutxiago izanen dela erreketan

Zuberoan oraindik ura hainbertze berotu ez den arren, teknikariek ohartarazi dute egoera larria dela. Horren adierazgarri da Zuberoan aurten ez dutela batere biziraupen arrantzarik egin; Eretan eta Senperen (Lapurdi), aldiz, bai.

Azken ikerketen arabera, teknikariek aurreikusten dute 2050erako %40 ur gutxiago izanen dela erreketan, eta horrek inguruan kalte ugari eraginen dituela. Biduze eta Lapiotz erreketako urtegi eta presetan, adibidez, ez dago eskailerarik, eta arrainek ez dute errekan goiti joateko aukerarik, ur fresko eta oxigeno gehiagoren bila. Hortaz, teknikariek salatu dute hainbat arrain hilko direla, eta dagoeneko hil direla. 

Hego Euskal Herriko urtegien edukieraren %48,4 dago beteta, abuztuan ohi baino ia 6 puntu gutxiago
Uztailaren hasieratik, urtegietan bildutako ura azken hogei urteetako batez bertzekoaren azpitik dago, eta alde hori astez aste handitzen joan da. Nafarroak bizi du egoerarik kritikoena,... (+)
Hondakinen %28 erretiratuta, Venezuelak baieztatu du 6.509 pertsona hil direla lurrikaren ondorioz
Desagertuen datu zehatzik ez dagoen arren, 1.579 lagun izan daitezkeela uste da. Gobernua pixkanaka jendeari etxeak ematen, eta zerbitzu publikoak hobetzen ari den arren, nazioarteko laguntzak... (+)
Pasaiako portuko sutearen ostean instituzioen “ekintza gabezia” salatu du Eguzki kolektibo ekologistak
Iragan ortziralean sutea izan zen Pasaiako (Gipuzkoa) portuan, txatarra biltzen duen enpresa batean. Suteak Lezoko (Gipuzkoa) eta inguruko herritarren kezka eragin zuen, eta neurriak hartzea... (+)
Sutea izan da Pasaiako portuko txatar tontor batean
Ostiral goizean sutea izan da Pasaiako (Gipuzkoa) portuan, txatarra biltzen duen enpresa batean, eta herritar batzuk konfinatu dituzte, batez ere Lezo (Gipuzkoa) aldekoak, keak “osagai... (+)
Kubak “isilpeko Gaza” bihurtzeko arriskua duela ohartarazi dute NBEko adituek
NBEko Giza Eskubideen Kontseiluaren aginduz jarduten duten hainbat adituek gaitzetsi egin dituzte AEBek Kubaren kontra hartu berri dituzten neurriak, eta dei egin diote nazioarteko komunitateari... (+)
gora