Lurra lantzea eta zaintzea ahaztea, geure burua ahaztea da

Sakana Bizirik sortu da eta salatu du Cementos Portlanden egin nahi den erraustegia

Sakana Bizirik plataforma berria aurkeztu dute ostegun honetan Altsasun, besteak beste, Olaztiko Cementos Portland Valderrivas (CPV) lantegian abiarazi nahi den erraustegiari aurka egiteko.


2025eko urriaren 17a
Sakana Bizirik plataformaren aurkezpena Altsasun.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

“Bizitzaren eta lurraldearen defentsan aritutako tradizio luze baten parte” direla dio plataformak eta erraustegi proiektu honek kapitalismo suntsitzailearen logikari erantzuten diola, “zeinak ‘aurrerapenaren’ eta ‘garapen ekonomikoaren’ izenean proiektuak inposatzen dituen, gutxi batzuen mesedetan eta gehienen bizitzak kaltetuta”.

Oso aspaldikoa da enpresa horrek hondakinak erretzeko duen asmoa, eta hainbat hondakin atalen errausketa egiteko baimenak lortu izan ditu lehenago ere, hala nola biomasa erretzeko. Jadanik 2013an UPNk gidatzen zuen Nafarroako gobernuak baimendu zizkion birziklagarriak ez diren hondakinak erretzea, baina ahaleginak lehenagokoak ere badira, eta Sakanako herritarrek beti erakutsi izan diete oposizio handia gisa horretako proiektuei.

2010eko hamarkadaren lehen urteetan, CPVren esanetan hondakinak erretzea ezinbestekoa zen “petrolio kokea ordezkatzeko, CO2 gutxiago isurtzeko eta lehiakorrago izateko”. Errausketaren kontrako taldeek beti salatu dute enpresaren azken helburua era denetako hondakinak erretzea zela, biomasa, industriala zein etxeetakoa. 2011ko uztailean, esate baterako, “Altsasun ordura arte inoiz egin den manifestaziorik handiena burutu zen, eta 3.000 lagun bildu ziren CPVren errauste egitasmoaren aurka”, kontatzen du Urko Apaolaza ARGIAko kazetariak gaiaz egindako erreportajean. Sustrai Erakuntzak 2024ko urteko txostenean azaltzen duenez, enpresak berriz abiarazi du erraustegi bihurtzeko proiektua eta elkarteak alegazioak jarri dizkio.

Irailean, proiektuari berriz ateak ireki dizkion Nafarroako Gobernuaren baimena lortu zuen CPVk eta asmoak aurrera egingo balu, “horrek arrisku larriak ekarriko lituzke bai pertsonen osasunean, bai ingurumenean”, diote plataformatik. Azaldu dutenez, Carlos Slim mexikar aberatsa da CPVren egungo jabea, eta ez dute ulertzen gobernuak nola eman dion baimena errausketa ahalbidetuko lukeen proiektu honi , horrek arrisku larriak ekarriko dituelako bai pertsonen osasunerako, bai ingurumenerako: “Bazirudien etapa hori gaindituta zegoela, enpresak ulertu zuela bizikidetza herrien borondatea errespetatuz bakarrik zela posible. Baina kapitalak ez du mugarik ezagutzen”.

Sakana Bizirikek dioenez, “mehatxu hau ez da gertaera isolatu bat” eta horren erakusle dira Sakana zeharkatu nahi duten AHT proiektua eta goi-tentsioko linea: “Kapitalismoaren estrategia global baten parte da, mugarik gabe ustiatzeko, kontsumitzeko eta xahutzeko, eta horrek lurralde osoak degradaziora kondenatzen ditu”.

Klima larrialdiari nondik heldu?
Energia trantsizioaren bueltan bada nahasgarria den fenomenoa. Batetik, gero eta energia berriztagarri gehiago sortzen da; Nafarroan, adibidez, kontsumitutako energia guztiaren %28ra iritsi zen 2024an (2024ko... (+)
Kubatarrak "gerra egoeran" daude herrialdea AEBen erasotik defendatzeko
Kubako lehendakari Miguel Díaz-Canelek telebistaz jakinarazi du herrialdeak indarrean jarri duela “defentsarako prestakuntza plana”. AEBen jarrera oldarkorrari erantzuteko abiatu dute plana eta horren arabera, besteak... (+)
Aire kalitatearen neurketa EAEn ez da EBk agintzen duen moduan egiten, Ekologistak Martxanek salatu duenez
Europako Ingurumen Agentziak parametro batzuk erabiltzen ditu Europar Batasuneko lurraldean airearen kalitatea neurtzeko eta 2019tik estatu guztiek horixe bera erabili beharko lukete, baina Ekologistak Martxan... (+)
Artousteko eski estazioan atzera bota dute plastikozko eski pista
Urtarrilaren hasieran hartu du erabakia estazioak, bertako arduradunek azaldu dutenez, plastikozko pista zapaltzeko makina erosi behar zutela ohartu zirenean. Pirinioetako Ossau bailara ezaguneko Laruns hiriko... (+)
Zizur Nagusiko hiru eskola publikoentzat jantoki publiko bateratua eraikiko da
Nafarroako Hezkuntza Departamentuak jantoki berri baterako lizitazioari ekin dio Zizur Nagusian (Nafarroa), herriko hiru eskola publikoentzat eskola jantoki bat eraikitzeko. Eskola horietan 1.329 ikasle ari... (+)
gora