Azaroko eguna, argi orduko iluna

Jaurlaritzak ez zituen herritarrak Petronorreko isuriaz gauera arte ohartarazi, goizetik jakin arren

Muskizeko Petronorreko plantan isuri berri bat izan zen ostegunean, eta herritarrak kalera atera dira asteburuan “Aski da!” esateko. Enpresaren eta Eusko Jaurlaritzaren kudeaketa jarri dute jo-puntuan, “berandu eta gardentasunik gabe” jokatzea aurpegiratu diete.


2026ko martxoaren 02a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Manifestazioa egin dute igandean Muskiz eta Abantoko herritarrek, ostegunean Petronorren plantan izandako bentzeno isuria eta findegiak bizilagunei eragin diezazkiekeen osasun arazoak salatzeko. Muskizko udaletxetik abiatu da manifestazioaren zutabe bat, Meatzaldea Bizirik taldeak deituta; bestea, Abantoko Las Carreras auzoko Trinitate plazatik, Stop Variante plataformak deituta. Biek egin dute bat Petronorrek Muskizen duen findegiaren inguruan, eta bertan herritarrek euren ezinegona erakutsi dute "Meatzaldea ez dago salgai", "Petronor, aski da" eta "Gu hiltzen ari zarete" leloak erakutsi bitartean. Izan ere, ez da Meatzaldeako bizilagunek halako istripu baten ondorioak jasan behar izan dituzten lehen aldia. Azken hau, “urak gainezka egiteko falta zen tanta” izan dela esan dute. 

Eusko Jaurlaritzak zabaldutako bertsio ofizialaren arabera, “gorabehera” bat izan zen gasolina depositu batean, eta ondorioz bentzeno isuria izan zen. Hori goizean gertatu bazen ere, Eusko Jaurlaritzak gauera arte ez zuen eman etxetik ez ateratzeko gomendioa. Bitartean, bizilagunek gai kutsakorrak arnastu zituztela agerian utzi dute agerraldian.

Zeresana ematen ari da findegia azkenaldian. Abenduan, kontu bera: gasolina depositu batean izandako istripuak bentzeno mailak nabarmen igotzea ekarri zituen; eta azken istripu hau baino asteburu bat lehenago ke laino beltzak eragin zituen Muskizen argindar eten batek.

Bizilagun asko haserre dago, eta agintariengan jarri dute erantzukizuna. Meatzaldea Bizirik taldeak, hartu beharreko neurriak “berandu” hartzeaz gain, gardentasun eza ere salatu du. Manifestazio amaierako irakurketan, adierazi dute administrazioak “ezikusiarena” egiten duela, gertakariei “garrantzia kentzen” diela, ez duela “enpresa zigortzen” eta ez duela “gardetasunez informatzen".  Halaber, osteguneko isuria berriro ez errepikatzeko "beharrezkoak diren neurriak" hartzeko eskatu diote Jaurlaritzari.

Solariako bi goi kargu ohi Energiaren Euskal Erakundean eta Arabako Aldundian ari dira orain lanean
Araban energia berriztagarrien hedapena eztabaida bizian da azken asteotan, besteak beste, Solariak eraiki nahi dituen hemeretzi planta fotovoltaikoengatik. Multinazionalaren bi zuzendari ohi administrazio publikoan lanean... (+)
Arabako 1.200 hektareatan hemeretzi planta fotovoltaiko eraikitzea aurreikusten du Solariak
Zigoitia Bai herri plataformak salatu du marko normatibo ahulak herrialdea “babesgabetasun” egoeran utzi duela. Eusko Jaurlaritzari leporatu diote “informazioa atzeratzea” eta “bidezkoa eta bermatzailea izango... (+)
Europak erabaki du 2035etik aurrera ere errekuntza-autoak matrikulatu ahal izango direla
Europar Batasunak atzera egin du 2035erako ezarritako errekuntza-autoen debekuan, auto elektrikoen salmenta espero baino motelagoa dela argudiatuta. Bruselak malgutasuna lehenetsi du eta autogileei emisioak %90... (+)
Petronorreko istripu baten ondorioz, airearen kutsadura maila handitu da Muskizen
Muskizko (Bizkaia) Petronorreko gasolina tanke batean isuria izan zen joan den ostiralean, eta ondorioz, bentzeno maila handiak hauteman dituzte inguruan. Eusko Jaurlaritzak jakinarazi du “segurutzat... (+)
4 graduko lurrikara izan da Araban, inoizko handiena
Igandetik astelehenerako gauean 4 graduko lurrikara izan da Araban, erregistroak daudenetik lurralde horretan atzeman den handiena. Epizentroa Iruña Okan izan du, eta lurraldearen gehiengoan nabaritu... (+)
gora