Oteak martxoan lore, ez da faltako eri eta dolore.

Subflubiala EZ! plataformak manifestaziora deitu du urriak 18an Bilbon

Lamiakoren ibaipekoaren proiektua bertan behera uztea eta mugikortasun-eredua aldatzea aldarrikatu du herri plataformak. Bizkaiko herritar guztiei dei egiten diete datorren larunbatean, urriaren 18an, 17:00etan, Bilboko Arriaga Antzokitik abiatuko den manifestazioan parte hartzeko. Funtsean, hiri eredu jasangarriago baten alde egiteko deia dela azpimarratu dute antolatzaileek.


2025eko urriaren 14a
Subflubiala EZ! Plataformak astelehenean eginiko prentsaurrekoko irudia
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Subflubiala EZ! plataformak manifestazioa egingo duela iragarri du, Lamiakoren ibaipekoaren proiektua bertan behera uztea eta mugikortasun-eredua aldatzea eskatzeko. Bilboko itsasadarraren bi aldeak ur azpitik lotzeko autobide proiektua aurrera eramateko asmoa du Bizkaiko Foru Aldundiak, eta plataformak salatu du ingurumena eta osasuna kaltetzeaz gain, mugikortasun eredu ez-jasangarriak betikotuko dituela. Hori horrela, “mugikortasun iraunkorrarekin, parte-hartze demokratikoarekin eta lurraldearen etorkizunarekin konprometituta dagoen” hiri eredu baten alde egiteko deia dela nabarmendu dute plataformatik. Manifestazioa datorren larunbatean, urriaren 18an Arriaga Antzokitik abiatuko da arratsaldeko 17:00etan. 

Antolatzaileek denbora daramate errepide berriaren funtzionaltasuna zalantzan jartzen. Izan ere, itsasadar azpiko autobideak "erakartze efektua" eragingo duela salatu dute, trafikoa areagotzen. Aldiz, plataformatik sinisten dute badaudela mugikortasun jasangarriko alternatibak: emisioak murriztuko lituzketenak, bizi-kalitatea hobetuko luketenak eta ingurune bizigarrira hurbiltzen direnak. Beraz, proiektuan inbertituko diren 543 milioi euroko gastua arbuiatzen dute, "etorkizun jasangarriago baten aurka" egindako inbertsioa baita.

Ingurumena, osasuna eta demokrazia, kaltetuak

Manifestazioaren bidez, erakutsi nahi dute erakundeek klima gaietan duten jarreran "paradoxak" daudela. Salatu dutenez, proiektua ez dator bat konpromiso klimatikoekin: Europako Itun Berdearekin, Bizkaiko Foru Aldundiaren deskarbonizazio-helburuarekin edo Eusko Jaurlaritzaren 2050erako Klima Aldaketaren Estrategiarekin. Aldundiak berak onartzen du azpiegiturak berotegi-efektuko gasen emisioak handituko dituela, eta plataformak dio horrek “auto pribatuan oinarritutako eta gainditu beharreko mugikortasun-eredua” betikotuko duela.

Subflubialaren proiektuak eragingo dituen osasun  arazoak ere kalera eramango dituzte. Prentsaurrekoan jakitera eman dutenez, tunelen ahoetatik hurbil dauden eremuetan, kutsadurak, zaratak eta bibrazio-mailek legezko mugak gaindituko lituzkete, tunelak egiteko leherketen ondorioz. Ordea, gaixotasun kardiobaskularrak, arnas gaixotasunak eta minbizia eragiten duten substantziei buruz ikerketarik ez dela egin salatu dute plataformatik.

Osasun eta ingurumen kaleez gain, subflubialaren proiektuan demokrazia ere kaltetua izan dela salatu dute, erakundeek “benetako” parte hartzea ezinezko egin zutela seinalatuz. Horri lotuta, azaldu dute Aldundiak uztailaren 17an onartu zuela behin betiko proiektua, alegazioak aurkezteko epea itxi baino aste batzuk lehenago; alegia, "dagoeneko erabakita" zegoenari buruzko iritzia eskatu zietela. Gainera, benetako parte-hartze informatua izatea "ezinezkoa" egin zutela salatzen dute, Uraren Euskal Agentziak emandako dokumentazioan "akatsak" zeudelako.

EAEko eskola jantokietako langileak lanera itzuli dira, aurreakordioa sinatu ostean
Laugarren greba egunaren ostean sinatu dute akordioa LABek, CCOOek eta UGTk patronalarekin. Eusko Jaurlaritzak ratioak murriztea proposatu ondoren heldu da adostasuna. ELAk, baina, ez du... (+)
Jaurlaritzak ez zituen herritarrak Petronorreko isuriaz gauera arte ohartarazi, goizetik jakin arren
Muskizeko Petronorreko plantan isuri berri bat izan zen ostegunean, eta herritarrak kalera atera dira asteburuan “Aski da!” esateko. Enpresaren eta Eusko Jaurlaritzaren kudeaketa jarri dute... (+)
Solariako bi goi kargu ohi Energiaren Euskal Erakundean eta Arabako Aldundian ari dira orain lanean
Araban energia berriztagarrien hedapena eztabaida bizian da azken asteotan, besteak beste, Solariak eraiki nahi dituen hemeretzi planta fotovoltaikoengatik. Multinazionalaren bi zuzendari ohi administrazio publikoan lanean... (+)
Arabako 1.200 hektareatan hemeretzi planta fotovoltaiko eraikitzea aurreikusten du Solariak
Zigoitia Bai herri plataformak salatu du marko normatibo ahulak herrialdea “babesgabetasun” egoeran utzi duela. Eusko Jaurlaritzari leporatu diote “informazioa atzeratzea” eta “bidezkoa eta bermatzailea izango... (+)
Europak erabaki du 2035etik aurrera ere errekuntza-autoak matrikulatu ahal izango direla
Europar Batasunak atzera egin du 2035erako ezarritako errekuntza-autoen debekuan, auto elektrikoen salmenta espero baino motelagoa dela argudiatuta. Bruselak malgutasuna lehenetsi du eta autogileei emisioak %90... (+)
gora