Asteroko buletina
Koniflora ere irain fina da.

Sendabelarrak ekoizten

2017an jarri zuen Fanny Dalla-Betta laborariak Lilizain proiektua martxan, Zuberoako Ürrüstoi-Larrabile udalerrian. Bere amona eta izeba laborariak ziren, eta txikitatik izan du landa eremuarekin harremana. “Nire proiektua abiatu baino lehen, duela hamabost urte inguru, beste laborarien etxaldeetan formatzen eta lanean hasi nintzen. Gero, Hazparnen laborantza-ikasketak egin nituen, eta baita belarren ingurukoak ere”. Prestakuntza eta esperientzia nahikoa bazuela sumatu zuenean, bere proiektuari ekin zion.

Garazi Zabaleta
Garazi Zabaleta

2016tik ARGIAn astero esperientzia baten berri ematen du.


2023ko maiatzaren 22a
Lurrak zaldi-trakzioz lantzen dituzte.

Etxalde dibertsifikatua da Lilizain: sendabelarrak eta landare usaintsuak ekoizten ditu batik bat, baina artaldea ere badu, eta axuriak saltzeaz gain, artilea balorizatzeko lanean dihardu beste bi kiderekin batera, feltrozko produktuak egiten. “Nire helburua giza-eskalako etxalde biologiko txiki bat martxan jartzea zen, horretatik bizitzeko eta Euskal Herrian ditugun sendabelarrak ezagutzera emateko”, azaldu du. 30 inguru landare ekoizten ditu Dalla-Bettak, ondoren, horiek lehortuta, lore-ur eta olio esentzial bezala saltzeko.

“Landare iraunkorrak dira horietako zenbait, melisa, oreganoa, ezkaia edo berbena kasu. Beste batzuk, berriz, urterokoak dira: nabar-lorea, ilena, albahaka… eta, azkenik, badira etxalde inguruan bere kasa ateratzen direnak eta nik biltzen ditudanak: ezkaia, intsusa, asuna...”. Horiek lehortzeko prozesu naturala darabil Dalla-Bettak, eguzkitan zabalduta eta hezetasun-kengailuaren laguntzaz. Olio esentzialak egiteko, berriz, alanbikeaz baliatzen da: “Produktuok zuzeneko salmenta bidez merkaturatzen ditut, Donapaleuko eta Mauleko azoketan eta kontsumo taldeen bidez”. Hurbileko zenbait denda biologikotan ere saltzen ditu.

Animalia-trakzio bidez lanean

Traktoreak eta bestelako makineria mekanizatua guztiz zabalduak dauden garaiotan, animalia-trakzioaren aldeko apustua egin zuen hasieratik Dalla-Bettak. “Zaldiak sekulako agronomia lana egiten du, eta oso zehatza da gainera”, azaldu du. Erregaiekiko dependentzia ekiditeaz gain, animaliarekin lotura berezia sortzen dela dio ekoizleak.

Sendabelarren ekoizpen nagusiarekin batera, 50 bat buruko artaldea ere badu laborariak, urte osoan aire librean izaten duena: “Lursailak mantentzea eta landareen eta animalien artean sistema orekatu bat sortzea da ideia”. Mauleko hiltegi biologikora daramatza axuriak, eta bezeroei haragi loteak zuzenean saltzen dizkie gero. “Emakumezkook gidatutako hiru etxaldeetako artilea ere biltzen dugu feltrozko produktuak egiteko, ‘Les Bergères s’emmêlent’ proiektuaren baitan”. Larrua aprobetxatzeko, hurbileko larru-ontzaile batekin ari da lanean.

“Iparraldeko mintegi txikion elkargunea sortzea izan da ekimenaren helburua”
2023-12-04 | Garazi Zabaleta
Azaroaren 26an ospatu zuten Biriatun lehenbizikoz Arbolaren Besta. Audrey Hoc eta Aimar Rordriguezek bultzatu dute eguna, hango udalarekin elkarlanean. Aurtengoak formatu xumea izan arren, besta... (+)
“Zerealen arbasoa da espelta txikia, baina gure inguruan oso gutxi ezagutzen da”
2023-11-27 | Garazi Zabaleta
Neolitotik datorren zereala izan arren, apenas ezagutzen da gure inguruan gaur egun espelta txikia (Triticum monococcum). “Nekazaritza sortu zenean, ereiten hasi ziren lehen zereala izan... (+)
Agroerresistentzia okupatutako lurraldeetatik
2023-11-20 | Garazi Zabaleta
Elikadura burujabetzaren aldeko mugimendua autodeterminazioaren aldeko borrokarekin zuzenean lotua egon da eta dago Palestinan. 1948an Israel kolonizazio prozesuarekin hasi zenetik, milaka izan dira haien lurretatik... (+)
Gaztaina biziarazteko ekimen kolektiboa Iparraldean
2023-11-13 | Garazi Zabaleta
Gaztaina berreskuratzeko eta eraldatzeko proiektua esku artean du Gilles Texier urepeldarrak duela zenbait urtetik. Aldi bat kanpoan eman eta gero, duela hamar urte bueltatu zen... (+)
Zergatik ez erabili sendabelarrak animaliekin?
2023-11-06 | Garazi Zabaleta
Irailaren bukaeran sendabelarren inguruko formakuntza berezia egin zuten Azpeitiko Azoka plazan. Azken urteotan sendabelarren inguruko interesa, ezagutza eta horien erabilera handitzen ari badira ere, abeltzaintzan... (+)
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

OlatuKoop

Ekonomia sozial eraldatzailearen sareko kide da ARGIA (Bizi Baratzea). Informazio burujabetza helburu, egunerokoan gauzak egiteko beste modu batean sinesten dugu.

BIZI BARATZEAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.

gora