Lurra ez dugu arbasoenganik herentzian jasotzen; maileguan hartzen diegu gure ondorengoei

Azaroaren 28an ospatuko dute Biriatun IV. Arbolaren Besta

Tokiko landare ekoizleen merkatuarekin batera, tailerrak, mintzaldia, antzerkia, jolasak eta koruaren emanaldia eskainiko dituzte aurtengo ekitaldian. Argia ere bertan izango da; Zuhaitzak eta arbolak Euskal Herrian liburuaren aurkezpena 10:30ean hasiko da.


2026ko azaroaren 16a
Tokiko landare ekoizle txikien topalekua izan ohi da Biriatuko Arbolaren Besta.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Laugarren urtez, Arbolaren Besta egingo dute Biriatun (Lapurdi). Azaroaren 28rako jarri dute aurtengo hitzordua, eta zuhaitzen inguruan aritzeko egun osoko egitarau ederra prestatu dute antolatzaileek. Tokiko arbola, fruitondo eta landare ekoizle txikien merkatuaz gain, tailerrak, mintzaldiak, antzerkia, jokoak eta korua izango dira, bestetak beste, aurtengo Arbolaren Bestan.

OMA elkarteak antolatzen du Biriatuko Arbolaren Besta, tokiko erakundeen babesarekin eta helburu argiarekin: inguruko zuhaitz, fruitondo eta landare ekoizleen lana ezagutaraztea, eta aldi berean herritarrak bioaniztasunaren balioaz kontzientziatzea. OMA elkarteko kide den Audrey Hoc buru-belarri dabil aurtengo edizioaren prestaketan: “Aurtengo ediziorako ere egitarau eta eskaintza zabala prestatu dugu, eta berrikuntzak ere badira”. Izan ere, aurtengo berrikuntza izango dira Urruñako Tximi Txama koruaren parte-hartzea festan eta Jean-Claude Sala eta Lisamary hendaiarrek zuzenean eskainiko duten lau eskutako tindu performantze artistikoa. OMA elkartekoek lanean ilusioarekin jarraitzen badute ere, Hoc-ek aitortu du apur bat nekatzen hasiak ere badaudela: “Lortu dugu aurtengo festa aurrera ateratzeko finantziazioa, baina ez pentsa, urtero ez da izaten ziurra, eta hurrengo urtekoa ere borrokatu beharko dugu, zalantzan egongo delako”.

10etan abiatuko dute tokiko landare ekoizleen merkatua eta ordu berean abiatuko da  lehendabiziko tailerra: 6 urtetik gorakoentzako abaniko liburuxka baten sorkuntza artistikoa egingo dute, eredu naturaletan oinarrituta. Goizetik eta arratsaldeko17:30ak bitartean, ugariak izango dira azokaren inguruan eskainiko dituzten ekitaldiak. Ekimenetarako eta azokarako sarrera doakoa izango da –tailerretan zertxobait ordaindu beharko da–, eta euria egiten badu Xoldo eremuan izango dira ekintzak.

Zuhaitzak eta arbolak liburua hizpide Biriatun

ARGIAk ere parte hartuko du aurtengo Arbolaren Bestan. Izan ere, Zuhaitzak eta arbolak liburuaren aurkezpena egingo dute 10:30etan. Jakoba Errekondok, Markel Arriolabengoak eta Iñaki Etxebestek idatzi dute liburua eta Euskal Herriko 116 zuhaitz eta arbola espezieren ezaugarriak jasotzen ditu, erabilerak, bitxikeriak eta izurriteak barne. 1.096 argazki, 100 ilustrazio eta 5.000 hitzeko hiztegia jasotzen duen liburu mardula ARGIAren webgunean ere erosi daiteke dagoeneko.

Aurtengo egitaraua iragartzen duen kartela. Audrey Hoc
John Bergerri buruzko irakurketa kolektiboa egingo dute azaroaren 19an Fruitondoan ekimenean
100 urte bete dira idazle britainiarra jaio zela eta mendeurren hori aitzakia hartu dute Donostian kultur ekimen hau sustatzeko. FruitOndoan ekimenak nekazaritzaren eta hiriaren arteko... (+)
Gabiriako Errezil Sagar Egunak 30 urte beteko ditu igandean eta berrikuntzekin dator
Aurten, lehen aldiz, herriko ganadu erakusketa egingo dute hamairu baserritako 120 bat bururekin. Tradizio handiko Goierri Beheko ezti lehiaketak ere ez du hutsik egingo aurtengo... (+)
Munduko aberatsenen %0,1ak gehiago kutsatzen du biztanleria osoaren erdiak baino
Oxfam Intermon gobernuz kanpoko erakundeak egindako ikerketaren arabera, azken 36 urtean munduko %1 aberatsenek eragin dituzte karbono isuri guztien %20. (+)
Tokiko produktu ekologikoekin lan egiten duten Nafarroako jatetxe eta hotelen mapa argitaratu dute
Larretik Mahaira proiektuaren barnean sortu dute baliabide berria eta dagoeneko 50 bat establezimendu eta 60 ekoizle inguru ari dira parte hartzen ekimenean. (+)
gora