Maiatzean kuku, garagarrilean mutu.

“Ezin da gerra nuklearrik irabazi, eta ezin da inoiz halakorik gertatu”

Xi Jinping, Donald Trump eta Vladimir Putin presidenteek Txinako Shezhen hirian egindako gailurrean ateratako ondorio nagusietakoa da arma nuklearrei buruzko egindako aipamena. Txina, AEB eta Errusiako mandatariek egiten duten gisa honetako lehen gailurra da eta “munduan bakeari eusteko” horrelakoak egiten jarraitzeko konpromisoa hartu dute.

Txina anfitrioi, hiru mandatariak batera biltu diren lehen aldia da.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Arma nuklearrak, mundu mailako energia hornidura, Ukrainako gerra, Iran eta AEBn artekoa, eta Naziorteko Zigor Auzitegia izan dira gailurrean aztertu dituzten gai nagusiak. Bilkura APEC Asia eta Ozeano Bareko Ekonomia Elkarlanaren elkartearen urteko gailurrean egin dute, eta hiruko bilera hau zen guztietatik garrantzitsuena, hiru herrialdeek elkarrekin egindako lehena.

Hiru mandatarien esanetan, elkarlanean arituko dira “munduko bakea eta egonkortasunari eusteko”. Gerren testuinguruan, arma nuklearren errealitate mehatxagarria aztertu dute eta Xi Jinpingen esanetan, hori da munduak gaur egun duen “Damoklesen ezpata”. Alde horretatik, hiruak bat etorri dira: “Ezin da gerra nuklearrik irabazi, eta ezin da inoiz halakorik gertatu”.

Bileran, Txinak adierazi du munduan diren arma nuklear guztiak desagerrarazi beharko liratekeela. Arma nuklearrak gutxitzeko borondatea adierazi dute, baina egia esan, hori kontrolatzeko zegoen akordioa bakarra, START Berria, joan den otsailean utzi zuten bertan behera AEBek eta Errusiak. Errusiak 4.400 buru nuklear inguru ditu, AEBek 3.700 dituzte eta Txinak 600 bat. Washingtonek nahi du balizko akordio berri batean Txina ere sartzea.

Xi Jinping-ek gogorarazi die beste biei ezbeharrik egon ez dadin, oso garrantzitsua dela hiru herrialdeen arteko elkarrizketa egonkorra izatea, bestela edozein gaizki ulertze oso arriskutsua izan daitekeelako munduarentzat. Trumpen esanetan, “aztertuko dute arma nuklearren gutxitzea, baina behin badituzunean, oso gaitza da guztiz alboratzea”.

Ukraina eta Iran ere mintzagai

Ordu eta erdi inguru iraun du bilerak eta Ukrainara iritsi direnean, Trumpek azaldu du badirela aurrerapenak eta uste duela Putinek gerra amaitu nahi duela. Errusiarrak erantzun dio hiru herrialdeei dagokiela “nazioarteko bakea eta segurtasuna mantentzea”, beti ere “elkarlan eraikitzailea medio” eta “elkarrekiko begirunean, berdintasunean eta dituzten interesen orekan” oinarrituta. Bileraren ondoren, alabaina, Putinek adierazi die hedabideei Kiev eta Brusela oraindik ez daudela hainbat alorretan amore emateko prest”.

Gailurrarekin jarraituta, hiru mandatariak bat etorri dira esaten Ormuzeko pasabidea ireki egin behar dela, eta mundu mailako energia fluxu egonkorra bermatu behar dela. Petrolio ekoizpena eta hornidura handitzea ere adostu dute. Edozein modutan, Iranek arma nuklearrik izan ez dezan AEBek "lanean jarraitzen dutela" gogorarazi du Trumpek.

Nazioarteko Zigor Auzitegia

Nazioarteko justizia ere mintzagai izan dute hiru mandatariek eta Hagan egoitza duen NZA Nazioarteko Zigor Auzitegiari eskatu diote ez ditzala bere botereak neurriz kanpo erabili: “Estatuen adostasun printzipioa eta estatuetako funtzionarioen immunitatea oinarrizkoak dira”. NZAk, esaterako, Putinen aurkako atxilotze agindua du, ustez hark Ukrainan egindako gerra krimenengatik. Azken urte honetan, halaber, Trumpen Administrazioak gogor jo izan du auzitegi horren eta haren epaileen aurka.

Aurrerantzean ere biltzen jarraitzeko konpromisoa adierazi dute hiru agintariek.

Hidrogeno zuria: urre beltz berria, amets eta burbuila
Lur azpian pilatzen den hidrogenoari zuria edo naturala esaten zaio, eta hidrogeno hobiak aurkitzeko lasterketa itzela dago munduan barrena. Euskal Herriko lurretara ere iritsi da... (+)
Ez da parke eolikorik eraikiko Araba eta Gipuzkoa arteko Jarindo mendian
Green Capital Power konpainiak eraiki behar zuen, baina uztailean atzera bota zuen proiektua eta Jaurlaritzak ostegun honetan argitaratu den EAEko Aldizkari Ofizialean onartu dio atzera... (+)
Hidrogeno naturala bilatzeko beste bost baimen tramitatzen ari da Jaurlaritza
Hatxebi sozietateak egin zituen eskaerak 2024ko martxoan eta Eusko Jaurlaritzaren Irekian albiste gunean irakurri daitekeenez, gaur egun oraindik tramitazioan ari dira. Hatxebik ingeniaritza zerbitzuak eskaintzen... (+)
6.000 txerriko makroetxalde proiektuak kezka sortu du Eneritzen
Enerizko (Nafarroa) herritarrak udaletxean bildu ziren joan den irailaren 13an eta txerri etxaldearen sustatzaileak proiektuaren ezaugarriak azaldu zizkien. Entzundakoak ez zituen lasaitu Izarbeibarreko herritarrak. (+)
Sarbil mendiko proiektu fotovoltaikoa geldiarazi du Nafarroako Gobernuak
Ingurumen Departamentuak kaltegarritzat jo du proiektua eta atzera bota du Sarbil mendiko proiektu fotovoltaikoari buruzko ingurumen-inpaktu txostena. Hori dela eta, oraingoz, proiektua bertan behera gelditu... (+)
gora